Tresna-barrara saltatu

ADAPTAZIO POST NUKLEARRA: Txernobylgo txorien adibidea.

Berriemailea: Lander Sanchez.

1986ko apirilaren 26an Txernobylgo zentral nuklearra lehertu egin zen. Zentraletik 30km-rako eremu guztia ebakuatu zen. Giza eta osasun hondamendiaz gain, ingurumenarentzat ere kolpe handia izan zen leherketa. Erradioaktibitatea presentea da oraindik: landareen eta animalien ugaritasuna, banaketa eta mutazio-tasak anormalak dira eta zientzialariek behatu egin dute. Bertan bizi diren txorien zerebroak txikiagoak dira eta begi-lausoak dituzte. Intsektu, mikrobio eta bestelako deskonposatzaileen jokamoldea ere normaltasunetik urruntzen da. Ismael Galván ikerlariak 16 espezietako 152 txori aztertu ditu. Hegaztiei odol-laginak hartu dizkiete, erradioaktibitateak DNA zenbat kaltetzen dien behatzeko eta gorputzean duten antioxidatzaile kantitatea neurtzeko. Hegoetako feomelanina  edukia ere neurtu diete. Lehen aldia izan da erradiazio ionizatzailearen aurkako adaptazioa behatu dutela.

Functional Ecology aldizkarietan argitaratu dituzten emaitzek baieztatzen dute erradioaktibitate altuko guneetako hegaztiek antioxidatzaile kantitate altuagoa dutela eta erradioaktibitatetik babesteko balio dutela.

IRITZIA: Artikulu hau oso interesgarria da, zeren eta txori gehienek ahal dute erradioaktibitatearen  ahalmena  jasan, baina guk ez.

JATORRIZKO ARTIKULUA 

8 comments

Skip to comment form

    • Jon Ander 2.D on 2015-01-29 at 17:32
    • Reply

    Harrigarria iruditu zait zelan txoriek erradioaktibitatea jasan ahal duten eta guk ez. Baina horrek esan nahi du erradioaktibitatetik ezin direla kutsatu eta ezin dutela gaixotasunik hartu eta orduan ez dakit zergaitik egin zaie zerebroa txikiagoa eta begiak lausoagoak ?????

      • lander sanchez on 2015-01-30 at 20:03
      • Reply

      Zientzialarien arabera, eradioaktibitateagatik antioxidatzaile kopurua txikitu egin zaie eta horregaitik garunaren tamaina txikiagotu egin da.

      1. Nahastu zara!!! Erradioaktibitatea dela eta, txorietan antioxidatzaile kopurua handitzen da.

    • NAIA JAIO 2A on 2015-01-29 at 21:52
    • Reply

    Berri hontan diozu txoriek erradiaktibitatea jasan edo erradiazio handia duten toki edo egoeretara molda daitezkeela. Antioxidatzailea giza gorputzetan injektatzen badugu errediaktibitatetik babesten gaitu ala ez du efekturik egiten gure gorputzetan? Antioxidatzailea txoriei injektatu egiten zaie ala berez duten substantzia bat da?
    Hau alde batera utzita, ez dut ulertu ondo hurrengo atal hau: ” hegaztiei odol-laginak hartu dizkiete, erradioaktibitateak DNA zenbat kaltetzen dien behatzeko eta gorputzean duten antioxidatzaile kantitatea neurtzeko. Hegoetako feomelanina edukia ere neurtu diete. Lehen aldia izan da erradiazio ionizatzailearen aurkako adaptazioa behatu dutela.”

      • lander sanchez on 2015-02-01 at 16:27
      • Reply

      1-GALDERA:
      Zientzialariek ez dute horaindik egin proba hori gizakiei.
      2-GALDERA:
      Substantzia horiek berez sortzen dira gorputzean eta han dauden txoriek kopuru handian sortzen dituzte. Eta horixe da zientzialariak aztertzen ari direna.
      ULERTZEN EZ DUZUNA:
      Hau da esaten duena: Hegaztiei odol probak egin diete erradioaktibitatea zenbat kaltetzen duen jakiteko eta gorputzean duten antioxidatzailea kantitatea neurtzeko.

    • Eunate Vizán on 2015-01-31 at 15:47
    • Reply

    Berri hau oso interesgarria iruditu zait, izan ere, ez nuen uste erradiaktibitateak hainbesterako ondorioak zekartzezanik. Berria irakurrita, Txernobylen dauden arazoak oso larriak direla ikusi daiteke eta gainera, urteak pasatu arren han segituko du erradiaktibitateak. Oso ondo Lander, oso gai interesantea eta nahiko ondo landua!! Oso harrigarria da baita ere nola txoriek duten antioxidatzaile kopuruak lagundu egiten dien, erradiaktibitatearen aurka.
    GALDERA:
    Zer da begi lausoagoak?? Eta zergaitik da lehen aldia hegaztiak modu horretan astertzen direla? Izan ere toki gehiagotan gertatu dira zoritxarrez leherketa hauek, eta han ere txoriak egotea oso normala izango litzateke.

    • ianire on 2015-02-02 at 18:39
    • Reply

    Harrigarria da nola txoriek nola jasan desaketen errediaktibitatea eta guk ez eta nola adaptatuko dira errediaktibitate handira agian beraieri ere kalteren bat egin beharko die ze bestela txori extralurtarrak direla esan daiteke.
    nik ere ez dut zati hau ondo ulertu: hegaztiei odol-laginak hartu dizkiete, erradioaktibitateak DNA zenbat kaltetzen dien behatzeko eta gorputzean duten antioxidatzaile kantitatea neurtzeko. Hegoetako feomelanina edukia ere neurtu diete. Lehen aldia izan da erradiazio ionizatzailearen aurkako adaptazioa behatu dutela.”
    Zati hori da ulertzen ez dudana.

    1. Berandu.

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.