Tresna-barrara saltatu

PAZIFIKOKO ZABOR UHARTEA

Berriemailea: Igotz Iturregi

zabor uhartea

1997an, Charles Moor ozeanografoak ustekabean topatu zuen kontinente berria Ozeano Barean.

Moor-ek eta bere tripulazioak, belaontzi-lasterketa batetik bueltan ibilbide ezezaguna hartzea erabaki zuten. Marinel gehienek, ozeanoko zonalde hura saihestu egiten zuten, haize gutxi zegoelako. Moor eta bereak handik pasatu zirenean, Hawaitik 1.000km-tara (iparralderantz) beste kontinente baten tamainako zabor uharte bat topatu zuten.

Izenak dioen bezala, zaramaz osatutako uhartea da. Uharte hau ez da sateliteetatik edo hegazkinetatik ikusten, ur azpian dagoelako hondakin gehiena. Batzuek esaten dute Texas-en tamainakoa dela, gutxi gora behera, 700.000 km2; beste batzuk, ordea, 15.000.000. km2 dituela esaten dute, hau da, AEB (Amerikako Estatu Batuak) bi aldiz.

Moor-ek bi aste iraun zituen zabor guzti horren artean, hainbeste zabor haraino nola heldu zen galdezka. Hori aztertzeko Algarita Marine Research fundazioa sortu zuen. Lortu zuen erantzuna: Ipar Amerika eta Japonia artean, hau da, Ozeano Pazifikoan, espiral formako itsas korronte handia dago. Horren ondorioz, Ozeano Pazifikora isuritako zabor guztiak, hamar urtez daude biraka, korronte horretan, uharte horretan betiko finkatu arte.

  • Nire ustez, honek erakusten digu zein garrantzitsua den plastikoa birziklatzea, oso material kutsakor eta iraunkorra delako.

Jatorrizko artikulua

7 comments

Skip to comment form

    • Maider2A on 2015-01-19 at 19:44
    • Reply

    1.SARRERA
    Berri hau aukeratu dut, oso interesgarria delako zabor “uharte” horren sorrera. Ez da bidezkoa itsas animaliek zabor hori jasatea, gizakiok zerbait egin beharko dugu zaborra Ozeano Pazifikoan ez pilatzeko. Adibidez: zaborra zakarrontzira bota eta ez lurrera, birziklatu, erreketara edo ibaietara zaborrik ez bota… Deigarria iruditu zait, zaborrezko uharte hori, oso handia dela eta inork ez duela ikusi Moor-en aurretik, ezin delako ez hegazkinez ezta satelitez ikusi.
    2.GALDERA
    Berri honek esaten du, zabor gehiena ur azpian dagoela baina zaborrak normalean flotatu egiten du. Orduan zer zabor mota gelditzen da ur azpian?Zergatik gelditzen da ur azpian?

    • Eneko on 2015-01-25 at 12:19
    • Reply

    1.SARRERA:
    Berri hau aukeratu dut ez zaidalako bidezkoa iruditzen guk hainbat zabor itsasora botatzen egotea eta geroago espiral formako korronte baten bidez, zabor hori “uharte” edo “kontinente” bat bilakatzea eta zonalde horretako animaliei, haien jatorriko naturako eremua kentzea.
    2.GALDERA:
    Espiral formako korronteak sortzen badira japonia eta amerika tartean eta zaborra kanal horretatik pasatzen bada, epiral formako korronteak ez zuen zaborra itsasoko hondora arrastatuko , korrontearen formarengaitik eta indarrarengaitik?

    • Maialen Fernandez 2A on 2015-01-25 at 16:07
    • Reply

    Berri hau aukeratu dut birziklapena gai interesgarria iruditu zaidalako betidanik eta gaur arte ez nekien munduan hainbeste zabor isurtzen dugula itsasora eta horrek honelako ondorioak ekar ditzakeela. Izenburua irakurtzean oso arraroa iruditu zait baita ezinezkoa ere, zabor kantitate handia behar delako tamaina horretako zabor uharte bat lortzeko. Nire galdera hau da:
    – Zuk esan duzu hondakinak ur azpian zeudela, beraz, nola jakin zuen Charles Moor-ek hondakin uharte baten gainean nabigatzen zebilela?

      • Igotz on 2015-01-28 at 17:46
      • Reply

      Itsas azpian dago zabor GEHIENA, baina ez guztia, eta bueltan zihoazenean itsas gainean zegoen zaborrarekin topatu ziren. Beraiek ez zekiten nola sortu zen hura eta gehiago zegoen ere ez, orduan inbestigatzen hasi zen eta konturatu zen azpian goian zegoena baino zabor gehiago zegoela.
      Espero dut onekin zure galdera erantzun izatea.

    • Maialen LLona 2B on 2015-01-29 at 18:22
    • Reply

    Berri hau auketaru dut, etikan ingurumenaren buruz ari garelako hitz egiten eta interesgarria iruditu zait, gizakiak gai garelako, guk sortutako hondakinekin, uharte bat sortzeko. Askotan hondartzetan, zabor asko ikusten ditut eta txarto iruditzen zait, itsasoko animaliak (arrainak, itsas txakurrak, baleak, izurdeak…) kaltetu egingo direlako. Esaten da, uharte hau ez dela egiazkoa eta zurrumurruak bakarrik direla. Baina egia bada?Zabor uharte gehiago egongo dira, eta guk ez gara konturatu?Egia bada, zeozer egiten hasi beharko ginateke hau murrizteko eta gutxiago kontaminatzeko.

  1. HEMEN EZIN DA IRUZKIN GEHIAGORIK EGIN

    • Maialen Fernandez 2A on 2015-02-01 at 17:08
    • Reply

    Nire sarrera luzatzeko:
    Berri hau aukeratu dut, etikan ingurugiroari buruzko lan bat egiten ari garelako eta informazioa bilatzen nengoenean, gai berdinari buruzko informazioa aurkitu nuelako. Oso deigarria iruditu zitzaidan baina ez nion kasu askorik egin. Berri honen izenburua irakurtzerakoan oraindik interesgarriagoa iruditu zait. Jatorrizko artikulura joan naiz eta bertan informazio gehiago aurkitu dut; adibidez, nik ez nekien zaborrak nondik zetozen eta orain badakit edo eta munduan 100 milioi tona plastiko ekoizten direla urtean eta % 10 inguru itsasora joaten direla. Nire ustez hau guztia gertatzen ez jarraitzeko irtenbide bat bilatu beharko genioke; hala nola, plastikoak eta zabor guztiak birziklatzea eta zaborrak itsasora ez isurtzea.

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.