HUBBLE: LUPA KOSMIKO ERRALDOIA.

Berriemailea: Josu Goitia

2014ko urriaren 16a: Lupa kosmiko erraldoi batetik begiratzean, NASAko Hubble teleskopio espazialak, inoiz ikusitako galaxiarik txikiena, ahulena eta urrunena aurkitu du. Objektu hau, lurretik 13 bilioi argi-urtera dago eta 650km-ra dagoen Hubble teleskopioak aurkitu du. Hubblek hura aurkitu zuen Abell galaxiako kumuluei esker “PANDORA”. Kumulua hain handia denez, bere grabitateak argia oztopatzen du. Horregatik atzean dauden galaxiak handiagoak eta argiagoak dirudite. Fenomeno honi “Lente Grabitazionala” deritzo. Fenomeno honekin astronomoek galaxia txikienak aurkitu ditzakete eta unibertsoaz ikasi.

Hubble_Space_Telescope_HST_courtesy_of_NASA

Lehen aipatu ditudan galaxien harira, hiru argazki atera zituen Hubblek eta izendatutako hiru kaxatan heldu ziren: “a”, “b” eta “c”. Argazki bakoitza anpliatzeak egiten du galaxia handiagoa eta argiagoa egitea, lente edo kumulu horiek gabe ezin izango zena. Galaxia hura Frontier Fields programaz parte hartu zuen, hiru urteko lana izan zena 2013an hasitakoa, Hubbleko jendeagatik eta NASAko jendeagatik. Haien mekanismoak eta materialak erabilita, unibertsoaren hasieraz ikasi dute eta ikasten jarraitzen dute, Hubble eta kumulu haiei esker.

Nire ustez, berri hau oso interesgarria da, unibertsoa, planetak, izarrak… gustatzen zaizkidalako eta ikasi nahi nuelako nola dakiten zehatz-mehatz zer dagoen Eguzki-Sisteman, Esne-Bidean edo gure galaxiatik kanpo, hau da, unibertsoan.

Gai hau aukeratu dut, gelakide batek esan zidalako antzeko gauza batetaz hitz egingo zuela eta nik ere nahi nuen jakin horretariko gauzak eta teoriak.

JATORRIZKO BERRIA.

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.

Tresna-barrara saltatu