Tresna-barrara saltatu

BI OBJEKTU ELEKTRONIKO BATERA ERABILTZEAK, PERTSONETAN DUEN ERAGINA

Berriemailea: Libe Vallejo Madariaga

cerebro-tech

Ingalaterrako, Sussex unibertsitateko ikerlariek ikerketa berri bat egin dute eta emaitzak aztertuta, ondorio honetara heldu dira: Pertsona gehienak, bi objektu elektroniko batera erabiltzen dutenean (ordenagailua, tabletak, mugikorra…), burmuineko toki jakin batean, materia grisa gutxiagotu egiten dela. Bi objektu elektroniko batera erabiltzen ez duten pertsonek, berriz, materia gris kantitate normala izaten dute.

Nahiz eta aurreko ikerketetan zerbait gertatzen zela susmatu arren, orain arte ez dute bien arteko erlaziorik aurkitu. Zientzialariek ikusi nahi dute aldaketarik sortzen den gure burmuinean bi aparatu elektroniko edo gehiago erabiltzen baditugu batera.

Horretarako, ikertzaileek 75 pertsona nagusi hartu dituzte eta erresonantzia magnetiko nuklearren bidez beraien garunen egiturak ikertu dituzte. Aldez aurretik, pertsona hauek guztiek mota askotako aparatu elektronikoen erabilerari buruzko galdeketa bat erantzun zuten.

Adituek, ikusi dute 75 pertsona horien artean, izaera desberdinekoak izan arren, bere burmuinak berdin-berdin eragiten duela bi aparatu elektroniko erabiltzen badituzte, hau da, garuneko alde jakin batean (kortexean) aldaketa berdinak ikusi dira. Alde horrek emozioaren eta jarreraren funtzionamenduak kontrolatzen ditu.

Adb: Atentzioa mantentzea denbora luze batean zailagoa da pertsona hauentzat.


Nire ustez, hori guztia egia da, baina nire adineko ume guztiak edo gazteagoak teknologiaz inguratuta jaio gara. Ezin diguzue esan ez erabiltzeko aparatu elektronikorik, izan ere, teknologiarekin zerikusia daukan guztia bakarrik egiten dugu ondo.

Ez gara onak ikasten klasean, atentzioa jartzeko orduan… Baina bai teknologiaz inguratuta bagaude. Nire ustez  bakarrik dakigu teknologiako aparatuak erabiltzen. Baina, ez zarete ohartu ume edo gazte guztiok horretan babesten garela. Teknologiaz inguratuta gaudenean ezin diguzue esan  txarto egiten dugula edo ondo, are gehiago, teknologiari buruzko gaietan gu izaten gara gehien dakigunok.

Ziur asko, egia da denbora asko igarotzen dugula ordenagailu baten aurrean eta telefonoa alboan, baina alde on bat ere eduki dezake. Mundua askoz hobea egin dezakegu daukagun teknologiarekin eta gure gaitasunekin.

Gehiegi erabiltzen badugu txarra izan daiteke. Ez diot ezetz. Esan nahi dudana da ezin dugula teknologiaren erabilera ahaztu, izan ere, teknologiak aldatuko du mundu guztia eta aldaketa hori gure eskuetan dago.

Honek guztiak ez du esan nahi ez nagoela ados berri honek esaten duenarekin. Alde batetik ondo deritzot eta  bestetik, ez zait ondo iruditzen. Egia da ordenagailuak edo aparatu elektronikoak ez ditugula momentu guztietan erabili behar baina gure aisialdia ere eduki behar dugu.

Jatorrizko artikulua

 

3 comments

    • Nahia2B on 2014-11-16 at 21:52
    • Reply

    Oso interesgarria iruditu zait berria baina ez dut ulertu gauza bat. Zer da materia grisa?. Horretaz aparte ados nago zure iritziarekin. Gaur egungo gazteak teknologiaz inguratuta gaude eta ez dut uste telebistak edo telefono mugikorrek burmuinean eragin txarrik dutenik.

    1. Libek erantzungo dizu galdera horri. Berriak dioenaren arabera, bi objektu elektroniko aldi berean erabiltzeak burmuinean eragin txarra du.

    • Libe Vallejo on 2014-11-17 at 19:29
    • Reply

    Materia grisa burmuinaren barruan dagoen substantzia bat da, funtzio asko dituena. Horietariko bat pentsatzea da. Nahia ni ere zurekin ados nago, baina dirudienez zientzialariak kontrakoa demostratu dute eta bada ezpada kontuan hartu beharko dugu.

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.