Tresna-barrara saltatu

EUROPAN SARTUTAKO BIRUSA…EBOLA!

Berriemailea: Naroa Uriarte

miguelpajares--644x362

Birusari ebola izena jarri zioten zeren eta mapa bat zegoelako horman itsatsita eta taldeko nagusiak ikusi zuen errekarik hurbilena ebola zela. Baina egunak pasatuz eta pasatuz konturatu ziren alderantziz ikusi zutela mapa eta errekarik hurbilena ez zela ebola, baina ezin zuten ezer egin izen hori munduan zehar joan zelako transmititzen.

Ebolak bortitz jo du Afrikako mendebaldean. Liberian, Ginean eta Sierra Leonan guztira 3.880 pertsona hil egin dira birus horren erruz. Madrilen kutsatu den erizain bat dago (Teresa Romero) ihes ezinik, oso larri. Birusaren sorlekuak oso txarto jarraitzen du eta kutsatu eta hil diren kopurua handitzen ari da.

1976.urtean identifikatu zuten aurreneko ebola kasua, Kongoko Errepublika Demokratikoan eta Sudanen. Bertan pertsona asko hil egin ziren baina gogorrena Afrikako mendebaldekoa da. Martxoan baieztatu zen ebolaren kasua.

Herrialdeetako gobernuek segurtasun neurriak martxan jarri dituzte, baina alferrik, egoera hori kontrolatzea oso zaila delako. Gaixoak sendatzeko ahaleginean mediku asko hil egin dira, ebolarekin zerikusia izanik. Orduan, zentro batzuk itxi dituzte medikuek birus hori harrapatzeko beldurra daukatelako.

Nire ustez, saiatu egin behar da segurtasun arazo hori berriro ez gertatzeko. Medikuek, botikak eta dirua eraman behar dute Afrikara jende gutxiago hiltzeko eta arazo horri aurre egiteko.

Jatorrizko artikulua

1 comment

    • Maialen Garay on 2014-11-30 at 19:49
    • Reply

    Oso interesgarria iruditu zait berri hau. Espero dut medikuek arazo honi aurre egitea.

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.