Tresna-barrara saltatu

NOLAKOAK IZANGO DIRA MUGIKORRAK 20 URTE BARRU?

Berriemailea: Enaitz Muruaga.

90eko hamarkadaren hasieran, telefono mugikorrak jakinmin garesti bat baino apur bat gehiago izan ziren. Gaur egun gutako asko telefono eta teknologia azkarrez inguratuta bizi gara eta teknologia hori gure begien aurrean eboluzionatzen ari da.

Baina smartphonen etorkizuna nolakoa izango da? Zer nolako aparatuak erabiliko ditugu 20 urte barru?

1983. urtean agertu zen lehenengo sakelekoa. Lehenengoa “Motorola DynaTac” izan zen eta 800 gramo pisatzen zituen. 20 urte pasa ondoren, sakeleko Motorola DynaTac-agehiago egin dira, baina ez dira antzinakoak bezalakoak. Horrezkero pisu gutxiagokoak dira, bateriak gehiago irauten du, pantailak argiagoak dira eta argazki-kamera eta internet-a gehigarritzat dituzte.

Aditu batzuek diote, gero eta zailagoak direla etorkizuneko sakelekoak imajinatzea, desagertzeko arriskua eduki dezaketelako. Beste aditu batzuek, berriz, bide desberdin asko eduki ditzakeela bere eboluzioan esaten dute.

Eta komunikazio mugikorraren munduan, esaten dute, “internet de las cosas”-en aroa etorriko dela hirien barnera. Eta egoera horretan, smartphonek segituko dute gure bizitzan, gure telebistako mandoaren baliokidetzat.

Nire ustez berri honek, erakusten digu, telefonoak edo smartphonak gure bizitzaren parte bat izango direla betirako. Eta azkenean denek edukiko dute bat, nahiz eta pobreak izan.

JATORRIZKO ARTIKULUA

10 comments

Skip to comment form

    • NAIA JAIO 2A on 2015-01-12 at 19:35
    • Reply

    Zuk idatzitako berrian esaten duzu, adituen ustez, mugikorrek desagertzeko arriskua eduki edo bide desberdin asko eduki ditzaketela haien eboluzioan. Desagertzeko kasu horretan, zer beste objetuk ordezkatuko luke mugikorrak egiten duen funtzioa nagusia, hau da, komunikatzea? Gehigarriak ordezkatu daitezkeelako( argazkiak ateratzen dituen objetua badagoelako jadanik asmatuta, interneta ere bai, musika entzuteko objetuak ere bai…) Baina zer beste objetu eramangarrik, transmisio gisa erabiltzen denak ordezka dezake hau?

      • Enaitz Muruaga on 2015-02-01 at 17:31
      • Reply

      Galdera oso ona, baina hau ere Ibonentzako doa. Mugikorrak desagertuko dira zeren eta mugikorrak tabletak edo horrelako aparatu elektronikoak aldatuko dituztelako. Azkenean mugikorrek izan duten garrantzia eta haien ezaugarriak tabletek edo edukiko dute.

    • ibon 2A Larrauri on 2015-01-22 at 18:31
    • Reply

    Berri hau ere aukeratu dut mugikorrei buruz hitz egitea gustuko dudalako eta gainera egia da teknologiaren inguruan bizi garela telebistak horrezkero.
    Nire galderak hauexek dira:
    -Egia da ¨Smartphon¨-ak desagertu egingo direla? Horiexek gabe ezin izango dugu gauza askorik egin.
    -Kamera handiagoa izango dituzte edo handiagoak dira orain dituzten kamerak?

      • Enaitz Muruaga on 2015-02-01 at 17:33
      • Reply

      – (Lehenengoa Naiari erantzun diot)
      – Gaur egun dauden kamarak (mugikorrekoak) asko garatu dira funtzio horretan eta gaur egun megapixel gehiago dute.

    • oier2D on 2015-01-27 at 18:17
    • Reply

    Gai interesgarria da, uste dudalako smartphonak gizartearekiko eragin handia duela eta ona izango zela 20 urte barruko telefonoak nolakoak diren jakitea.
    .Ez dut ulertzen,nola zientzialariek ezaten dutela smartphonak desagertuko direla? Mugikor gabe geratuko gara?
    .Etxeko interneta galtzeko ainbat aldaketa egin izan beharko ziren mugikorretan. Ba al dakizu baten bat??

      • Enaitz Muruaga on 2015-02-01 at 17:34
      • Reply

      – Lehenengoa Naiari erantzun diot.
      – Hobeago azaldu galdera hori mesedez.

    • gorkaventura on 2015-01-31 at 13:01
    • Reply

    Berri hau oso interesgarria iruditzen zait mugikorretaz (smartphonetaz) hitz egiten duelako eta teknologiarekin zerikusia duelako.Nik uste dut Smartphonak ez direla desagertuko mundu honetan mugikor gabe ezin garelako bizi.Alderantzizkoa pentsatzen dut nik mobil horiek gero eta handiagoak eta garatuak izango direla.Nire galdera hauxe da:Mugikor gabe zer egingo genuke bizitza honetan?Beste gauza teknologiko berri bat asmatuko dute?

    • Lide Esnaola on 2015-01-31 at 16:59
    • Reply

    Berri hau aukeratu dut, izenburuan mugikorrez hitz egiten duelako. Orain mugikorrak jende guztiak ditu eta denbora guztian erabiltzen ditugu, nire ustez, mugikorrik gabe ezin gintezke bizi. Lehenengo mugikorra beranduago sortu zela pentsatzen nuen, 1990ean, eta aukeratu dudan? argazkian ikusten da, telefono fijo bat bezalakoa dela baina kablerik gabe. Nire ustez, mugikor hori ez zen izango oso erosoa leku batetik bestera garraiatzeko eta nik neuk nahiago nuke etxekoa eduki hori baino. Berri honetako gauza bat ez dut oso ondo ulertu: testuan jartzen du “Aditu batzuek diote, gero eta zailagoak direla etorkizuneko sakelakoak imajinatzea, desagertzeko arriskua eduki dezaketelako” ulertu ez dudana zergatik desagertuko diren sakelakoak da.

    • Jon L on 2015-02-01 at 16:28
    • Reply

    SARRERA
    Niretzat gai hau aukeratu dut irakurtzerakoan atentsioa eman didalako eta oso interesgarria delako.Nik ez nekien noiz sortu zen lehenengo telefonoa baina orain bai eta ere konturatu naiz lehenengo telefonoak oso pisutsuak zirela.
    GALDERA
    Nire galdera da noiz sortu egin ohi zuten mobilaren bateria?Eta ere zergaitik desagertuko diren smartphonak,smartphonik gabe mugikorrak desagertuko dira eta interneta eta hainbat gauza galdu egingo ohi dira smartphonak desagertzen badira zientzialarien erruz.

    • Maider2A on 2015-02-01 at 18:50
    • Reply

    Sarrera:
    Deigarria iruditu zait, mugikorrak hogei urte barru agian desagertuko direla, orain, gizartearen oinarria izanik. Mugikorrak desagertzen badira, beste zerbait asmatu beharko dute, bestela, bizitzeko modua aldatuko da mugikorrak norbait deitzeko, mezuak bidaltzeko… erabiltzen dugulako. Oso interesgarria da mugikorrak nolakoak izango diren jakitea.
    Galderak:
    -Urte batetik bestera, mugikorrak tamainaz handitzen dira; gainera, batzuk ez dira patrikan sartzen. Orain handiak badira, hogei urte barru handiagoak izango dira(antzinako mugikorren tamainaren bezalakoak)?
    – Mugikorrek gaixotasunak sortuko dituzte pertsonengan hogei urte barru??

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.