2. EBALUAKETAN EGIN BEHARREKOA

Kaixo!!! Hona hemen 2. ebaluaketako betebeharra: 3  berri aukeratuko dituzue. Ez du zertan zuen gelako batena izan behar, edozein berrik balio du, zuenak izan ezik. Berri batzuk jatorrizko artikulu berean oinarritu dira, horietako bakarra aukeratu dezakezue. Berri bakoitzean iruzkin bat egingo duzue honako puntu hauek kontuan hartuz:

1. Sarrera. Zergatik aukeratu duzue berri hau irakurtzea? Zer du zuentzat deigarria berri honek?

2. Irakurri sakonki eta galdera bat egin gai horren inguruan. Zeozer argi geratu ez bazaizue, galdetu. Galdera interesgarri bat egin behar duzue, zientziarekin loturiko galdera edo zalantza interesgarri bat. 5 lerro gutxienez. Akats ortografikoak kontuan hartuko ditut, akats ortografiko bakoitzeko 0,05 puntu kenduz.

3. Zuen berriko galderak erantzun behar dituzue, behar izanez gero informazioa bilatu ostean noski.

Honek guztiak nota finalaren %10 balioko du.

Lanaren hasiera-data: urtarrilak 12

Lanaren epemuga: otsailak 1

4 comments

Skip to comment form

    • Jon Koldo on 2015-01-12 at 18:11
    • Reply

    Sarrera eta galdera non jarri behar ditugu? Blogean ipini behar ditugu aukeratu dugun albistearen azpian, iruzkinak jartzeko atalean?

    1. Bai, aukeratu duzuen albistearen azpian zuen iruzkina utzi behar duzue.

    • Maialen Fernandez 2A on 2015-01-31 at 11:42
    • Reply

    Axier, konturatu naiz egindako iruzkinetako bat bost lerro baino gutxiago duela. Beraz, beste iruzkin bat utzi ahal dezaket luzeagoa dena?

    1. Bai noski!

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.

Tresna-barrara saltatu