Tresna-barrara saltatu

BERRIRO BIZIRA!

BERRIEMAILEA: Ane Ereñozaga

Lehenengo mamutak Afrikan agertu ziren duela lau edo hiru mila urte. Animalia ikaragarri hau betidanik izan da galdera bat gure zientzialarien buruetan.

Errusiako zientzialari batzuei esker, Hego Koreako adituen laguntzaz, baliteke mamut bat klonatzea. Hauxe egingo dute emaitza hori lortzeko: elefante baten obulu batean mamut baten geneak sartuko dituzte. Gene horiek orain dela hainbat urte lortu zituzten Siberian. Gero, obulu hori elefante emearen uteroan ezarriko da eta fetoa hogeita bi hilabetetan gutxi gora behera garatu egingo da.

Zientzialariek kalkulatzen dute hamar urtetan gutxi gora behera helburu hori lortuko dutela.

Nola lortu zituzten mamut horren geneak?

Aurkikuntza garrantzitsu hau Siberiako izotzetan aurkitutako mamut baten hondakinetatik atera zuten. Zientzialariak seguru daude altxor honi esker, mamutak orain dela 10.000 urte inguru desagertu arren, bizira bueltatu ahal direla.

Nire ustez, esperimentu hau ondo ateratzen bada, gure inguruneko parte baliotsu bat berreskuratuko dugu eta espezie miresgarri hau gehiago ezagutu ahalko dugu.

Jatorriko artikulua

images

12 comments

Skip to comment form

    • Alvaro Alvarez on 2015-01-13 at 21:05
    • Reply

    Nire ustez ideia ona da mamut bat jaioaraztea mamut gene eta elefante eme obuluen bidez egitea.
    Egia da gure ingurumeneko atal garrantzitsu bat berrezkuratuko dugula baina kontuz ibili behar da klonatzearen teknikarekin, zientzialariek ezin dute jainko izatera jolasten ibili.

    • Mikel on 2015-01-20 at 21:30
    • Reply

    SARRERA:
    Berri hau aukeratu egin dut asko guztatzen zaidalako historia eta prehistoria. Ere aukeratu egin dut oso bitxia iruditu zaidalako.
    GALDERA:
    Ez dakit nola elikatu egingo duten Mamuta?
    Mamuta non kokatuko dute? zeren eta nik dakidan moduan Mamutak izotzean bizi dira.

    • Alvaro Alvarez on 2015-01-24 at 12:39
    • Reply

    Berri hau aukeratu egin dut historia eta prehistoria guztatzen zaizkidalako eta genetikak ere erakartzen nau. Hori eta ez nekielako zientzia hain urrun heldu zenik. Harrigarria iruditzen zait mamut bat klonatzea, baina kontuan hartu beharko dute animalia hori usten badute ekosistema berezi batean agian beste espezie gehiago arriskuan jarriko liratekeela. Kontuan hartu behar dute zerez elikatzen diren, nolakoak diren, nola erreakzionatzen duten erasoari etab.
    Gainera, kontuan hartu behar da elefante eme baten uteroan hazten bada, agian mina sorraraziko dio edota hil ere bai, agian uteroa ez dagoelako prestatuta beste espezie bateko kume bat edukitzeko.

    Mamutak aparte, zein espezie gehiago berpiztuko dute zientzialariek gure ingurunearentzako? Eta, zer gehiagorako?

    • Ismene on 2015-01-25 at 16:10
    • Reply

    Berri hau aukeratu dut gustatu egin zaidalako. Espero dut nahaste horretik mamut bat ateratzea, horrela, mamutak berriro edukiko genituzke gure planetan. Baina mamutak izotzean bizi ziren.
    -Zientzialariak, nola dakite esperimentu horretatik mamut bat aterako dela?

    • oier2D on 2015-01-27 at 18:11
    • Reply

    Oso artikulu interesgarria da. Mamutak berreskuratzea espero ez zen gauza bat zelako. Uste dut asmakuntza honek zientzian eragin haundia izango duela.
    .Nola lortu dute elefante gizon baten obuluetan mamut baten
    geneak zartu?
    .Uste duzu experimentuak aurrera egingo duela?

    • Maialen LLona 2B on 2015-01-27 at 19:49
    • Reply

    Izugarria da nola zientziak aurrera egin duen azken urteetan. Aneren kuadernotik hasi nintzen irakurtzen eta gogoekin geratu nintzen gehiago irakurtzeko. Irakurtzen ari nintzen bitartean hainbat galdera etorri zaizkit burura. Animalia honek ez dio kalterik egingo gaur egungo biodibertsitateari?Egia da mamuten buruz gehiago jakitea oso ondo egongo zela, baina nire ustez espezie honek beste animali batzuek bezala arriskuan egongo zela, ehiztariak denbora guztian ehizatzen egongo zirelako, mamutak espezie oso admiratuak direlako eta arriskurik ez izateko hobeto ez “klonatzea”.

    • Ane Ereñozaga on 2015-01-27 at 20:34
    • Reply

    Mikel:
    Mamutak herbiboroak ziren, horaingo elefanteak bezala. Orduan, belarra, sustraiak, hostoak eta abar emango diete nire ustez. Eta ez dakite oraindik non biziko den, oraindik klonazioan pentsatzen ari direlako.
    Alvaro:
    Zientzialariak beste hainbat animalia klonatzean pentsatzen ari dira, adibidez: dodoa, Tasmaniako tigrea, errekako izurdea, mastodontea…
    Ismene:
    Seguru daude mamut bat aterako dela probak egin dituztelako beste hainbat animaliarekin.

  1. HEMEN EZIN DA IRUZKIN GEHIAGORIK EGIN

    • Ismene on 2015-01-30 at 16:02
    • Reply

    Nire sarrera gehiago luzatzeko da:
    Berri hau aukeratu dut, zeren eta oso interesgarria iruditu zait, gainera, ez legoke txarto egongo mamutak, berriro
    esistitzea. Beste alde batetik , arraroa iruditu zait, zeren eta mamutak, izotzean bizi ziren eta ez leku beroetan. Bitxia iruditu zait elefante eme baten barruan, mamut baten geneak sartu behar izana, eta gero, elefante hortatik mamut bat atera ahal izatea. Niri ere historiako atalik interesgarriena iruditzen zait. Baina animalia espezie hau jaio egiten denean, espezie horretako animalia bakarra izango zen eta arriskuan egongo litzateke beste animalia batzuk eraso egiten badio. Nire ustez oso zaila izango litzateke mamut hartatik beste mamut batzuk ateratzea ugalketaren bidez.

    • Ane Ereñozaga on 2015-02-01 at 15:30
    • Reply

    Oier:
    Ez dute esaten nola sartuko dizkioten gene horiek elefanteari baina nire ustez odolaren bidez sartuko dizkiote, hau da, bakuna bat bezala. Baina ez nago oso seguru.
    Nik uste dut experimentu honek aurrera egingo duela, bezte kasu batzuetan saiatu eta lortu dutelako.
    Maialen Llona:
    Ez dio kalterik egingo gure biodibertsitateari, desagertu aurretik behar zuten klima mota duen leku batean biziko da, orduan, ez dio kalterik egingo beste klima bateko eremuei ezta eremu horietako izakiei.

    • ianire on 2015-03-25 at 16:08
    • Reply

    Elefanteari sartu die dagoeneko mamutaren DNA a gaur sartu die

    1. bai, nik ere zer edo zer irakurri dut.

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.