SAHARA USTE BAINO BI BIDER ZAHARRAGOA DA

Berriemailea: Jon Koldo Corzo Larruzea

   Garai batean Sahara, oihana izan zen,  baina momentu batean basamortua bihurtu zen.

   Orain arte, aldaketa hori, duela 2-3 milioi urte kokatu dute geologoek. Baina orain ez dago hain argi, 7 milioi urteko dunen arrastoek horrela adierazten dutelako.

   Hasieran, aldaketaren eragilea glaziazioa izan zela pentsatzen zuten. Orain, ordea, Nature aldizkarian argitaratu duten ikerketa baten arabera, aldaketa Tethys itsasoak atzera egiteagatik gertatu zen. Honek, ezegonkorragoa bihurtu zuen klima. Hala ere, Sahara ez zen berehala desertu  bihurtu, aldi hezeak eta lehorrak tartekatu ziren, eta fauna eta floran espezie berriak sortu ziren.

   Nik ez nekien Sahara oihana izan zenik, ezta hain zaharra izan zenik ere.

Jatorrizko artikulua

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.