Tresna-barrara saltatu

RIO TINTO, IBAI ESTRALURTARRA

Berriemailea: Unai Duque Markaida

Ur gorriko ibai hau Huelvan dago. Bertan ez dago ez arrainik, ez anfibiorik, ez intsekturik. Mikroorganismoak bakarrik bizi dira: arkeoak, bakterioak, onddoak eta algak. Bertan ez dago ia oxigenorik uretan metal asko dagoelako, toki batzuetan ura azidoa da. Mikroorganismoak mineralez elikatzen dira eta burdinaren eta sufrearen konposatuak oxidatzen dituzte eta horrela urari kolore gorria ematen diote.

Bertako lurrak 5.000 urtez ustiatu ondoren, meategia 2001. urtean itxi zen. Zientzialariek marte bezalako lurra deritze. Bertan astrobiologia zentro batzuek ikerketak egin dituzte. Ibai hau planeta estralurtar bat bezalakoa da.

Nire iritziz, oso ideia ona da ibai gorri hau aztertzea horrela beste planeta batzuk aztertu ahal ditugu.

Jatorrizko artikulua

8 comments

Skip to comment form

    • OIER 2B on 2014-11-10 at 17:08
    • Reply

    Asko gustatu zait berria Unai. Oso interesgarria iruditu zait esta arraroa ere, zeren eta inoiz ez dut ibai horretaz hitzik entzun.

    • Irati 2D on 2014-11-10 at 18:08
    • Reply

    Gustatu zait. Egia da, Marteko paisaia ematen du eta ez nekien mikroorganismoak metalez elikatzen zirenik.

    • Igotz Iturregi on 2014-11-13 at 18:22
    • Reply

    Ikusi, eta irakurtzeko gogoak sortu zaizkit. Oso arraroa eta piskat nazkagarria delako ikustea. Ez dut iñoiz erreka honi buruz ezer entzun baina gustatu zait, marte nolakoa izan litekeen erakusten digulako. Oso ondo Unai!

    1. Gustatu izanaz pozten naiz!!!

    • Eunate Vizán on 2015-01-28 at 18:21
    • Reply

    Artikulu hau, oso interesgarria iruditu zait. Izenburua irakurri eta irakurtzeko gogoa sartu zait. Izan ere, nire ustez ez dira egunero ikusten diren berrien bezalakoa. Ibai honi esker, lurrean bizi garenok, Marte nolakoa den ikus dezakegu. Baina nire galdera da: orduan ibaia, ibai kutsatu modura har genezake edo ez; izan ere argazkia ikusita kutsatuta dagoela esan daiteke, baita han animaliarik bizi ez dela jakitean ere, baina ia osoa metala denez ba ez dakit kutsatutzat har daitekeen edo ez.

    • unai 2D on 2015-01-31 at 11:17
    • Reply

    Bai, kutsatuta dago. Ibai honek metala eta leku batzuetan azidoa dauka, 2001. urtera arte meategi bat egon zen eta meategi horrek kutsatzen zuen ibai horretako ura.

    • Gorka Telleria on 2015-02-01 at 13:02
    • Reply

    SARRERA:
    Oso berri interesgarria da. Martetik datorren ibaia dirudi, planeta gorria esaten diogulako. Dena den, konposizioak kolorean eragina duela dirudi. Hemengo itsasadarrean moduan, bere marroi kolorea kutsadurak ematen ziona. Dena den, duela urte batzuk Ibaizabal ibaia garbitzen ari direnez, bizitza aurki dezakegu,.
    GALDERA:
    Hango erreka hori gure itsasadarra baino garbiago dago? Mikroorganismo horiek, bertan baino ezin ditugu aurkitu? Erreka garbituz gero, bizitza mota hori desagertaraziko zuten edo baldintza berrietara moldatzeko aukera du?

    • Ainhoa Deba on 2015-02-01 at 21:14
    • Reply

    SARRERA:
    Gai hau oso interesgarria iruditu zait zeren azaltzen duzu zergaitik ez diren animaliak han bizi eta zergaitik ez dagoen oxigenorik.
    GALDERA:
    Posiblea da horra animalia berriak eramatea eta han bizitzea? Edo hil egingo ziren?
    Ibai gorri hau kutsatzen ahal du?

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.