Tresna-barrara saltatu

BIZITZA SORTU ZUEN MOLEKULA

Berriemailea: Peio Martinez Goikoetxea

Alemaniar eta iparamerikar astronomo batzuk aurkitu dute lurretik 27.000 argi urtera dagoen gas hodei batean molekula organiko bat zianuro isopropilikoz egina.

Zientzialariei gehien harritu diena izan da zein konplexua den molekula honen kimika, karbono molekulek egitura lineala izan ohi dute, baina honek, aldiz, egitura adartsua du.

Zientzialariek uste dute molekula hauek lurraren hasieran meteoritoetara erantsi zirela eta lurrarekin talka egitean biziaren eta biologiaren “hazia” sortu zutela.

Baina errealitatean, eta beraiek onartu dute,  nahi gabe aurkitu zuten Atakaman (Txile) behategi astronomiko batean, irratiko-uhinak aztertuz.

Ikertzaileak aurkitu dutena Sagitario B2 eskualdetik etorri zela uste dute, hodei interestelar batetik, izarrak sortzen hasi den hodei bat. Adituek prozesu hau molekula prebiotiko organikoen sorrerari lotzen diote.

molecula

Nire ustez berria oso interesgarria iruditu zait, baina uste dut izan naizela bakarra konturatu dena, historian zehar egon diren  aurkikuntza garrantzitsu gehienak nahi gabe izan direla, adibidez: mikrouhinak berotzen zutela, penizilina…

Jatorrizko artikulua

9 comments

Skip to comment form

    • OIER 2B on 2014-11-03 at 17:55
    • Reply

    Ondo ulertzen da, baina zer esan nahi du zianuro isopropilikoz egina, Axier?

    1. Peiok erantzungo dizu, bera baita berri honen egilea.

      • Peio Martinez DBH 2A on 2014-11-04 at 16:07
      • Reply

      karbonoa egitura bat duen zianurozko molekula bat da, orain aurkitu dutena. Egitura eta partikula perfektuak ditu aminoazidoak sortzeko(ADN-a sortzen duen azidoa)

      1. Aminoazidoak proteinen unitaterik txikienak dira eta proteinen sintesirako ADN-an dauden geneak erabiltzen dira, baina aminoazidoak ez dira ADN-a sortzen dituzten azidoak.

    • ibon 2A on 2014-11-04 at 20:25
    • Reply

    Ez da ulerterraza izan, baina berri hau asko landu dutela ikusten da (peio eta zientifikoek)

    • OIER 2B on 2014-11-05 at 19:25
    • Reply

    Eskerrik asko Peio eta Axier. Orain askoz hobeago ulertzen da berria nire ustez.

    • josu goitia on 2014-11-15 at 18:04
    • Reply

    interesgarria da berri hau, gainera niri unibertsoaren gauzak gustatzen zaizkit.

    • Mikel on 2015-01-22 at 17:40
    • Reply

    SARRERA:
    Berri hau aukeratu dut ez nekielako zelan jaio zen gure ezpeziea baina orain pixka bat obeto ulertzen dut.
    GALDERA:
    Zein da Sagitario B2 eskualdea?
    Nola aurkitu dute molekula 27.000 argi-urtera dagoen gas hodeiean bazegoen?

      • Peio Martinez DBH 2A on 2015-01-23 at 17:17
      • Reply

      ..
      .. ..

      X

      .. ..

      ez dakit ondo ikusten bada, baina horrelako forma bat du sagitario lurretik ikusita eta ixa da sagitario B2 dagoen lekua(gutxi gora behera)
      ez dute han aurkitu, hori uste dute, izarrak daudenez sortzen, agian, bizitza sortuko dela uste dute.

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.