Eguzki ekaitz batek Marteren atmosferako irudirik hoberenak erakusten ditu

Berriemailea: Nikola Arluzea

MAVEN espazio-ontziak Marten dauden eguzki partikula energetikoen lehen begirada eskaini du. Planeta gorriaren inguruko oxigenoz, hidrogenoz eta karbonoz osatutako koroaren irudi ultramoreak hartu ditu. Gainera koroaren azpiko atmosferako ozonoaren mapa oso bat osatu du. MAVEN Marteren orbitan Irailaren 21ean sartu zen eta orain orbitatzen ari da bere tresneria frogatzeko. MAVEN 2013ko Azaroan jaurtia izan zen, planeta gorriak bere atmosfera nola galdu zueneko misterioa argitzen laguntzeko.

Irailaren 26an eguzki-erupzio batek CME ( masa koronaleko eiekzioa ) bat sortu zuen, eguzkiaren bi aldetatik NASAko sateliteak behatu ahal izan zutena. Kalkuluen bidez, Irailaren 29rako Martera helduko zela aurreikusi zen.

Marteko atmosferaren inguruko hidrogenozko eta oxigenozko koroek Marteko klima kontrolatzen dute eta horrela lagunduko digu azkenengo lau mila milioi urteko historia ulertzen eta antzinako klima epel eta hezetik gaurko klima hotz eta lehorrerako aldaketari jarraitzen.

Nire ustez, oso berri ona iruditzen zait, gauza horiek egiteko teknologia oso aurreratua behar delako eta gainera teknologia aurreratu horrek gauza asko argitzen dizkigu Marteren atmosferari buruz eta Marteren atmosferaren aldaketei buruz historian zehar.

thumb

Jatorrizko artikulua

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.

Tresna-barrara saltatu