BESO ARTIFIZIALAK, HARAGIZKOTIK GERTUAGO

Berriemailea: Amets Argaluza

BRAZO ARTIFICIAL

Beso artifizial bat egiteko bi ikerketa mota egin dituzte:

Lehenengo ikerketan, beraiek egin duten beso artifiziala besondoko hezurrari, muskuluei eta nerbioei itsatsi diete. Pertsonen eskeletuarekin bat egiten du. Lehenengo ikerketa honen emaitza hau izan da: mugimenduak modu naturalagoan ditu, kontrol handiagoa duelako.

Bigarren ikerketan, nerbioen konexioetan jarri dute enfasia. Beso ukondoaren gainetik moztu behar izan zuten beso artifiziala jartzeko. Ebakuntza batekin elektrodoak lotu dizkiete besondo azpiko nerbioei. Besoa errazago mugitzeko eskuetako  hatzamarretan  kokatutako sentsore batzuen bitartez intentsitate desberdineko pultsuak hartzen dituzte. Hori guztia egin ondoren, urte bat pasatu behar da beso artifiziala jarri dioten pertsonak hatzamarretan  beste pertsona normal batek duen sentsazioa edukitzeko. Beste pertsona normal batek egin ahal dituen gauzak egiten hasten da, pertsona normal baten moduan.

IRITZIA: Nik uste dut proiektu hau oso erabilgarria dela. Beso bat falta zaion pertsonarentzat oso lagungarria  da beste  pertsonek egin ahal dituzten gauza berberak egin ahal izango dituelako eta bere bizitza lehen bezalakoa izango delako. Proiektu hau egiteak  denbora eta esfortzu asko behar izan ditu ,baina azkenean erabilgarria eta lagungarria izango da pertsona batzuentzat.

Jatorrizko artikulua 

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.