BERRIEMAILEA : IBON LARRAURI
Aurkitu zuten eguneroko hori George Murray Levickena zen eta izotzaren azpian zegoen lurperatuta. Izotza urtu egin zenean topatu egin zuten.
1910 eta 1913. urteen artean, Robert Falcon Scott kapitainak bidaia bat egin zuen Murray Levick-ekin batera. 1910tik 2014ra arte egon da eguneroko hau izotz azpian lurperatuta eta 2013. urteko udaberrian, izotza urtu egin zen eta egunerokoa agertu zen. Aurkitu egin zutenek, koaderno batera berridazten saiatu ziren.
Murray Levick argazkilaria, zoologoa eta kirurgilaria zen. Egunerokoan XX. mendean eginiko bidaia baten kontaketa agertzen da, hain zuzen ere, Antartikara eginiko hirugarren espedizioa. Sei pertsona abiatu ziren, Murray barne.
Egunerokoa aurkitu zutenek ez ziren berarekin geratu, Antartikara itzuli zuten beste 11.000 objekturekin batera. Niguel Watson, Antartic Heritage Trusteko zuzendariak, aurkikuntza zoragarria izan zela aipatzen du.
Nire ustez, ez zuten egunerokoa berriro Antartikara bueltatu behar. Gutxienez, informazio guztia ondo aztertu arte, beraien artean mantendu behar zutela uste dut. Horren erruz, seguraski guztiontzako informazio baliagarria galdu dugu. Orain, Antartikara joango nintzateke, egunerokoa berreskuratzeko, baina han hotz handiegia egiten du eta gainera urrunegi dago. Hortaz, beste baterako utziko dugu bidaia.
9 comments
Skip to comment form
Egunkarien horrialdeak nola ez dira apurtu ur azpian egon badira?
Egunkari desberdina da, oso erresistentea baita.
Ez nuen inoz irakurri eta interesgarria iruditu zait izenburua irakurri dudanean, nola egongo zen izotz azpian egunkari bat? eta gehiago jakin nahi izan dut. Egia da, esan duzuna, ez zela berriro Antartikara bueltatu behar, zeren informazio baliagarria egon ahal zen bertan idatzia edo edozer gauza baina gehiago aztertu behar luketela argi dago. Nire galdera hurrengokoa da:
– Esan duzu Antartikara itzuli zirela beste 11.000 objekturekin batera. Objektu horiek zer dira? Beste egunkari batzuk? Baliogarriak dira objektu horiek? Zer motatako objektu esan nahi duzu?
11.000 objektu da exagerazio bat, baina objektu asko aurkitu dituzte egunerokoaz gain ; esate baterako, lepokoak, eskumuturrekoak… eta itsasontzien barnean eta inguruan aurkitu dituzten gauzak ere .Beraz 11.000 objektura ez dira helduko supozatzen dut, baina hortik egongo da gauza asko aurkitu baitdituzte. Egunkariak ere auskalo aurkitu dituzte lepokoak eta eskumuturreko gehiegi aurkitu dituzte baina ez dira 11.000 objektura helduko. Material horiek ez dute ezertarako balio, soilik balio dute objektu horiek prezio altuetan saltzeko edota saltzen duten diruarekin beste bidaia batzuk itsasontziz egiteko edo ONGetara emateko
Oso interesgarria iruditu zait arraroa iruditzen zaidalako berri hau.
Nik nahiko ondo ulertu dut zure berria Ibon baina zalantzekin geratu egin naiz, eta gainera gehiago jakin nahi nuke hamaika mila objektu horiei buruz. Ze objektu mota dira aurkitu dituztenak?
Baina hori alde batera utzita baita ere interesgarria irudituko litzaidake jakitea nor den George Murray Levick,
batez ere ez delako edozein pertsona joaten Antartikara.
Kaixo Ibon! Interesgarria iruditu zait zure berria, baina ez zait oso argi geratu zergatik bueltatu zuten egunerokoa antartidako ur hotzetara. Zeren eta George Murray Levickek antartidako espedizioan zerbait apuntatuko zuen, agian zerbat garrantzitsua, eta egunerokoa bueltatzearen ondorioz ez dakigu zer nolako informazio lortu zuen eta guretzat baliagarria izango bazen ala ez.
Zergatik bueltatu zuten aurkikuntza historiko bat izan litekeen objetu hori?
Nikola, 11000 objektu horiek exagerazio bat dira baina objektu askoren bila joan dira egunerokoaren bila ere baina beste objektu batzuen bila ere joan dira. Beste itsasontzi batzuetan egon diren arrastoak ere hartu dituzte, adibidez ; koilar batzuk , pulsera batzuk , lampara batzuk , erlojuak , pertsonak hilda… Edozein gauza aurkitu dezakete uretan edo ur azpian, itsasontzi asko igaro baitira ur horietatik edo alboan dauden uretatik eta hondoratzen diren itsasontzien kantitatea oso handia da eta horregatik zenbat eta itsasontzi gehiago hondoratu, orduan eta objektu gehiago egongo dira.
Ez zegoelako nahi zuten informaziorik aurkitu baizik eta beste gauza batzuk ateratzen ziren egunerokoan. Horregatik bueltatu zuten, ez zegoelako informaziorik.
erantzuteko ez duzu informaziorik bilatzen ezta? zure erantzunek askotan ez baitute ez hanka ez bururik.