Tresna-barrara saltatu

Ebolaz kutsatutako erizain laguntzailea kontziente dago eta medikuarekin hitz egin du

Berriemailea: Lide Esnaola Duo

Ebola birusa, animalia basatietatik gizakietara igarotzen da, eta, gizakien artean, gaixorik dauden odola, likido organikoak edo ehunak ukituz kutsatzen da. Teresa Romero, erizain laguntzaileak, ebolaren birusa izan du, orain, kontziente dago eta bere medikuarekin hitz egin du. Karlos III. ospitalean ingresatuta dago, sendagileek adierazten duten arabera. Sendagileek esaten duten arabera, gaixoa, egonkor dago eta ez ditu aldaketa asko erakusten. Batzordea batu egin da larunbatean Monkloan egokiera ebaluatzeko Teresa Romeroren 6. egunean. Karlos III. ospitalean ingresaturiko beste 16 pertsona sintomarik gabe jarraitzen dute. Gaur goizean, Teresa Romeroren neba ospitalera joan da, bere egoeraz interesatzera. Bere neba, ospitaletik 11:30etan joan da auto batean, medikuak bere arrebaren informazioa ematean. Ordu batzuk geroago, Teresaren neba “la sexta noche” programara joan zen eta azaldu zuen, zelan bere arreba hobetu egin den eta ez duela sukarrik, baina oraindik ezin dela ezer baieztatu. Berriak onak dira eta hobeto dago bere egoeraren barruan.

Horrez gain, beste kasu bat ere zegoen, baina, kasu hori baztertu egin da. Erizain bat, Karlos III. ospitalean ingresatua zegoena, sukar apur bat zuelako, horretaz doa. 2 test egin zioten eta biak negatiboak eman zuten, eta horregatik alta hartu du, baina, jarraipena edukiko du, koarentena amaitu arte, urriaren 16ean. Batzorde berezia, ebolaren kudeaketa erabaki du, Espainia kudeaketa egitea informazioa aldatzeko eta esperientzia banatzeko ebolaren jokaera onartzeko eta tratatzeko ondorioak.

Oso interesgarria iruditu zait artikulu hau, hala ere, nire ustez ebolaren arazoa gehiago ikertu behar dute gaixotasunaren kontrako txerto bat edo pilula batzuk lortzeko.

                                   images1XJ9OR60

Informazio gehiagorako klikatu hemen

3 comments

    • OIER 2B on 2014-11-05 at 18:08
    • Reply

    Oso interesgarria iruditu zait ebolaren berri hau. Nik ere espero dut Teresa guztiz ondo jartzea , baita Karlos III. ere.

    1. Karlos III.a ospitalearen izena da!!!! Eta Teresa gaur atera da ospitaletik, zorionez ebolaren birusari aurre egiteko gai izan da.

    • Irati on 2014-11-09 at 16:52
    • Reply

    Gustatu zait. Gainera, jatorrizko artikulura jo dut eta hor bideo bat agertzen denez, informazio gehiago hartu dut.
    Esate baterako, nik ez nekien Teresak hiru tratamendu izan zituela.

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.