Tresna-barrara saltatu

Beso Artifizialak, Haragizkotik Gertuago

Berriemailea: Nahia Marquez
BRAZO ARTIFICIAL
Science Translational Medicine aldizkariak beso artifizialen bi ikerketa argitaratu ditu. Bi ikerketa hauek, besoa askatasun handiagoz kontrolatzen eta eskuetako ukimenaren sentsazioa lortzen saiatu dira.
– Lehenengo ikerketan, protesiaren mugimenduak naturalagoak izatea lortu dute eta kontrol handiagoa edukitzea ere. Beso artifiziala besondoko hezurrari, giharrei eta nerbioei konektatzea lortu dute.
– Bigarren ikerketan, nerbioen konexioan buru-belarri aritu dira. Besondoko nerbioak elektrodo batzuekin lotu dituzte ebakuntza baten bidez. Beso artifiziala hobetzeko, hatzamarretan zenbait sentsore jarri dituzte pultsu elektrikoak jasotzeko. Urte bat igaro ondoren, benetako beso baten ukimen sentsazioak eduki daitezke. Ikerketa honen ondorioz, besoa bereagoa dela sentitzen dute eta ataza finagoak egiteko gai izango dira.

Nire ustez, oso interesgarria iruditu zait artikulu hau. Beso bat galdu duten pertsonei laguntza eman ahal zaielako. Gainera, gauza gehiago ere egin ahalko dituzte.

Jatorrizko Artikulua

2 comments

    • Maialen Garay on 2015-01-12 at 19:19
    • Reply

    Zalantza batzuk ditut.
    Nola egingo dute medikuek beso gabeko emakume-gizonek, haien hatzamarretako ukimena berreskuratzea?
    Haien ukimen sentsazioa beso eta hatzamar normal eta arrunten bezalakoa izango da?
    Azaldu ahal zenidake nola jartzen dituzten beso artifizial hauek? Ze nerbiori konektatzen dira? Kontuan hartuta prozesua egiteko denbora, eta aurreratu duten guztia, zientzia aurrerapen azkarra izan da ala geldo eta pixkanaka-pixkanaka doa hobetzen gero eta gehiago? Ba al dute zientzialariek oraindik beso hauetan zeozer hobetzeko asmoa?

    • Nahia2B on 2015-01-27 at 20:46
    • Reply

    Ebakuntza baten bidez kirurgialariak besoko nerbioekin konektatzen dituzte. Ez dakit espezifikoki zein nerbioei konektatzen dituzte. Pazienteak besoa mugitu nahi duenean, garunak “aginduak ” bidaltzen dizkio giharrei eta nerbioei besoa mugiarazteko. Ez dakit beso hauekin zeozer egingo duten, baina segurantzean pixkanaka-pixkanaka beso nahiz hanka artifizialak hobetzen joango direla urteetan zehar.

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.