Tresna-barrara saltatu

EBOLA

Berriemaile: Ander Garate

Ebola, izugarrizko gaixotasun larria da. Gaixotasun honek pertsonei eta animalia batzuei egiten diete kalte. Gaixotasuna eduki ahal duten animaliak tximinoak , gorilak eta txinpanzeak dira. Ez da existitzen gaixotasun honen aurka dagoen sendagai edo txertorik.

ENFERMOS                                                           Ebolaren gaixotasuna duen tximino bat.

Ebola gaixotasuna 2013an agertu zen eta Afrikako lurralde batzuei eragin die: Guineari, Liberiari, Sierra Leonari, Nigeriari eta Senegali.

ebola3

Ebolaren gaixotasuna duen Afrikarra.

Gure lurraldean kutsatuta dauden pertsonak Ebola gaixotasuna sartzearen errudun dira.

Teresa Romero erizain laguntzailea, ebolagatik kutsatutako lehen pertsona izan da Europan eta Madrilgo ospitalean egon da sartuta. Laguntzaile gisa parte hartu zuen talde batean. Talde horrek kutsatutako bi misiolari laguntzera joan ziren Afrikara. Bi misiolariak ebola gaixotasuna zuten. Teresa Romero kutsatu zuten eta duela gutxi atera da bizirik. Ospitalean zegoenean txakurra hil zuten, uste zutelako ebola gaixotasuna eduki zezakeela.

TERESA ROMERO

Teresa Romero, ebolaren gaixotasuna zuen pertsona eta bere txakurra, orain hilda dagoena.

Ebolaren gaixotasuna ukimenaren bidez (beste pertsona batzuk) kutsa daiteke. Pertsona batek edo beste animalia batek, animaliak ere ukimenaren bidez kutsatzen ditu.

Gaixotasun hau edukitzeko síntoma desberdinak daude: gorputza 38 gradu baino gehiagora egotea, giharretako mina edukitzea, buruko mina eta indarrik gabe egotea.

Gaixotasun honen aurka ez dago sendagai edo txertorik .Gaixotasun hau ez hartzeko garbi egotea eta beste pertsona bat ez baduzu ezagutzen ez ukitzea. Horrela ez da gaixotasuna hain erraz hartzen.

Nire ustez, ebolaren gaixotasuna oso txarra eta kaltegarria da, pertsonak eta animalia batzuk hil ditzakeelako. Eta kutsatu egin daiteke. Gainera ez dago irtenbide medikurik horren aurka egiteko.

Jatorrizko artikulua

 

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.