ERLEAK GALTZEKO ZORIAN DAUDE

Berriemailea: Endika Ibarzabal

                    Erleak dirudiena baino garrantzitsuagoak dira. Munduko elikagaien ekoizpena eta biodibertsitatea polinizazioaren menpe daude, prozesu natural baten bitartez loreak ernaldu eta fruituak eta haziak sortzen dira. Erleak eta beste intsektu batzuk; hala nola, tximeletak, erleztarrak …, prozezu horren eragileak dira, hala ere, desagertzen ari dira gero eta arinago.

mariposaabejas polinizacion

                   Erleen desagerpena hainbat ondoriogatik da: haien habitataren suntsitzea, nekazaritza industriala zela eta, plagiziden erabilera, eta klima-aldaketak sortutako inpaktuak. Zifrek arazoaren larritasuna erakusten dute: 1985etik 2005era Europan erleen kopurua %25 jaitsi da. Erleetan ez ezik, beste intsektuetan ere berdin gertatzen ari da: erleztarrak %46 jaitsi dira eta hainbat espezie desagertzeko zorian daude. Europan nekazaritza-ekoizpenen %85a erleen eta intsektuen menpe dago; honen ondorio larria, ekoizpenaren jaistea izango zen eta horrekin batera, laboreen prezioen igoera itzela eta elikagaien piramidearen aldaketa.

                     Hori dela eta, irtenbideak aurkitu eta aplikatu behar dira: kaltegarriak diren plagizidak debekatu eta erleak salbatzeko plan-globalizatuak jarri, hau da, nekazaritza ekologikoa bultzatu. Horretarako politikoek legeak aldatu behar dituzte.

contaminacionsuelo

                     Enpresek teknika eta produktu ekologikoak bultzatu behar dituzte; guk geuk produktu ekologikoak exigitu behar ditugu.

productos ecolog

                    Grenpeacek hau nahi du: nekazal-eredu bat biodibertsitatea babesten duen eta berreskuratzen duena.

                   Nik uste dut arrazoi guztia dutela, eta gobernu desberdinak bat egin behar dira, benetazko neurriak hartu beharko lituzkete, natura babesteko kasu honetan funtsezko eta beharrezkoak diren intsektu hauekin.

Jatorrizko artikulua

9 comments

Skip to comment form

    • Maialen LLona 2B on 2015-01-12 at 21:40
    • Reply

    Berri hau irakurtzea erabaki dut, ez nuelako pentsatzen intsektu hauek garrantzitsuak direla gure eguneroko bizitzan, gainera egunero jaten dugun gehiena intsektu hauen esker da. Harrituta gelditu naiz, Europan nekazaritza-ekoizpenen %85 erleen eta intsektuen menpe egotea eta guk haiengan dependintzen dugula. Adoz nago, plagizidak ez erabiltzea, baina horrela intsektuek eta beste animalia batzuek gure janaria jango zuten eta guk kalteturiko janaria jango genukeen, horrela ez ginatekeen janari (barazki eta fruitu) gabe geratuko? Nire ustez, zientzialariek erle kopuru bat elkartu beharko luketen haien artean erreproduzitzeko.

    • Endika Ibarzabal on 2015-01-14 at 22:39
    • Reply

    Zuk galdetzen duzuna, hau da, plagizida barik beste intsektu eta animalia batzuk barazkiak eta frutak jan edo kaltetu egingo zutela eta janari barik lotuko ginela, esango nizuke hau:

    Plagizidaren erabilera azken mendeko azken hamarkadetan bultzatu da, beraz nekazaritza sortu zenetik, neolitikoan, gizakiak nekazaritza ekologikoa praktikatu du, eta gehiago edo gutxiago ekoiztu izan du beti.
    Egia da itxura desberdina izango duela produktu ekologiko batek, edo intsektuak edo txoriren batek jaten hasitakoak, baina plagizidaren bitartez ekoiztutako produktuak baino propietate hobeak izango ditu.

    Beste aldetik, gaur egun munduko populazioari jaten emateko garantia izateko ,nekarazitza ekologikoaren bitartez, lurralde bakoitzean nekarazitza arloan gehiago lan egin beharko zen

    • Irati Corzo on 2015-01-18 at 22:18
    • Reply

    SARRERA
    Izenburua izan da deigarria niretzat. Horregatik animatu naiz irakurtzera. Erleak bizirik irautea oso garrantzitsua da, bestela, ezingo ginateke bizi. Erleak eta beste intsektu batzuk oso txikiak dira baina zein lan handia egiten duten eta zein txarto tratatzen ditugun.

    GALDERA
    Ez dago zalantzarik, erleen lana beharrezkoa da gizakiok gure janaria lortzeko. Erleak babestu egin behar ditugu plagizidengandik. Hala ere, entzuna dut badagoela erle mota bat, Afrikatik etorritakoa uste dut, kaltegarria dena bertoko erleentzat, guztiak akabatzen dituelako. Zer dakizu honi buruz? Erle hauek ondo betetzen dute beren lana? Zergatik akabatzen dituzte bertoko erleak? Zertan bereizten dira besteetatik?

      • Endika Ibarzabal on 2015-02-01 at 18:23
      • Reply

      Egia esanez, guk ezagutzen dugun afrikar erle moduan, benetan, europear eta afrikarren genetika-nahastea da.
      Afrikarrak eztia, polena eta jalea ekoizle hobeak dira.
      Benetako arazoa da askoz erasotzaileak direla, eta besteen erlauntzetara jotzen dutela leku berrien bila.
      Naturan kontran ,besteen erleen kontran, kaltegarriak izan ahal dira, baina ekoizten dute , eta kontu handiz eta errespontsabilitatez erabiliz, erlegintzan aritzen direnei ez die kalte egingo.

    • OIER 2b on 2015-01-28 at 10:31
    • Reply

    Berri hau erabaki dut asko gustatzen zaidalako faunari buruzko albisteak eta berriak. Gainera zuk oso ondo azaltzen duzu zein den erleen egoera ingurugiroan. Ni ere ados nago Greenpeace taldearekin erleak oso garrantzitsuak baitdira guk eztia jateko beraiek polinizazioa egiten dutelako. Nire ustez oso penagarria da 20 urtetan %25 a baino gehiago desagertzea edo hiltzea. Ez dakit zergaitik jendeak nahi duen hainbeste bultzatzea produktu ekologikoak.

    Oso ondo egon da berria eta asko gustatu zait.

    GALDERAK:

    -Zenbat erle espezie daude munduan?

    -Berrian plagizida hitza aipatu duzu, zer esan nahi du horrek?

    1. Erleak garrantzitsuak dira eztia emateaz aparte, hainbat landareren ugalketan parte hartzen dutelako, polinizazioa dela medio, hau da, polinizazioaren bidez. Produktu ekologikoen garrantzia eta bi galdera horien inguruan Endikak emango dizkizu eman beharreko azalpenak.

      • Endika Ibarzabal on 2015-02-01 at 17:52
      • Reply

      Kaixo Oier, erantzun honekin zure zalantzak argitzea espero dut.

      -Munduan 20.000 erle espezie existitzen dira. Chalicodoma Pluta handiena da: 4,06 cm neurtzen ditu, eta txikiena Perdita Mínima da, 1,77 cm neurtzen ditu.

      – Landare batzuk izurriteak jasaten dituzte, beraz, plagizidak insektoen kontrarako substantzia kimikoak dira. Baina era berean landareek ere xurgatzen dituzte substantzia hauek eta horrek eragina du landare horiekin zer ikusirik duten beste animalia eta intsektuengan ,hala nola erleak.

    • Asier on 2015-01-29 at 21:26
    • Reply

    Asier :

    -oso gai interesgarria da,baina, nik ez dut asko jakin erleei buruz ez zaidalako eztia gustatzen. Horregaitik aukeratu dut gai hau, ez dakidalako ezer.Oso ondo nabarmentzen da lan handia egin duzula argazkiengatik!!!
    -ze lege aldatu beharko zituzten politikariek erleak laguntzeko?
    – bazenekizun erle kopurua jaisten zegoela, berria irakurri aurretik ?

      • Endika Ibarzabal on 2015-02-01 at 18:30
      • Reply

      -Nekazaritza alorrean hainbat plagizida debekatu beharko zituzten eta nekazaritza ekologikoari indar gehiago eman beharko liekete.
      -Bai, ezagutzen nuen hori, beste espezie batzuk moduan, baina benetan ez nekien erleek hain eragin handia dutenik guk kontsumitzen ditugun jakietan.

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.

Tresna-barrara saltatu