Berriemailea: Berart Gartzia Gezuraga
Kausak
Lurraren klima oso konplexuak diren atmosfera, itsaso, lur masa eta organismo bizidun guztien arteko elkarrekintzen emaitza da. Elementu guzti hauek eguzkiaren beroketa jasaten dute egunero. Karbono-dioxidoak, nitrogeno-oxidoak eta metanoak, berotegi natural baten moduan jokatzen dute, bizia mantentzeko behar den bero kantitate zehatza mantenduz atmosferatik behera.
Azken 150 urteetan, gas hauen emisioa handituz joan da. Gero eta gehiago dago. Behar dena baino gehiago dago, eta tenperaturak gora egin dute horren ondorioz.
Ondorioak
Poloak gero eta bizkorrago urtuko dira, lurreko tenperaturak gora egingo du, gizakien osasunean kalteak, habitaten desorekak, nekazaritzaren eta merkataritzaren hausturak, basamortuak hedatzea, ez-ohizko fenomeno atmosferiko ugari jasango ditugu.
Gaixotasun batzuk areagotuko lirateke, malaria adibidez. Eta gero eta iturri gehiago ura edateko, txarrak edo kaltegarriak izango lirateke.
Irtenbideak
Kaltegarriak diren gasak ez areagotzea, ibilgailu gutxiago erabiltzea, eta zakarrak zakarrontzietara botatzea. Horiek bete ezkero, ez da horrelakorik gertatuko.
Nire ustez garrantzitsua da honetan pentsatzea, etorkizunean, Euskal Herria desagertzea nahi ez badugu.
Azken iruzkinak