Tresna-barrara saltatu

EBOLAREN AURREAN SENDABIDE POSIBLEA?

Berriemailea: Maialen Fernández

    Botika esperimental bat diseinatu dute Ebolarekin erlazionatuta dagoen Marburgo birusaren aurka egiteko. Zientzialariek droga Ebolaren gaixoentzat moldatu ahal izatea espero dute.

    Thomas Geisbert, Estau Batuetako Texas unibertsitateko irakasleak, eta bere zenbait kidek droga probatu zuten kutsatutako zenbait animaliarekin. Botika jaso zuten animalia guztiak bizirik iraun zuten. Botika jaso ez zuten bost tximino aldiz, hil egin ziren infekzioa hartu ondorengo bederatzi egunetan.

    Ebola eta Marburgo birusak Filovirus-familiakoak dira eta sukar hemorragiko gogorra eragiten dute gizakiengan, baita animalia batzuengan ere. Gorputzaren fluidoekiko zuzeneko kontaktuan zehar hedatzen dira eta behin organismoaren barruan, bere ARN-a sartzen dute birusaren kopiak egin dezaten eta beste zelula batzuk inbadi ditzaten.

     Bost edo zazpi egun kutsatu ondoren, Marburgo birusak sudurreko odolustea eragin dezake eta gaixoak shock egoeran sar daitezke. Hogeita bat egun ondoren, bat-bateko sukarra, buruko mina, min muskularra… agertzen da. %88 kasuetan heriotza eragiten du.

     Geisbertek eta bere taldeak droga berri hori ZMapp izeneko beste farmako batekin konbinatu dute, Ebolaren kontrako babesa eskaintzen duena. Ikertzaileek bere tratamenduak birusa zelularako sarbidea lortzen duen unean eraso egitea nahi dute. Botika berriko lehen fasea hasi dute eta hura posiblea izan bezain laster, pertsonenganako saiakuntza klinikoak hastea espero dute.

       Espero dut botika berri hau baliogarria izatea etorkizunerako. Baita ebola kasu gehiago agertzen badira, sendagai bat prest egotea denentzako eta ziur bizi ahal izatea.

ebola

    Jatorrizko artikulua

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.