Tresna-barrara saltatu

GOOGLE-K GIDARIRIK GABEKO KOTXEAK SORTUKO DITU

Berriemailea: Elene Bilbao Ortiz de Urbina

Ba al dakizu kotxea gidatzen?

Hemendik aurrera, kotxe bat gidatzen ez jakitea, ez da arazo bat izango leku batetik bestera mugitzeko, google-k bakarrik dabiltzan autoak egingo dituelako. Kotxe hauek, ez dute ez bolanterik, ezta pedalik ere izango. Aurrera joateko botoi bat izango dute eta kotxea gelditzeko beste bat.

Kotxe hauek asmatu dituen konpainia google konpainia estatubatuarra izan da, autoa gidatzerakoan bideko segurtasuna hobetzeko. Iragarpen hau, Kalifornian eskaini zuten, prentsaurreko batean ( Sergey Brin) google konpainiako fundatzaileetako batek.

Google-k ehun kotxe baino gehiago egin nahi ditu. Bere teknologiak aurre egin eta gehiago eboluzionatu dezan, beste enpresa batzuetatik autoak hartu ditu eta auto horien moldatu ditu, baina hemendik aurrera google-ek bere auto propioak ekoiztu nahi ditu.

Ibilgailu honek bi pertsonentzako lekua du, elektrikoa da eta 40km/h abiadura hartuko du. Google-k autoak seguruagoak egin nahi ditu, leku batetik bestera garraiatzeko.google-car_1024x576_foto610x342

“Oso pozik gaude ibilgailu honekin, ibilgailu automatiko hauek teknologia garatzen laguntzen digute eta haren mugak ulertzen” esan dio proiektu honen zuzendariak, Chris Urmson-ek, BBC kate britainiarrari.

Konpainiak esan du, auto hauek gidatzerakoan laser sentsoreak eta radarrak erabiltzen dituztela, baita kamera bat ere. Beste alde batetik google-k mapa berriak eta bereziak egingo dituzte, ibilgailu hauentzako. Lehen modeloak probatzen hasi dira jada.

Konpainiaren arabera, urtebete barru Ameriketako errepideetan hasiko dira erabiltzen auto hauek. Garraioa goitik behera aldatzeko lehen saiakera honetarako 200 bat autoko flota bat egingo dutela aurreratu du Urmsonek.

Nire iritziz auto hau oso asmakizun harrigarria da, baina bere alde onak eta txarrak ditu. Bere alde onak hauek dira: autoak bolantea eta martxak ez ditu, orduan gidatzerakoan seguruagoa da, eta gazteek adin gutxiagorekin atera ahal dute gidatzeko karneta. Alde txarrak hauek dira: oso motel doa, ezin zarelako 40km/h-tik pasatu, horrek errepidean kotxeen ilara luzeak eragingo lituzke.

Jatorrizko artikulua

14 comments

Skip to comment form

    • Leire Gutierrez on 2015-01-19 at 16:49
    • Reply

    Nik artikulu hau irakurtzea aukeratu dut tituluak erakarri nauelako eta teknologia berriei buruzkoa delako. Honelako kotxe gehiago ateratzen badira, hobeto izango da jende gehiagok dirua aurreztuko duelako karneta ateratzen. Jendeak ez ditu praktikak egin behar eta karneta arinago lortu ahal izango lukete.
    Beste alde batetik, ez zait gustatu botoi bat baino ez behar izatea. Honek esan nahi du ume txiki bat kotxe barrura sartu ahal dela, botoia sakatu eta kotxea martxan jarri, honek dituen arrisku guztiekin.

    – Autoa errepidetik badoa eta energiarik gabe gelditzen bada, nola jartzen da berriz martxan?

    • Ismene on 2015-01-25 at 14:12
    • Reply

    Niri asko gustatu zait artikulu hau, zeren eta ez duzu autoa bolante batekin gidatu behar. Espero dut honetariko auto gehiago ateratzea, jendea ez duelako esfortzurik egin behar auto hau gidatzeko. Baina egia esan, auto hau hirietatik edo herrietatik ibiltzeko auto bat iruditzen zait eta ez autopistetatik, zeren eta 40km/h-ra bakarrik doa.
    -Hori ahal da autoaren abiadura maximoa?

    • Carla Gonzalez on 2015-01-26 at 19:52
    • Reply

    Nik artikulu hau aukeratu dut zeren eta niri kotxeak eta teknologia berriak guztatzen zaizkit. Nire ustez alder txar eta onak ditu. Alde txarra da edonork gidatu ahal duela eta abiadura oso txikira doala. Alde ona, karneta ez duzu atera beharko, hau da, diru asko aurreztuko genuke.

    -> Etorkizunean, abiadura gehiagora joan ahalko da?
    -> Kotxe hori gidatzeko, baimenen bat behar da? Edo gutxieneko adina behar da?

    • Ismene on 2015-01-30 at 16:30
    • Reply

    Nire sarrera luzatzeko da:
    Berri hau aukeratu dut, zeren eta teknologiarekin aurrerakuntza handiak egon baitira. Abantaila bat, aurrerakuntza hauei ezker, jendea ez dut uste karneta gehiago atera beharko duenik, bolanterik ez frenorik ez dituelako,bakarrik botoiak erabili ahal direlako. Desabantaila bat, adibidez, auto hau, 40 km/h-ra doa, orduan, herrietatik edo hirietatik ibiltzeko auto bat iruditzen zait. Zientzialariek auto honi abiadura gehiago jarriko baliote, nire ustez, jendea auto hori gehiago erosiko lukeen. Espero dut auto honi abiadura gehiago jartzea eta proiektu honek, erosle asko edukitzea.

    • joseba beldarrain on 2015-01-30 at 18:29
    • Reply

    1.- SARRERA: Berri hau aukeratu dut kotxearen argazkiak atentzioa deitu didalako eta oso interesgarria eta erosoa iruditu zaidalako botoi bat bakarrik sakatuz kotxea errepidean zehar ibiltzea . Baina nik uste dut oso abiadura geldoa dela kotxe baterako %40 ra joatea eta oztopo handia izango dela beste kotxeentxako. Horretaz aparte pentsatzen dut oso txikia dela kotxea eta ez duela jende asko eramateko balio.

    2.- GALDERA: Aparkatzerako orduan nola, aparkatuko du kotxeak? Ba al dago aparkatzeko botoirik?

    • lander sanchez on 2015-01-31 at 10:58
    • Reply

    Niretzat artikulu hau asko gustatu zait, zeren eta, alde on ugari dituelako:
    1-Garrantzitsuenetako bat da ez duela kutsatzen gure ingurumena.
    2-Pertson guztiak eraman ahal dute,adibidez: 75 urteko pertsona batek.
    3-Dirua aurrezten duzula karneta ateratzen.
    Eta haimbat alde on egongo litzateke auto honi buruz.
    GALDERA:
    -Baina gidatu ez badugu nahi, zergaitik ez goaz autobusez edo trenez?
    -Google-ko mapak berriak GPS-n bidez mugitzen badira, zer gertatuko llitzateke GPS-a kobertura barik gelditzen bada? zeren eta, bolanterik ez badago?

    • Lide Esnaola on 2015-01-31 at 17:00
    • Reply

    Berri hau aukeratu dut, kotxe hauei buruzko artikulu bat irakurri nuelako eta oso interesgarria iruditu zitzaidalako. Nire ustez, alde txar bat 2 leku bakarrik edukitzea da ez daukalako oso espazio handirik eta beste alde txar bat,oso astiro doala. Oso ideia ona iruditu zitzaidan kotxe hauek sortzea, horrela ez duzulako jakin behar gidatzen erabili ahal izateko. Asko gustatzen zait elektrikoa delako eta horrek gutxiago kutsatzen duelako. Nire galderak hauek dira: zenbat denbora itxaron beharko dugu kotxe hauek hemen ikusteko? adin jakin bat eduki behar da kotxe hori gidatzeko?

    • naroa agirre on 2015-02-01 at 00:15
    • Reply

    Artikulu hau aukeratu dut izenburua irakurtzean asko erakarri nauelako. Baten baino gehiagotan entzun dudalako baina ez dut sinestu hasieran ezinezkoa zela pentsatzen nuelako. Ginera oso arraroa egingo zitzaidan kaletik joan eta bolante ez pedalik gabeko kotxe bat ikustea. Baina arrunta egingo zitzaidan etorkizunean horrelako kotxeak ikustea kaletik.Kotxe hau seguruago izateko asmatu da baina, ez da izango arriskutsuago botoiekin bakarrik? Hau da, jendea lasaiago joango da eta ez du atentzio osoa gidatzen jarriko.

    • Elene Bilbao 2DBH B on 2015-02-01 at 14:22
    • Reply

    ERANTZUNAK:
    -Leire Gutierrez:
    Kotxe elektrikoa denez, ezin da berriro martxan jarri, kotxean montatu aurretik, bateria energiaz kargatu behar duzu edo bestela beste bateria bat eramaten duzu kotxean, eta hori gertatzen zaizunean, aldatu bateria.

    • Elene Bilbao 2DBH B on 2015-02-01 at 14:24
    • Reply

    -Ismene:
    Bai, Ismene, 40km/h da autoaren abiadura maximoa, horrela segurtasun handiagoa dago.

    • Elene Bilbao 2DBH B on 2015-02-01 at 14:29
    • Reply

    Carla:
    Oraindik ez dakite kotxeak abiadura gehiagora joan ahal diren.
    Ez dakit baimenik gabe edo gutxieneko adinarekin gidatu ahal den, baina karnetik gabe, kotxe hau gidatu ahal da.

    • Julene 2D on 2015-02-01 at 15:08
    • Reply

    NIK berri hau aukeratu dut izenburu erakargarria daukalako. Irakurtzerakoan harritu egin naiz zeren eta autoek gidaririk edukiko ez dutela jakiterakoan pentsatzen hasi naiz. Auto modelo hori seguruagoa da eta ekologikoagoa besteak baino, baina oso geldoa da; 40km/h-ko abiadura maximoa bada auto segida handiak egongo dira errepideetan.
    -Galderak: autoa giratu nahi baduzu botoi bat dago edo bakarrik giratzen du? Bi pertsonentzako bakarrik dago tokia?

    • Elene Bilbao 2DBH B on 2015-02-01 at 15:52
    • Reply

    Joseba:
    Kotxeak, sentsore batzuk ditu aurrean eta atzean, non objetuak sentitzen dituen. Gainera kotxe hau mugikorrarekin kontrolatu ahal da, orduan zuk mugikorrari agindua ematen diozu, eta aparkatu nahi duzun espazioan aparkatzen duzu.

    • Jon L on 2015-02-01 at 16:16
    • Reply

    SARRERA
    Niretzat berri hau aukeratu dut energia titulua oso interesgarria delako ikusterakoan eta gainera portadan kotxe arraro bat agertzen delako. Kotxe hori oso luxuskoa delako eta gainera botoi batez ikutus gertatzen da hori.
    Txarrena da kotxe hori ez duela abiadura handia hartzen eta gainera 2 pertsona bakarrik sartzen direla kotxe horretan eta oso inkomodoa da 2 pertsona sartzen badira umeak badituzu non sartuko ahalko dituzu bi leku badaude.
    GALDERA
    Nire galdera da zenbat kostatuko litzake auto edo kotxe horrek? Eta zer gertatuko litzateke auto hori elektrizitatea hartzen duenetik apurtzen bada?

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.