ROBOTAK IZANGO DIRA JOKALARI ONENAK FUTBOLEAN?

 

D101023-bBerriemailea: Gorka Ventura

Uste da 2050. urtean futbolari onenekin lehiatzeko gai izango diren robot jokalariak prest egongo direla. Orain dela hamar urte robotak futbol-txapelketan hasi ziren eta poliki-poliki hobetzen joan dira.

“Futboleko izarrak garaituko dituzte 2050 ean” esaten du New South Waleseko unibertsitateko Claude Sammutek .

Sammutek, Robocup izeneko txapelketa egiteko egitasmoa zuen. Jendeari  zaila egiten zaio giza itxurako robot-taldea trebeziaz jokatzen ikustea. Sammutek bere iragarpena indartu du adibide baten bitartez. Orain dela gutxi, 1968.urtean Jonh McCarthyk eta Donald Michiek apustua egin zuten xakeko txapeldun eskoziarrarekin: baietz hura garaitzeko gai zen programa informatiko bat garatu hamar urte igaro baino lehen. Robotak irabazi egin zion.

2050 erako roboten talde autonomoa izango dugu, munduko futbolari onenei irabazteko gai izango dena. Sammutek dio,robotak pilota kontrolatzerakoan oztopoak eta zailtasun handiak dituztela.

Ez dezagun ahaztu hardware eta software sistemak dituztela. Bidea egiten hasi dira eta laster “futbolari errealak baino hobeak” izatera iritsiko direla dio Sammutek. Ikusiko ote dugu horrelakorik?

Niretzat berri hau oso ondo dago, gainera asko gustatzen zait futbolaz hitz egiten duelako.

Jatorrizko artikulua

9 comments

Skip to comment form

    • Jon Kepa Jauregi on 2015-01-18 at 19:46
    • Reply

    Berri hau aukeratu dut harrigarria egiten zaidalako gizakiok horrelako teknologia garatzeko gai izatea. Deigarriena iruditzen zaidana da horren epe laburrean teknologia horren bidez errobotek futbolean munduko futbolari onenekin osaturiko talde bat garaitzeko gai izatea.
    Gaur egungo energia iturriak erabiliko dituzte ala beste energia motaren bat ikertzen ari dira erronka horrentzat?

  1. SARRERA
    Berri hau aukeratu dut kirolarekin duelako zerikusia eta, hain zuzen ere, niri gehien gustatzen zaidan kirolarekin: futbola.

    GALDERA
    Nire galdera da: suposatzen dut robot hauen programazioa egiterakoan futbolari onenen errendimendu-datuak, jokatzeko teknikak eta abar hartuko dituztela kontuan kopiatzeko, hau da, jarduera fisikoa, baina jarduera emozionala ere kopia daiteke programa informatikoen bidez? Robotak haserretuko dira jokaldietan, poztuko dira gola sartzean…? Nire ustez jokaldi oso onak egin arren, halakorik ez badago, ez da benetako futbola izango.

    • gorka san nikolas on 2015-01-22 at 17:03
    • Reply

    Ni berri hau aukeratu dut zeren niri futbola asko gustatzen zait eta oso interesgarria iruditzen zaidalako robot batzuek futbolera jolastuko dutela gainera ez da bakarrik futbolera jolastea, horreri gehitu behar zaio Ronaldo, Messi eta hainbat jokalari baino hobeagoak izango direla eta ni ez dut inola ere sinesten. Testua irakurtzeko oso erraza da eta oso interesgarria da.
    Robot horiek perfektuak izango badira, haien arteko partida guztiak uzna geratuko lirateke?

    • ibon 2A Larrauri on 2015-01-22 at 18:21
    • Reply

    Berri hau aukeratu dut niri futbola gustatzen zaidalako eta berri hau kirolarekin eta hain zuzen ere futbolarekin zerikusia baitu.
    Nik uste dut hori gezurra dela robotak ez dira futbolari izarrak baino hobeak izango baina nire galderak hauexek dira:
    -Robotak hainbat korrika egiten badute, ez dira nekatuko?
    -Futbolista izar bat baino gehiago egingo dute korrika?

  2. HEMEN EZIN DA IRUZKIN GEHIAGORIK EGIN

    • gorkaventura on 2015-01-31 at 12:36
    • Reply

    Jon Kepa robotek hardware eta software sistemak erabiltzen ari dira. Urteak pasatu ahala energia-iturri berriak edukiko dituzte horrela hobeagoak izango dira.

    • gorkaventura on 2015-01-31 at 12:41
    • Reply

    Markel programa informatikoen bidez gauza pila bat egin daitezke.2050.erako robotak oso garatuta egongo dira.
    Jarduera emozionala izango dute, futbolari onenen jarduerak bereziki kopiak egingo dizkielako.

    • gorkaventura on 2015-01-31 at 12:48
    • Reply

    Gorka:Markeli esan bezala robot horiek oso garatuak egongo dira baina robot -talde batzuk besteak baino errendimendu hobeagoa emango dute, hau da robot horien energia beste robotena baino hobeagoa izango da.
    Orduan euren arteko partidetan batzuetan irabazi, beste batzuetan galdu eta beste batzuetan enpatea egongo baita

    • gorkaventura on 2015-01-31 at 12:50
    • Reply

    Ibon:Nik uste dut futbolari onenen jarduera fisikoen kopiak jarriko dituztela orduan nekatu egingo dira.

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.