ILARGIKO LEHENENGO BASEA

Berriemailea: Álvaro Álvarez.

nasa[1]

Ilargiko basearen eraikuntza martxan dago. Bai NASA-ko  zientzialariek  bai ESA-koek (Europar Espazial Agentzia) aldi berean ideia bera eduki dute: ilargian base bat antolatzea 3D-en inprimatuta.
Bi proiektuak antzekoak dira, baina NASA-koa asmo handikoa da. Horretarako erabaki dute robot erraldoi bat eta 3D-en inprimatutako blokeak erabiltzea, ilargiko lehenengo basea eraikitzeko. Bloke hauekin burbuila itxurako egiturak  sortuko dituzte bertan astronautak bizi ahal izateko.
Eraikuntzaren prozedura, energia eta materialak kontuan izanda, merkea izatea uste da eta horrez gain, robot erraldoiari esker azkarra izango da.
Ilargiko basearen eraikuntza mikrouhinen bitartez egingo da. Mikrouhinen berotasunak ilargiko hautsa sintetizatuko du eta gero bloke solidoetan fusionatuko ditu burbuila eraikitzeko. Eguzkiko panelak erabiliko dituzte mikrouhinak funtzionarazteko.
Robot erraldoia “Athlete” deitzen da, gizakiek kontrolatzen dute eta sei hanka ditu funtzio desberdinekin.
Ilargiko lehenengo basearen eraikuntzarako 3D-ko mikrouhineko inprimagailua muntatzeko asmoa dute. Prozesu guzti hau “Sistema  Sinterator” deitzen da.
Sineztezina dirudi, baina nire ustez posiblea izan daiteke urte batzuk barru Ilargian base bat egotea.
 Jatorrizko artikulua

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.

Tresna-barrara saltatu