Tresna-barrara saltatu

Nola argitaratuko dugu berria?

Pauso hauek jarraitu beharko dituzue berria argitaratzeko:

  1. Zuen emailera gonbidapen-mezu bat iritsi behar zaizue. Ikusten ez baduzue, agian spam-ean egongo da. Mezua ireki eta bertan esandakoa egin.
  2. Mezuan dagoen estekan klikatzerakoan, blogean sartu ahal izateko pasahitz bat egokituko zaizue. Agendan apunta ezazue.
  3. Erabiltzailea eta pasahitzarekin blogean sar zaitezkete.
  4. Barruan zaudetenean, bidalketak ipintzen duen tokira joan eta bertan gehitu berria-n sakatu.
  5. Izenburuan zuen berriaren izenburua idatzi eta ondoren, azpiko partean zuen berria idatziko duzue. Berri guztiek honako egitura eduki behar dute:
    1. Berriemailea: zuen izen-abizenak
    2. Argazki bat. Argazkia mahai-gainean gorde eta gehitu media aukerarekin zuen sarreran txertatu.
    3. Berriaren amaieran, zuen iritzia.
    4. Iritziaren azpian, jatorrizko artikulua idatzi eta arratoiarekin bi hitz horiek aukeratu. Txertatu/editatu esteka aukera erabiliz, esteka, URL ipintzen duen tokian txertatu eta esteka horri, izenburu bat ipini, berriaren izenburu bera ipini diezaiokezue. Ireki esteka lehio/fitxa berrian markatu. Gehitu esteka. Jatorrizko artikulua hitzak urdinez agertuko dira.
    5. Berrian ez dut akats ortografikorik nahi. Notarako kontuan edukiko dut.
    6. Justifikatu.
  6. Guztia ondo dagoela baieztatu. Horrela bada, argitaratu aukera sakatu eta badago.
  7. Itxi zuen saioa.

 

Berria aurkezteko azken eguna: Azaroak 10

Berria argitaratzeko azken eguna: Abenduak 1

12 comments

Skip to comment form

    • Peio Martinez DBH 2A on 2014-11-03 at 17:29
    • Reply

    ez dut JUSTIFIKATU aukera ikusi

    1. Nik justifikatu dut zure ordez. Iritzia oso labur geratu da, beraz, gehiago idaztea espero dut.

    • Ismene on 2014-11-09 at 15:07
    • Reply

    Ez dakit zein pasahitz erabili behar den.

    1. emailera mezua iritsi zitzaizunean, hango estekan klik egiterakoan, agertzen zen pasahitza agendan kopiatu behar zenuen. Ez al duzu horrela egin?

    • Ismene on 2014-11-09 at 15:58
    • Reply

    Gmailean pasahitzean:[zuk aukeratutakoa] jartzen dit. Baina ez dakit zein jarri behar dut.

    1. Zure erabiltzailea ipellejero01 da eta pasahitza, esteka urdinean sartu zarenean agertu zaizuna, hau da, hizkiak eta zenbakiak dituen hori, hizki batzuk letra larriz eta beste batzuk letra xeheaz. Lortzen ez baduzu, bihar klasean hurbildu nigana eta azaltzen saiatuko naiz.

    • josu goitia on 2014-11-15 at 18:06
    • Reply

    Berria argitaratu dut baina ez dut justifikatu ez nekielako non zegoen sakatu behar zena.

    1. Lasai, nik egin baitut zure ordez.

    • Ismene on 2014-11-30 at 15:35
    • Reply

    Saiatu egin naiz klasean emandako erabiltzaile-izena eta pasahitza jartzen baina ez dit satzen utzi.

    • Naroa Agirre on 2014-11-30 at 17:56
    • Reply

    Axier, ez dut ikusten gonbidapen mezua. Goizean ere egiten saiatu naiz baina ez dut aurkitu.

    • Ainhoa on 2014-12-08 at 11:48
    • Reply

    ez zait gonbidapen- mezua heltzen emailera, eta Spam- ean ez daukat. Zer egin behar dut?

    1. nik eman nizuen erabiltzaile eta pasahitzarekin sartu behar zara!!!!

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.