Tresna-barrara saltatu

UDAKO GAIXOTASUN OHIKOENAK

Berriemailea: Eunate Vizan

índiceUdan badaude hainbat ohiko gaixotasun; nik zortzi aipatuko ditut:

1.-INFEKZIOAK: Konjuntibitisa (begiko atal baten inflamazioa) eta otitisa (belarriaren kanpoaldeko eta barnealdeko atalen infekzioa) oso ohikoak dira udan, izan ere igerilekuetan dauden bakterio batzuei esker errazagoa da kutsatzea. Hori ez gertatzeko urpeko betaurrekoak jartzea eta higienea zaintzea da onena.

2.-ELIKADURA INTOXIKAZIOA: Udan, digestio-arazo gehien gertatzen den urtaroa da. Tenperaturaren goranzkoak eta janarien erabilera txarrak, egoera txarrean dauden elikagaiak hartzeko arriskua handitzen du.

3.-SALMONELOSIA: Udako elikagaien intoxikazio klasikoa da. Salmonella generoko bakterioek ekoizten dute. Beroarekin bakterioak errazago ugaltzen dira.

4.-GASTROENTERITISA: Hesteetako inflamazio bat da. Gastroenteritisaren eragile ohikoena udan bakterioa izaten da, adibidez, Escherichia Coli, gaizki prestatutako elikagaien bitartez irentsia. Tenperatura altuek bakterio honen agerraldia sortzen dute, beherakoa, gorakoa eta sabeleko mina eraginez.

5.-GILTZURRUNETAKO HARRIAK: Beroaren eraginez, izerdi gehiago botatzen dugu eta behar dugun ura edaten ez badugu, gatz mineral horiek giltzurrunetan geratzen dira, harriak izango balira bezala.

6.-INTSEKTUEN ZIZTADAK: Beroarekin batera, eltxoak, liztorrak eta erleak etortzen dira. Intsektu hauek hazkura eta narritadura sortzen dute. Alergia duten pertsonengan, oso arazo larriak sor ditzazke.

7.-EGUZKI ERREDURAK: Udan eguzkitako krema eman behar da, bestela erre egin zaitezke. Horrek min handia suposatzen du, baita azaleko minbizia edukitzeko aukera gehiago ere.

8.-ONDDOAK: Udan, toki hezeetan oso erraz hazten dira, eta hazkura, orbanak… eduki daitezke bere ondorioz. Hori ez gertatzeko, oinak izerditu ondoren garbitu eta kontu handia eduki behar da dutxetan.

NIRE IRITZIA: Nire ustez testu hau oso interesgarria da, izan ere udan gaixotasun gutxiago edo bat ere ez har ditzakegu guztiok hau irakurri eta kasu eginez gero.

Jatorrizko artikulua

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.