Amniozentesia ezinbestekoa denean baino ez

Berriemailea: Ane Agirrezabala

Orain ezinbestekoa da haurdun daudenei proba inbaditzaileak egitea. Amniozentesia umekiak ziurtasun osoz anomalia kromosomikoren bat duen jakiteko balio du. Azken urteetan ez dira egiten hainbat proba inbaditzaile, haurdunek nahiago dute anomlia bat badute, jakitea teknika ez-inbaditzaileen bidez. Batzuetan proba inbaditzaileek abortua eragiten dute.

“Ahalik eta informazio gehien lortzea, ahalik eta fidagarritasun handiarekin ama eta umekiari ahalik eta arrisku txikiena eginez”. Hori lortu nahi dute Aloñak Elorza Zumarragako Ospitaleko ginekologoek. Haietan, asaldu kromosomikoren bat izateko arriskua duten haurdunaldiak hautematen dira.

ekografia_optjpeg_5_galeria

Osakidetzako behaketa programa 2.010. urtean hasi zen egiten eta hortik aurrera egiten ziren amniozentesi kopurua jaitsi egin zen.

Emakume haurdun gehienek proba osasun-sistema publikoan egiten dute. Proba horretan hiru parametro begiratzen diete.

  1. Amaren adina gora egin ahala, Down sindromea izateko arriskua handitzen da. Hori gertatzen bada, amniozentesia egitea gomendatzen dute.
  2. Haurdunaldiko lehenengo hiruhilekoan egiten den ekografian garrantzia berezia ematen diote umekiaren garandoko tolesturaren lodierari.
  3. Haurdun dauden emakumeei lehenengo hiruhilekoan egiten zaien odol-analisian, bestalde, plazentak jariatzen dituen hormonari erreparatzen diote.

Hiru proba horiek konbinatuta, %90eko fidagarritasuna ematen dute.

Arriskua positiboa den kasuan, amniozentesia egitea gomendatzen dute medikuek.

Nire iritziz, hobeagoa da proba ez-inbaditzailea egitea amniozentesia baino. Horrela, umekia ez da kaltetzen, baina ulertzen dut ere amak amniozentesia egitea nahi izatea, haurdunaldian lasaiago egoteko.

Jatorrizko artikulua

1 comment

    • Garazi Larizgoitia on 2015-02-01 at 11:16
    • Reply

    `Nik berri hau aukeratu dut interesgarria iruditzen zaidalako eta haurdunaldiaren gauza gehiago ikasi ditudalako. Baina berri hau ez dut oso ondo ulertu eta galdera batzuk planteatuko dizkizut:

    1. Zer dira proba-inbaditzaileak? Eta amniozentesia?? Eta anomalia kromosomikoa??
    2. Zergatik proba-inbaditzaileek abortua eragin dezakete??
    3. Zergatik amaren adinak gora egin ahala, Down sindromea izateko arriskua handitzen da??

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.

Tresna-barrara saltatu