ZULO BELTZAK EZ DIRA EXISTITZEN

Berriemailea: Jokin Martinez

Matematikak dioenez behintzat. Hau da Chappel Hill-ko (EEUU) unibertsitateko arte eta zientzia eskolako Laura Mersini-Houghton ikertzaileak aurkeztu duen ikerketaren ondorioa. “Oraindik “shock egoeran” nago. 50 urte baino gehiago daramatzagu arazo hau ikertzen eta aurkikuntza honek pentsatzeko asko eman digu” esan du Mersini-Houghtonek.agujero-negro-no

Komunitate zientifikoak hamarkada askotan mantendu izan du zulo beltzak sortzen zirela izar masiboak haien grabitatearen ondorioz, kolapsatu egiten zirelako espazioko puntu batean, bere inguruan mintz ikusezin bat osatuz. Mintz horri “Gertakarien horizontea” deritzo, non edozein objektu bertatik igarotzean zulo beltzak irentsi egiten duen.

Mersini-Hougtonen planteamendua, ordea, ez da aurreko guztia bezalakoa, unibertsoaren kontraesaneko bi lege garrantzitsuenak bateratzen dituelako. Ondorio honetara heltzeko, 1974.urtean Stephen Hawkingen teoria, izar batek bere grabitatearen ondorioz kolapsatzerakoan erradiazioa kanporatzen duela, eta teoria kuantikoaren lege garrantzitsuena, unibertsoko informazioa ezin dela inoiz desagertu; alderatu ditu.

Ikertzaileak frogatu zuen erradiazioaren kanporaketaren ondorioz, izarrak ez du masa kanporatzen; txikitzen jarraitzen duenez ezinezkoa da zulo beltz bat izateko dentsitatea lortzea. Horregatik ez da zulo beltza bihurtzen. Bi teorien elkarketak, ikertzaileak dioenez, zentzugabekeria matematiko batera darama: zulo beltzak ezin dira existitu.

Nire ustez, oso interesgarria da nola jadanik frogatutako bi lege bateratu dituen ondorio bakar bat lortzeko. Eta baita aurkikuntza honek ere zer beste ondorio frogatzeko balio izango duen.

Jatorriko artikulua

4 comments

Skip to comment form

    • josu goitia on 2014-11-15 at 17:59
    • Reply

    berri hau oso interesgarria irudi zait, nik existitzen zirela uste nuelako.

    • oier2D on 2015-01-27 at 17:59
    • Reply

    Oso interesgarria da, normalean entzuten ez den datu bat delako , eta nik eziztitzen zirela uste nuelako.
    .Bururatzen zaizu nola zortu zen zulo beltzak ezistitzen edo ez direnen arteko gatazka hori??
    .Uzte duzu teoria hau egiazkoa dela?

    • AreneH2D on 2015-01-28 at 19:30
    • Reply

    Oso interesgarria iruditu zait.
    1: Zure ustez zergatik eman digute pentzatseko zulo beltzak esistitzen direla oso zihur ez jakinik??
    2:Orduan zulobeltzak ez badira nola deitu beharko genituzke??

    • Josu Landa on 2015-02-01 at 09:15
    • Reply

    oso interesgarria iruditu zait nik uste nuelako esistitzen direla telebistan ikusi nuelako.Jende askok pentsatzen zuen zulo beltzak esistitzen zirela baina artikulua irakurri ondoren gaizki pentsatzen zutela esango lukete. Benetan badakite ez direla esistitzen edo iragarpen bat da?

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.

Tresna-barrara saltatu