Erleak jaten dituen Txinako liztor bat aurkitu dute Irunen

Berriemailea: Elene Bilbao Larrabe.

Neiker-Teknaliako ikerlariek Vespa Velutina Nigritorax liztorra aurkitu dute Irunen. Asiatik etorritako liztorra da (Txinatik).

Liztor hau, Europara heldu zen, 2004ean Bordeleko portutik etorritako kontainer handi batean.

liztorra

Espezie inbaditzaile honek erleak jaten ditu eta horregatik Europako erleak arriskuan daude.

Liztor maltzur hauek, Frantzia erdia kolonizatu dute lau urte ingurutan. Gipuzkoako erlezainek informatu digutenez liztor hauek egunez erasotzen diete erleei. Zuhaitzetan egiten dituzte habiak, ekaina eta abendua bitartean, eta baloi baten itxurakoak dira. Liztorrak erlauntzen sarreran itxaroten dute, eta erleak polena dakartenean egiten diete eraso, euren habietara eraman eta han jateko. Batzuetan erlauntzetan ere sartu egin direla esaten dute.

liztorra3liztorra4

Asiako erleek liztorren aurka egiteko sistema bat badute, inguratu egiten dituzte eta bola batean bilduz beroz akabatzen dute, liztorraren inguruan tenperatura 45 gradutik gora igotzen denean. Europako erleek, ordea, ez dakite sistema hori, baina Frantzian erle batzuek sistema bera erabiltzen hasi direla diñote.

Gipuzkoan, erlezainei proposatu diete sagardoa erabiltzeko liztor hauek harrapatu eta hiltzeko, sagardoa erakargarria delako beraientzat eta bertan, ito eta hil egiten direlako.

Beste proposamen bat Vespa Velutina Nigritorax liztor guztiak hiltzea eta habiak apurtzea da, baina kontu handiz joan behar da, bere ziztada mingarria delako.

Gipuzkoako erlezainek esan digute ezinezkoa dela liztor inbaditzaile horiek gelditzea, baina ez ugaltzeko ahal duten guztia egingo dutela.

liztorra 5

Berri hau aukeratu dut oso interesgarria iruditu zaidalako beste ikasle guztiei eta zuri kontatzeko. Oso garrantzitsua iruditzen zait arazo hau ez bazen aurkituko eta ez bagenuen konponbiderik jarriko, gure ekosistema arriskuan egongo litzateekelako.

Jatorrizko artikulua

 

 

10 comments

Skip to comment form

    • OLAIA GARCIA on 2015-01-13 at 18:18
    • Reply

    Berri hau irakurtzean oso harrituta geratu naiz, zeren eta nik ez nekien gertatutakoa. Liztor hauek kontrolpean edukitzeko eman dituzten proposamenak aurrera eramatea, ez dira nire ustez guztiz baliagarriak; zeren proposamen hoiekin liztor batzuk soilik hilko lirateke eta ez guztiak. Beraz, arriskua ez litzateke desagertuko; hala ere, laguntzen digu inbasio hori hain handia izan ez dadin. Zergaitik egongo litzateke gure ekosistema arriskuan asiako erleak aurkitu izan ez bagenitu? Kontrolpean edukitzeko betirako jarraitu behar dugu horrela?

    • Ariane Orue 2DBHA on 2015-01-17 at 14:52
    • Reply

    Baneukan berri hau jadanik entzunda nonbait baina hala ere, oso interesgarria iruditu zait. Liztor horiek akabatzeko modurik izango ez bagenu, erleak ezingo lukete haien prozesua egin polena egiteko etabar. Hala ere, liztor horiek oso arriskutsuak iruditzen zaizkit edozein izaki bizidunentzat. Nire galdera hurrengokoa da:
    – Liztor hauek bakarrik erleak erasotzen ditu? Edo beste zerbait jaten edo erasotzen du?
    – Esaten da hemen daudela 2004 urtetik, baina ez dute oso arrisku handirik sortu urte hauen inguruan ezta? Edo gertatu da ?

    • Jon Kepa Jauregi on 2015-01-17 at 21:33
    • Reply

    Berri hau aukeratu dut Asiako liztor horiek bertoko erleak hiltzeak asko kezkatzen nauelako, gainera, orain dela hilabete batzuk nik neuk ere ikusi nuen asiar liztorren kabia Fruizen eta egia esan, uste nuena baino askoz handiagoa zen.
    Niretzat oso deigarria da Asiatik kontainer batean etortzea lehenengo liztorrak.
    Ondo deritzot arazo honen aurrean hartu diren neurriei, baina, uste dut ez direla nahikoa izango, zeren izugarri ugaltzen ari dira denbora laburrean geure ingurura ere heldu baitira.
    Badago ikerketa biologikorik beste konponbide zientifikoagoa bilatzeko arazo honi aurre egiteko?

    • Elene BIlbao 2.DBH.A on 2015-01-19 at 20:20
    • Reply

    Olaia:
    Ez baziren liztor hauek aurkitu, Europa guztiko erleak desagertu egin al ziren. Erleak gure ekosistemaren parte garrantzizua dira, beraien lana betetzen baitute. Gainera, beste intsektu batzuk ere erasotzen ditu, oso inbaditzaileeak dira, beraz, aurkikuntza hau oso garrantzitsua izan da.
    Kontrolpean izatea oso zaila dela ematen du. Euskadira kontainer batetan etorri zela esaten dutenez, agian Asiatik datozen garraioak begiratu egin beharko ziren hobeto. Beste aldetik, nik dakidanez Bizkaiko Foru Aldundiak ere badu lan talde bat bere habiak apurtzen ari dena.

    Ariane:
    Liztor hauek beste intsektu batzuk ere erasotzen dituzte (erleak, tximeletak, euliak, armiarmak…)
    Antza denez Frantzian agertu zen 2004. urtean, berri hau 2010ko urtekoa da, eta oraindik hemen beraien aurka dabiltza lan egiten. Agian ez dugu susmatu arrisku haundirik denbora guzti honetan egin diren gauzei ezker ez dutelako lortu asko ugaltzea.

    Jon Kepa:
    Dakidanez Frantziako ikerketa zentru batzuetan liztor hau hiltzeko produktuen bila dabiltza baina gaur egun beraiekin amaitzeko erarik eraginkorrena habiak apurtzea dela diote.

    • Ismene on 2015-01-25 at 15:14
    • Reply

    Asko gustatu zait berri hau. Orain dela denbora gutxi nire amari entzun nion gai honetaz hitz egiten eta asko harritu nintzen, gainera, liztorrak beldurra ematen didate. Espero dut Europako erleak ez desagertzea liztor honen erruz.
    -Ba al dakizu zergaitik etortzen dira liztor horiek Asiatik Europara?
    Zergaitik ezin dira liztor horiek hemendik aldendu edo hil?

  1. HEMEN EZIN DA IRUZKIN GEHIAGORIK EGIN

    • Elene2A on 2015-01-30 at 16:03
    • Reply

    1.-Agian, Europara etortzen dira, zeren eta Asiako klima beroegia delako.
    2.-Oso zaila da hemendik aldentzea, oso azkar ugaltzen direlako, eta, oso zaila delako bere habietara iristea eta beraiekin amaitzea.

    • Ismene on 2015-01-30 at 16:15
    • Reply

    Nire sarrera luzatzeko da:
    Berri hau aukeratu dut, zeren eta gai hau entzun nuenean oso interesgarria iruditu zitzaidan, Asiako liztorrak, Europako erleak jaten dituztelako. Nire ustez, Asiako liztor horiek hil edo Europatik aldendu ahal izateko proba gehiago egin beharko ziren, zeren eta Asiako liztorrak gehiago bihurtuko dira, eta erle gehiago jan egingo zituzten, eta horrela, erleek desagertzeko arriskua handiagoa izango litzateke. Nire ustez liztor hauek beste edozein izaki bizidun bati kalte handia egingo zieten. Espero dut erlezainek arazo honi amaiera bat ematea, liztor horiek gehiago ez bihurtzeko.

    1. bihurtzeko esaten duzunean, zer esan nahi duzu? ugaltzeko?

    • Ismene on 2015-02-02 at 17:45
    • Reply

    Bai

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.

Tresna-barrara saltatu