Tresna-barrara saltatu

IKASLE TXAR ETA ON BATEN ARTEKO EZBERDINTASUNAK GENEETAN DAUDE

BERRIEMAILEA: Naia Jaio.

descarga (1)

 

Britainiako ikertzaileek milaka ikerketa egin ondoren anaiartekoekin, esan dute adimen ona geneetatik datorrela.
16 urteko gazteekin egin dute proba hau, King College zientzialaria buru duen talde batek. Bigarren Hezkuntzako Ziurtagiri Orokorra erabili dute 6.653 bikiekin(herena biki monozigotikoak ziren), haien balorazioetan geneek eraginik baduten jakiteko. Anaiak,  biki monozigotikoak direnean, zigoto eta obulu beretik   sortuak dira, enbrioia bitan zatitzen da eta genetikoki guztiz berdinak diren bi ume jaioko dira eta hauek geneen 100% partekatuko dute. Biki dizigotikoak direnean, berriz, bi obozito ezberdinen eta bi espermatozoide ezberdinen elkarketa gertatuko da eta hauek  geneen %50 partekatuko dute. Ingurune berean hazten dira eta laguntza eta aukera berdinak dituzte eta ikastola berdinera doaz, biki monozigotiko zein biki dizigotikoek. Hala ere, batzuk besteak baino hobeak dira, beraz, genetikak emaitza akademikoetan eragina izan dezake.
Ikerketan zehar, zientzialariek konfiantza, adimena, osasuna, ikasleen etxeko ingurunea eta hezkuntza kontuan hartu dute.
Horren ondoren, ondorioztatu dute puntuazioen arteko aldeen % 62 genetikoa dela eta adimena dela erlazio handiena gordetzen duena lorpen akademikoekin. Gainerako ezaugarriek, bere buruarekiko konfiantzak ere badu garrantzia.
Zientziako hainbat albiste irakurri ondoren, berri hau aukeratu nuen interesgarria eta egokia iruditu zitzaidalako. Jatorrizko berriaren informazioa gazteleraz zegoen (bi puntu izan ezik), baina albistea interesgarria iruditu zitzaidanez errazagoa egin zait hau lantzea.
Gustatu zait proiektua nik albisteak bilatu eta denak irakurtzerakoan hainbat gauza ikasi ditudalako.
Jatorrizko artikuloa 

3 comments

    • Maialen Loinaz on 2014-11-16 at 17:05
    • Reply

    Izenburua egon ez balitz, ez nuke ezer ulertuko.

    1. Egia da une batzuetan ez dela oso ondo ulertzen, gaztelaniatik euskaratzea ez baita erraza.

    • Garazi Larizgoitia on 2015-02-01 at 11:35
    • Reply

    Nik berri hau aukeratu dut interesgarria iruditzen zaidalako biki batzuen artean zer gertatu daitekeen jakiteko, baina duda batzuk ditut eta galdera batzuk planteatuko dizkizut:

    1. Zein ezberdintasun dago biki monozigotikoen eta dizigotikoen artean?? Ez zait oso argi gelditu.
    2. Zer da obozito bat??
    3. Zergatik izan dezake genetikak eragina emaitza akademikoetan??

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.