Tresna-barrara saltatu

SOKOTORA: BESTE MUNDU BAT

Berriemailea: Oier Rios

    Sokotorara iristen den edonor, oso landare eta zuhaitz bitxiak ikusiko ditu, ez direnak beste leku batean ikusten.

        Sokotora, Afrikako adarretik ekialderantz aurkitzen den artxipielago bat da, gaur egun, Afrikako Yemen herrialdean. Lau uhartez osatuta dago.

06-dragons-blood-forest-devoid-of-seeds_1600

        Sokotorak, basamortuko klima du, hau da, klima bero eta lehorra. Hala ere, bertako 835 izaki-bizidun  espezietatik, %37a ez dira beste leku batean aurkitzen. Horietako bat, dragoi-odolaren zuhaitza dugu. Dragoi-odola deitzen zaio, bere izerdia edo sabia, odola bezain gorria delako. Gainera zuhaitz honek erabilera asko izan ditu antzinatik: medizinak egiteko, tindagaiak egiteko…

         Baina ez daude landareak bakarrik, hegaztiak eta narrastiak ere bizi dira han, bakarrik bertan aurki daitezkeen espezieak.

          Sokotora, izaki-bizidun ezberdinez betetako mundu bat da, hobeto esanda, artxipielago bat, eta biodibertsitatearen altxor bat ere bai.

Nire ustez, gai hau oso interesgarria da, batez ere biodibertsitate asko dagoelako han, eta ez denez gizakirik bizi, libre bizi dira bertako espezieak. Nik, ahal izango banu, leku hura bisitatuko nukeen, asko gustatuko litzaidakeelako hango espezieak ikustea, batez ere dragoi-odolaren arbola.

 Jatorrizko artikulua

8 comments

Skip to comment form

    • Nahia2B on 2015-01-12 at 22:54
    • Reply

    Ez dut Sokotora hitza inoiz entzun, baina artikuluak esaten duen bezala biodibertsitate altxor bat da! . Oso interegarria iruditu zait, batek egun batetik bestera ez du honelako artikuluak irakurtzen eta. Nire iritziz, bikain azalduta dago eta primeran ulertzen da, hizkera erraza erabiltzen delako. Nire ustez, Sokotorako zuhaitz batzuk baliogarriak izan daitezke medikuntzan. Jatorrizko artikuluan sartzean Sokotorako landareen argazkiak agertzen dira. Argazkiak ikusi ondoren arrituta geratu naiz, zelako zuhaitz eta landare bitxiak !, horretariko argazki bat jarri bazenu nire ustez erakargarriagoa izango zen testua. Landareaz gain ba ahal dakizu bertan bizi den animalia bat? Gustatuko litzaidake ikustea zein motatako animalia bitxiak bizi diren eta.

    • OIER 2B on 2015-01-14 at 16:37
    • Reply

    Nahia, bertan animalia mota asko daude: guk dagoeneko ezagutzen ditugun animaliak, adibidez: armiarmak, tximino batzuk,arrain asko… Baina bertan adibidez karramarro espezie oso arraro bat ere badago, hau da, urdin zuridun karramarro txiki bat. Eta primateen barruan, babuinoen antzerako tximino arraro batzuk ere badaude. Gainera orein batzuk daude ez dituztenak adarrik esta zuri-zuriak direnak.

    Uste dut honekin jakingo duzula ea nolako fauna dagoen Sokotoran.

    • Ane Ereñozaga on 2015-01-14 at 21:44
    • Reply

    Ez dut inoiz entzun leku horren izena, ez dakit zergatik, oso leku polita eta interesgarria badirudi. Artikulu hau irakurrita Sokotorari buruz gehiago jakiteko gogoa sartu zait.
    Gustatuko litzaidake artikuluan bertako animaliaren baten argazkiren bat egongo bazen, edo beste landareren batena.
    Bi galdera ditut leku horri buruz:
    – Jakingo zenuke gutxi gora behera zein tamainakoa den artxipielago hori?
    – Seguru zaude bertan ez dela izakirik bizi? Edo triburen bat egon daiteke?

    • Jon Corzo on 2015-01-18 at 18:27
    • Reply

    1. SARRERA.

    Biodibertsitateari buruzko albisteak interesgarriak iruditzen zaizkidalako aukeratu dut albiste hau.
    Deigarria iruditu zait Sokotorako klima basamortukoa izanda 835 landare-espezie egotea. Gainera, harrigarria da horietatik 308 (%37) beste inon ez egotea.

    2. GALDERA.

    Dragoi-odolaren zuhaitzaren kasua bitxia iruditu zait, bere izerdia gorria delako. Albistearen arabera, izerdi honek hainbat erabilera ditu antzinatik: botikak egiteko, tindagai,… Hala ere, medikuntzan duen erabilerari buruz jakin nahi nuke gehiago. Esate baterako, ona al den azalerako edo urdailerako, edo agian odolaren zirkulaziorako, edonon aurkitu ahal den, edozeinentzat den ona edo kontuz ibili behar dugun kaltegarria izan daitekeelako.

    • OIER 2b on 2015-01-28 at 10:16
    • Reply

    ANE:
    -Artxipielago horrek gutxi gora behera 3.796 km karratuko azalera du, zegurazki pentsatuko zenuen oso txikia zela nire moduan baina irakurtzean harriturik gerau naiz

    -Oso seguru ez nago baina uste dut han ez dela gizakirik bizi. Baina jendeak Sokotora bisitatu duela seguru dakit, bertara joan direlako argazkiak ateratzera; ezpaere ez genuen jakingo ze landaredi eta zer fauna mota dagoen bertan. Baina harrigarriena bertako ugaztun bakarrak saguzaharrak dira.

    JON:

    -Dragoi odolaren zuhaitzaren izerdiak, ahoko arazoak, urdaila, hesteak, samako ultzerak (gaixotasun mota bat) sendatzen ditu…

    • joseba beldarrain on 2015-01-28 at 18:02
    • Reply

    1.- SARRERA :
    Oso interesgarria iruditu zait, artikulua irakurrita bertara joateko gogoa izan dut. Nire ustez, interesgarriagoa eta erakargarriagoa izango litzateke argazki gehiago egongo balira. Gainera, ez da ezer azaltzen bertako faunari buruz, bertako landareei buruz hitz egiten du soilik.

    2.- GALDERA :
    Eman ahal zenezake bertako faunari buruzko adibide batzuk?Landareak bezain bereziak dira?
    Sokotora hain leku berezia izanik, ba al dakizu, leku babestua den?

    • Jon Koldo on 2015-01-28 at 20:51
    • Reply

    Ondo da, Oier.

  1. HEMEN EZIN DA IRUZKIN GEHIAGORIK EGIN

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.