BIG BANG-EN TEORIA BERRIRO ITZULI DA.

Berriemailea : Maider Sancho

 

big bang

Big Bang-en teoria Unibertsoa nola sortu zen ikertzen laguntzen digun iritzi edo hipotesi bat da. Teoriak, unibertsoak leherketa bat jasan zuela eta horrela unibertsoa zabaldu zela dio.

2014ko martxoaren 17an, Harvard-Smithsonian Center for Astrophysics-eko astronomo batzuek , grabitate-uhinak desagertu egin zirela esan zuten eta horrek leherketa bat egon ahal zela esan nahi zuen.

Antartidatik, BICEP2 teleskopioari esker, leherketaren oihartzun bat harrapatzea lortu dute. Hori lortzea ez zen izango posible, Andrei Lindek azaldutako teoriarik gabe. Harrapatu den uhina hain indartsua da, berriro ez harrapatzea iskanbila bat izango zela.

Urte asko zeramaten grabitate uhin horiek bilatzen eta uhinak aurkitzean, Big Bang-en teoria nagusitu egiten da eta besteak atzean uzten ditu. Jende askok pentsatuko du, teoria hori baliagarria ez dela; baina, Lindek ez du berdina esaten.

Nire ustez; oso interesgarria da mundua nola sortu zen jakitea. Andrei Lindek oso ideia ona eduki zuen mundua nola sortu zen aztertzeko pentsatu zuenean. Unibertsoaren sorrera jakiteak zenbait gauzetarako balioko du.

jatorrizko artikulua

 

 

3 comments

    • Maialen Fernandez 2A on 2015-01-25 at 15:45
    • Reply

    Berri hau aukeratu dut Bin Bang hainbat alditan entzunda nuelako, bai telebistan, baita egunkarian ere. Baina inoz ez naiz gelditu zer den irakurtzera. Beraz, izenburua ikusi eta berria irakurri dut . Orain badakit Big Bang-en teoria zer den. Gainera oso interesgarria da mundua nola sortu zen jakitea, denek noizbait geure buruari galdetutako galdera bat delako Maiderrek esan duen moduan. Hona hemen nire galdera:
    – Zuk esandako 2014ko martxoaren 17an desagertu ziren grabitate-uhin horiek nola desagertu ziren, bat-batean desagertu ziren edo arrazoi batengatik?

    • Maider2A on 2015-01-29 at 21:09
    • Reply

    -Arrazoi bategaitik desagertu ziren: Astronomoek, ez zuten kontuan hartu hauts galaktikoen eragina eta ezin izan zituzten uhinak ikusi.

    • Maialen Fernandez 2A on 2015-02-01 at 17:34
    • Reply

    Nire sarrera luzatzeko:
    Berri hau aukeratu dut Big Bang hainbat alditan entzunda nuelako eta nik beti galdetu izan diodalako neure buruari unibertsoa nola sortu zen. Berria oso ulerterraza iruditu zait neure irizpidetik. Gero, jatorrizko artikulura joan naiz eta bertan dauden linketatik lehenengoan sartzean Andrei Linderi buruzko gauza gehiago jakin ahal izan ditut baita Big Bang-ari buruzkoak ere. Artikulu horretan deigarriena unibertsoaren sorreratik 13.800 milioi urte igaro direla iruditu zait. Nik uste dut Andrei oso pertsona zuhurra dela, niri inoiz bururatuko ez zitzaidan teoria bat ikertzeko gai izan zelako.

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.

Tresna-barrara saltatu