Tresna-barrara saltatu

Batzuetan hobe da isiltzea

Berriemailea:Jon Bilbao Armendariz

Frogatuta dago, zeozer garrantzitsua edo interes handikoa gertatu bazaizu, hobe dela ezer ez esatea. Batzuetan esaten den bezala, gauza harrigarriak momentuan gozatzen dira, baina etorkizunean kaltegarriak izan daitezke.

ooooo

Esaera hori ez da beti aplikatu behar baina hainbat kasuetan erabilgarria izan daiteke, hau da, zure buruko zenbait gauzek ezin dute zure ahotik ihes egin.

Gus Cooneyk horrela pentsatzen eta azaltzen du bere aldizkarian (phsycologycal science) idatziz. Askotan jendeak uste du harrigarriak diren gauzak kontatuz elkarrizketako izar bihurtuko dela, baina kontrakoa gertatzen da. Gure gizartea interakzioak amankomunean ditugun gauzetan oinarritzen da.

Hau frogatu nahian, 64 pertsonaz osaturiko 4 talde banatu zituzten, eta bat pelikula harrigarri bat ikustera joan zen, eta beste biak film normal eta aspergarria. Pelikula horiek ikusi ostean, denak elkartu zituzten, eta pelikula harrigarrien taldea alde batera geratu zen.

Egia esan nik ez dut defendatzen Cooneyren teoria, baina gaia interesatzen zait. Argi dago gizaki guztiak ditugula gauzak amankomunean, baina horregatik ez gara denak ondo eramaten. Beste alde batetik egia da errazago dudala edo gehiago gozatzen dudala nirekin amankomunean gauzak dituen batekin hitz egiterakoan.

Jatorrizko artikulua

4 comments

Skip to comment form

    • ibon 2A on 2014-11-04 at 20:26
    • Reply

    Oso barregarria da marrazki hau ez dut asko ulertzen zergatik daukan “X” bat ahoan.

    1. Jonek oraindik ez du bere berria amaitu, amaitzen duenean ulertuko duzu.

    • Naroa Uriarte on 2015-02-01 at 18:01
    • Reply

    Asko gustatu zait artikulua oso interesgarria baita eta egia da jendeak hitz egiten duela ez duenean behar. Batzuetan jendeak hitz egiten du hitz egiteagatik, batzuetan ondo eta beste batzuetan txarto. Baina nik uste dut hobeago dela hitz egitea nahi duzunean isilik geratzea baino. Gainera irudia oso ondo geratzen da testuarekin eta ideia bat ematen dizu zeri buruz hitz egiten duen testuak. Teoria gehiago daude hitz egiteari buruz?Nola bururatu zitzaion Gus Cooney-ri teoria hori?

    • maite lasuen on 2015-02-01 at 21:15
    • Reply

    Gustukoa dudan gai bat da,baina ez dut oso ondo ulertzen zineman egin duten frogarenarekin zuk zer esan nahi duzun?Zergaitik pelikula harrigarria ikustera bidali dituzten jendea beste taldearekin banandu da?
    Zer esan nahi du horrek? Beraien artean pelikula harrigarria komentatzen ari zirela,edo zer?

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.