GOOGLE GLASSEKIKO MENPEKOTASUNA

Berriemailea: Maialen Garay

Google glassak

Estatubatuar ikertzaile batzuek, lehen aldiz, internetekiko menpekotasuna eragiten duen gaixotasuna aurkitu dute. Betaurreko hauek, beste gauza batzuen artean, mugikorreko jakinarazpenak ikusteko, bideoak grabatzeko, argazkiak ateratzeko eta telefono deiak egiteko gai da.

Gaixoa, 31 urteko militarra da eta Estatu Batuetako marinako substantzien gehiegizko erabileraren inguruko programa batean parte hartzea erabaki zuen, alkoholismoa tratatzeko. Programan zehar, ikertzaileek, gizonak Google Glass-en erabilera desegokia zuela nabaritu zuten: gizonak, mugimendu nabarmena zuen, ia nahigabekoa, eskumako eskuaz, bekainaren ertzean, hatzamar akusatzailearekin.

Gaixoak, onartu zuen, egunean 18 orduz erabiltzen zuela aparatu hau. Medikuei azaldu zien, zapuztuta eta haserre sentitzen zela, betaurrekoak ezin zituenean erabili. Onartu ere egin zuen, Google Glassekin amets asko izan zituela. Ikertzaileek “gogo-aldartean desoreka” zuela konfirmatu zuten. Pertsona honek, substantzien erabilera desegokia, depresioa, antsietate eta alkohol eta tabakoaren erabileraren ondorioz historial txar bat zuen.

Gaixoak hilabete bateko tratamendu bat hartu zuen, eta hobetu egin zen.

Nik Google Glassak, aparatu oso ona dela uste dut, baina nire iritziz, jendeak ikasi behar du objektu teknologikoak, adibidez ipad-a, mugikorra, telebista… neurriz erabili behar direla. Hau da, bizitza, hori guztia baino gehiago da.

 Jatorrizko artikulua

 

 

8 comments

Skip to comment form

    • Naroa Agirre on 2014-11-30 at 18:30
    • Reply

    Noiz gertatu zaio hori militarrari?

      • Maialen Garay on 2015-01-12 at 18:04
      • Reply

      Ez nago oso seguru, baina orain dela gutxi atera zen berria, horregaitik nire ustez, pasadan urtean gertatu zen.

    • Irati Corzo on 2015-01-18 at 21:50
    • Reply

    SARRERA
    Teknologiaren gaia asko gustatzen zait eta horregatik aukeratu dut albistea. Uste dut betaurreko horiek ez direla hain kaltegarriak baina behar den moduan erabiliz gero, noski.
    Teknologia berriak onak direla uste dut gure eguneroko lana hobetzen digutelako. Hala ere, deigarria iruditu zait gizon honen menpekotasuna, ez nekien hainbesterako zenik.

    GALDERA

    Oso ondo azalduta dago menpekotasunari buruzko atala. Ondo ulertu dut eta alde horretatik ez daukat zalantzarik. Horregatik, egingo dizudan galdera ez da horri buruzkoa, Google-glass-i buruzkoa baino. Betaurreko moderno hauei buruz gehiago jakitea gustatuko litzaidake. Adibidez, nolako tresna txiki dituzten itsatsita hain bereziak izateko eta zer egiteko gai diren.

      • Maialen Garay on 2015-01-31 at 15:48
      • Reply

      Ahots mikrofonoa, azelerometroa, giroscopioa, magnetometroa, giro-argiaren sentsorea, hurbiltasun sentsorea, orientazio sentsorea, sentsore-biraketa bektorea, grabitatearen sentsorea… eta abar ditu.
      Google Glassetaz informazio gehiago nahi baduzu, wikipediako linka uzten dizut:
      http://es.wikipedia.org/wiki/Google_Glass

    • Carla Gonzalez on 2015-01-28 at 16:44
    • Reply

    Nik artikulu hau aukeratu dut zeren eta egun batean betaurreko hauek probratu nituen. Betaurrekoak kentzean, egia da apur bat mareatzen zutela baina erabilera desegokiagatik. Azken finean aparatu elektroniko guztiek txarrak dira gure osasunerako gehiegi edo era desegokian erabiltzen baditugu.
    Adibidez betaurrekodun pertsona batek nola erabiltzen ditu betaurreko hauek? Bere betaurrekoak kentzen baditu, ez du ezer ikusiko.

      • Maialen Garay on 2015-01-31 at 15:51
      • Reply

      Ezin izan dut informazio hori aurkitu, sentitzen dut.
      Igual, graduatu ahal dira, horrela betaurreko normalak eta Google Glassak bat egiten dira, batek daki.

    • Lide Esnaola on 2015-01-31 at 16:59
    • Reply

    Berri hau aukeratu dut oso interesgarria iruditu zaidalako izenburua, gainera nire ustez teknologia oso gai erakargarria da. Harrigarria da, horrelako aparatu batek, jendea kontrolatzeko gai izatea.Oso ondo idatzita dagoenez, dena ulertu dut eta ez dut dudarik izan, baina gauza bat pentsatzen gelditu naiz. Orain dela gutxi telefono fijoak erabiltzen genituen, gero mugikorrak erabiltzen hasi ginen eta gero ipad-ak, ordenagailu portatilak, Tablet-ak… eta orain mugikor baten funtzioa betetzen duten betaurreko batzuk ikusi ditut , baita erloju batzuk ere mugikor baten funtzioekin. Nire galdera da: zein izango ote da hurrengo asmakizuna?

    • Elene Bilbao 2DBH B on 2015-02-01 at 18:03
    • Reply

    Berri hau irakurtzea aukeratu dut, teknologia gustatzen zaidalako eta teknologiari buruz gauza gehiago jakin nahi ditudalako. Betaurreko hauek oso harrigarriak iruditu zaizkit, mugikorra bezala erabili ahal delako, eta gainera betaurreko hauekin gauza asko egin ahal direlako, baina nire ustez arazo bat daukate, betaurreko hauek gehiegi erabiltzeak, kalte egiten du begietan eta gorputz osoan zehar.
    Nire galderak hauek dira:
    Betaurreko hauek bateria batekin funtzionatzen dute, mugikorrak bezala, edo beste gauza batekin? Ura jasateko gai dira?

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.