Tresna-barrara saltatu

Desberdin amesten dute emakumeek eta gizonek?

Berriemailea: Maialen Llona

Baietz esan dezakegu. Alemaniako osasun fakultateak adierazten du emakumeek lanarekin gehiago amesten dutela. Gizonek estres gehiago daukate amets egiterakoan, haiek bulegoaren edo lanaren inguruan amesgaizto gehiago izaten dituzte.

Beste aurkikuntz batek dio emakumeen ametsetan, arropak, janariak, haurtzaroari buruzko egoerak, itxurari buruzko eszenak…. agertzen direla. Gizonen ametsetan, aldiz, biolentzia edo sexualitatea ugarienak dira.

Aditu hauek ere esaten dute genero desberdintasunak adin gutxirekin hasten direla. Mutilek munstro eta animalia handiekin gehiago amesten dute, neskek, berriz, gizakiekin eta izaki txikiekin.

Beste teoria batek dio, Jennifer Parker-ek zuzendua, nesken ametsak emozionalagoak eta familiarragoak direla eta espazio txikietan gertatzen direla, gizonenak, berriz, kanpoaldean.

Puntu batzuetan matxista iruditzen zait, baina oso interesgarria da. Beti esan den bezala, ez zoaz ohera zeozer berria ikasi barik.

Jatorrizko artikulua

aaa

 

7 comments

Skip to comment form

    • Maialen Garay on 2015-01-12 at 18:48
    • Reply

    Hainbat zalantza ditut:
    Zergaitik gertatzen da hau? Txikitatik, gehienok egoera matxistak bizitzen ditugulako? Estereotipoen erruz, ez garelako hezi berdintasun osoko mundu batean?
    Beste zalantza bat daukat. Hasierako paragrafoa ez zait oso argi gelditu. Zer esan nahi du? Neskok egiten dugula lanarekin amets, ala mutilek? Zeren eta lehenenengo esaten duzu, neskok egiten dugula lanarekin amets, baina gero, berriz, gizonek lanean (bulegoetan eta abar) egiten dutela amets ere. Asko nahasi naiz lehenengo zati horretan baina oso interesgarria iruditu zait beste berri guztia.

      • Maialen LLona 2B on 2015-01-22 at 18:44
      • Reply

      Baina mutilak amesgaiztoak dituzte lanarekin eta emakumeak normalean, ez.. Hau da, amets onak izaten dira eta ez amesgaiztoak.

    • Nahia2B on 2015-01-12 at 20:36
    • Reply

    Artikulu onen gaia oso interesgarria iruditu zait. Horretaz gain, oso ondo azalduta dago eta horrek irakurketa errazten du. Beti pentsatu dut pertsona bakoitzak amets desberdinak edukitzen dituela, baina ez nekien pertsonen generoaz desberdintzen zirela. Artikuluan aipatutako emakumeen zenbait amets matxistak iruditzen zaizkit, baina ados nago artikuluarekin emakumeen amets emozionalagoak eta familiarragoak izatea. Nire ustez, gizon askok edo gehienak ez dituztelako emozioak ongi adierazten. Irakurgaian esaten du adin gutxirekin hasten direla genero desberdintasunak. Ba al dakizu zenbat urterekin gutxi gorabera?

      • Maialen LLona 2B on 2015-01-22 at 18:52
      • Reply

      Kontuan hartu mutiko txikiek abenturazko eta munstroei buruzko liburuak irakurri eta pelikulak ikusten hasten direla 4 edo 5 urterekin, horregaitik gehiago amestuko dituzte gauza haiekin.

    • Ane Ereñozaga on 2015-01-14 at 21:02
    • Reply

    Artikulu hau oso interesgarria iruditu zait izenburua irakurri doten unetik. Niri gai horiek asko gustatzen zaizkit, hau da, pertsonaren menteetan dagoena azaltzen duten gaiak. Horregaitik iruditzen zait ain interesgarria.
    Hori bai, artikulua parte batzuetan ez dago oso ondo azalduta nire ustez, adibidez, emakumeak lanarekin amets egiten dutela esaten du eta, jarraian, gizonetaz berdina esaten du.
    Galdera bat daukat: ametsen kontu hori gure inguruan ikusten dugunaren arabera da edo genetikoa da?

    • Almike on 2015-01-15 at 13:55
    • Reply

    Niri oso interesgarria iruditu zait , psikologiaren mundua asko interesatzen zaidalako. Deigarria iruditu zait nola era batera azkenean ulertu dudana da; gizoneskoak emakumeskoak baino ardura gehiago dituztela buruan eta horregatik amesgaizto gehiago dituztela edo lanarekin, sexuarekin edota biolentziarekin bakarrik egin dezaketela edo egiten dutela amets .Zergaitik? Zergaitik ezin dute edo ez dute gizonezkoek arropekin, janariarekin, haurtzaroari buruzko egoerekin, itxurari buruzko eszenekin amestu? Edo emakumeek biolentzia edo sexualitateari buruz amets egin? ze arrasoi dute adituek hori esateko?

  1. HEMEN EZIN DA IRUZKIN GEHIAGORIK EGIN

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.