Tresna-barrara saltatu

Ebaluaketa bakoitzean egin beharrekoa

Kaixo!!!!

Sarrera honetan ebaluaketa bakoitzean Natur Zientzietako ikasgaian egin beharrekoa aurkeztuko dizuet. Zientziarekin erlazionaturiko berri bat klaseko gainontzekoei aurkeztu beharko diguzue. Berria edozein hedabideetan irakurritakoa izan daiteke, bai egunkariren batean bai aldizkariren batean. Berria irakurri ostean, zuen hitzekin zeuen erara kontatuko diguzue eta berriaren laburpena egin ondoren, zuen iritzi pertsonala plazaratuko duzue. Honen guztiaren bukaeran, berriaren esteka ipiniko duzue eta berrian zehar argazkiren bat eskegi baduzue, argazkiaren esteka ere bai. Aste honetan zehar, blogean adibide bat ipiniko dut eskatzen dudana hobeto uler dezazuen eta berriak non topa ditzazkezuen jakiteko symbaloo bat ipiniko dizuet.  Eta, zer da symbaloo bat? Lasai egon, adi egonez gero, egun batzuen buruan jakingo duzue eta.

Laster arte

2 comments

    1. Aukeratzen duzuen gaia zuei gustatu behar zaizue, hots, zuei gustatzekotan, aurrera!! Zientziarekin nolabaiteko lotura badu eta etorkizunean zer esanak emango dituen gaia dela dirudi. Nire partez, ados.

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.