EBOLA

Berriemailea: Gorka Ayarza

Munduko Osasun Erakundeak esan dituen datuen arabera, 10.000 pertsonak baino gehiagok dute ebola gaixotasuna zortzi lekutan. Nigeria eta Senegalen gaixotasuna ez dagoela esan zuen orain egun gutxi.

Azkenengoz kontatu denean, 10.141 pertsona gaixotu dira, eta horietatik 4.922 hil egin dira.

Osasun Erakundeak esaten du azken datuen arabera, herrialde hauetan dauden gaixotu kopuruak hauek direla: Liberian 4.655 daude, Sierra Leonan 3.896, Ginean 1.553, Nigerian 20, AEBn lau eta Senegalen, Espainian eta Malin bana.

images1XJ9OR60

Orain dela aste bat Nigeria eta Senegalen ebola ez zegoen herrialdeak zirela erabaki zuten. 42 egunez ez da ebolaren sintomarik duen pertsonarik izan bi herrialde horietan, eta datu hori oinarritzat hartu zuten erabakia esateko.

Munduko Osasun Erakundearen datuen arabera, gaixotasuna orain zazpi hilabete hasi zenetik 450 mediku gaixotu dira. Horietatik 228 Liberian zeuden, 127 Sierra Leonan, 80 Ginean, hiru AEBn eta bat Espainian. 244 hil egin dira.

Zientzia ardatz

Obamak, Estatu Batuetako presidenteak, ebolari buruz ere hitz egin du eta hau esan du: “zientzia ardatz izateko, ez edukitzeko beldurra” eskatu die pertsonei. Adierazpenak New Yorkeko lehen ebola gaixoa agertu ondoren egin ditu presidenteak.

Obama ebola gainditu duen Estatu Batuetako medikuarekin bildu zen atzo.

Iritzia: Nire ustez oso interesgarria da artikulu hau, zeren eta, oraintxe gertatzen ari den gauza bati buruz hitz egiten du. Uste dut gaixoak ez zituztela kutsatutako lekuetatik atera beharko, bestela beste herrialde batzuk ere kutsatuko dira eta.

 Jatorrizko artikulua

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.

Tresna-barrara saltatu