Aza 06

DINOSAURIO PISUTSU ETA OSOENA

Berriemailea: Irati Corzo Larruzea

dinosaurioa

   Estatu Batuetako eta Argentinako ikertzaile batzuek orain arte aurkitu den dinosaurio lurtar handienaren hezurrak berreskuratu dituzte. Patagonian bizi izan zen duela 77 milioi urte eta Dreadnoughtus schrani izenarekin bataiatu dute. Barazki-jalea zen, 26 metro luze, eta 60 tona inguruko pisua zeukan antza.

   Sinc Kenneth Lacovara paleontologoa izan da ikerketaren zuzendaria. Bere ustez, oso garrantzitsua izan da aurkikuntza, hezurraren osotasunagatik, hau da, hezurrik gehienak topatu dituztelako. Hezurdura osoaren %70 aurkitu dute, 100 hezur: lepokoak, saihets-hezurrak, behatzak,… Femurra eta humero bat oso garrantzitsuak izan dira dinosaurioaren pisua kalkulatzeko. Bestalde, egunaren zatirik handiena, jaten pasatzen zuten, pisua mantentzeko…

   Badirudi, beste txikiago bat zegoela bere ondoan baina hezur gutxiago aurkitu dute.

   Uholde bat izan zen antza, beraiek hiltzearen arrazoia. Lurra hare bihurtu zen eta biak irentsi zituen.

   Harrigarria da ikertzaileen lana: zelan aurkitu dituzten dinosaurio erraldoi hauen hezurrak, eta zenbat gauza jakin ahal izan duten hauei buruz.

Jatorrizko artikulua

14 comments

Skip to comment form

    • Gorka Aiarza on 2015-01-27 at 19:15
    • Reply

    Nola aurkitu dute orain eta ez lehenago? Harrigarria iruditu zait, zeren eta lehenago berdin aurkitua ahal izan dituzte, baina, hainbat denbora pasatu ondoren aurkitzea harrigarria iruditzen zait.

    • OIER 2b on 2015-01-28 at 10:40
    • Reply

    Oso harrigarria iruditu zait berria eta horregaitik aukeratu dut, dinosauroak izaki bizidun zaharrenak direlako.
    Baina zoritxarrez haietatik hezurrak eta eskeletoak bakarrik aurkitu dira eta orain segurazki museotan egongo dira jendeak ikusteko. Badirudienez oso dinosauro pisutsua zen eta zuk esan duzun izena, izen zientifikoa da, orduan zein da bere izen espezifikoa? Hau da, adibidez dinosauro batzuk ,esaterako tiranosaurusa, izen horrekin ezagutzen dugu, hooregatik nire galdera da ia zein den bere benetako izena. eta beste galdera da, ia bakarrik bizi al ziren Estatu Batuetan eta Argentinan.

    • Irati Corzo on 2015-01-28 at 22:09
    • Reply

    GORKA:

    Dinosaurio honen hezurrak estalita egon dira eta Lacovara paleontologoak eta bere taldekoek lau urte behar izan dituzte hezur hauek aurkitzeko. Lan handia egin dute eta ez da erraza izan.

    OIER 2b

    1- “Dinosaurio saurópodo titanosaurio” mota bat zen.. Dinosaurio belarjale erraldoiak ziren.
    2- Argentinan bizi izan ziren.

    • Jon Ander 2.D on 2015-01-29 at 17:13
    • Reply

    Ez dut ulertzen zelan uholde batengatik lurra area bihurtu ahal den eta are gutxiago zelan irentxi dituen bi dinosauroak baina jakin ahal da bi dinosauroak batera edo banan banan irentxi zituen ??Horretaz aparte arrigarria iruditu zait hainbeste denbora pasatzea hezurrak aurkitu harte.Azkenik berria oso interesgarria iruditu zait.

    • Asier on 2015-01-29 at 21:00
    • Reply

    ASIER :

    Nik berri hau aukeratu dut dinosaurioak gogoko ditudalako eta dinosauroengandik idatzitako bi berriak ikusita, hauxe da interesgarriena. Zenbat pertsona eta diru erabili ziren operazio ikaragarri hau egiteko ?

    • almike on 2015-01-30 at 23:21
    • Reply

    Nik berri hau aukeratu dut ez dakidalako dinosauruen inguruan eta gauza bat gehiago jakitea ez dator batere txarto.Oso interesgarria da nola kontzerbatzen diren hezurrak hainbeste denbora pasatu eta ondoren eta nola hezur batzuekin ; pisua, zer jaten zuen, zenbat neurtzen zuen…jakitea eta hainbeste informazio eskuratzea.
    Nik galdera bakarra daukat : nola jakin dute uholde bat izan dela haien hiltzearen arrasoia? zergatik uholde bat eta ez ,nahigabe harea ….irenstea ? Harea irenstearen pista horretas aparte nondik gehiago atera dute informazio hori?

    • MLoinaz on 2015-01-31 at 12:34
    • Reply

    Erabaki dut berri hau irakurtzea dinosaurioak oso interesgarriak direlako niretzat. Ezin dut sinetsi hain handiak zirenik eta gainera barazki-jaleak zirenez, zenbat kilo barazki jaten zuten egunero? Esan al didazu zenbat neurtzen zuen aurkitutako hezur garrantzitzuena? Seguraski orain hezurrak museo batean egongo dira ezta? Zelan deitzen da museo hori? Beste gauza bat, lurra arean bihurtu zen momentuan ala denborarekin? Eta jakin al da hezurrekin ia arra edo emea bazen? Beste dinosaurioa espezie berekoa zen ala desberdinekoa? Izan al zen bere kumea?

    • Irati Corzo on 2015-01-31 at 20:55
    • Reply

    JON ANDER 2D:

    1- Eurite handiak etengabe egon zirenez lurra desegiten joan zen, euriaren eraginez eta hare bihurtu zen.
    Dinosaurioak oso pisutsuak ziren eta hareak ezin zuen masa handi hori mantendu. Beraz, hondoratu egin
    ziren.
    2- Dinosaurio erraldoi hau ez zegoen bakarrik. Bere hezurren ondoan beste txikiago batzuk aurkitu zituzten.
    Bigarren dinosaurio hau txikiagoa zen, beraz, kumea izan zitekeen. Ikertzaileek zorte handia izan dute
    hezurrik gehienak hondoratutako lekuan geratu zirelako.

    ASIER:

    1-Hainbat espedizio egin ziren 2005 eta 2009 urte bitartean. Hainbat aste irauten zuen bidaia bakoitzak lekua
    nahiko urrun zegoelako. Espedizioetan gutxienez hamar pertsonak egiten zuen lan etengabe. Horri
    materiala eta abar gehitzen badiogu, dirutza ordaindu behar izango zuten.

    • Asier on 2015-02-01 at 16:32
    • Reply

    ASIER :
    comentario berria.

    Berri hau nahiko interesgarria iruditu zait, niri animaliak gustatzen zaizkidalako. Berriaren gaiari dagokionez oso ondo dago interesgarria delako, baina, berriaren egiturari erreparatuta ez zait asko gustatzen. Nire ustez argazki gehiagoren bat falta zaio, edo apur bat luzeagoa izatea baina hori kenduta berri hau onenetarikoa iruditzen zait. Galderak:
    -zenbat pertsona erabili zen lan hau egiteko ?
    – zenbat diru behar izan zen ikerketa handi hau egiteko ?
    – zenbat denbora behar izan zuten dena ateratzeko ?

    • Uxue 2D on 2015-02-01 at 18:56
    • Reply

    SARRERA
    Oso interesgarria iruditu zait berri hau eta izugarria da nola haimbat dembora pasata nola jakin daiteke hainbat gauza. Izenburuarekin ez nekien zeri buruz joango zen baina irakurtzen hasi naizenean interesgarriagoa iruditu zait.
    GALDERAK:
    Nola dakite zenbat pisatzen zuten dinosaurio horiek?
    Non aurkitu zuten hezur hauek eta hainbat dembora pasata hezur horiek ondo daude?

    • Endika Ibarzabal on 2015-02-01 at 20:02
    • Reply

    Kaixo Irati, dinosaurioak oso gai polita iruditzen zaidalako aukeratu dut zure berria, interesantea iruditu zait espezie horretako lehena izan delako, baina zergatik ez dira aurkitu espezie horretako gehiago dinosaurio, arraroa da, ezta?

    • Ander garate on 2015-02-01 at 20:55
    • Reply

    Berria hau oso interesgarria da , ez dakigulako dinosaurioak existitzen diren ala ez, baina berriak esaten duen bezala dinosaurioak existitu egin ziren . Dinosauriorik handienaren arrastoak aurkitu ziren , dinosaurioaren izena Dreadnoughtus Schrani.

    GALDERA
    Nire galderak hauek dira: zenbat hezur aurkitu dira dinosaurio handienarenak?
    zenbat metro ditu dinosaurioak burutik buztanera?
    nondik dator Dreadnoughtus Schrani izena?
    horrelako zenbat dinosaurioren aztarnak aurkitu dira?

    • ianire on 2015-02-02 at 19:12
    • Reply

    nik berri hau aukeratu dut bietetik interesgarriena delako eta dinosauroen artikuluak asko guztatzen zaizkidalako eta galdera bat egin nai dizut diru asko beharko da operazioa egiteko

    1. Berandu.

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.

*

Tresna-barrara saltatu