ERLAUNTZ GALDUAREN BILA

BERRIEMAILEA: Almike  Mintegi  Olabarri   

Erleak gai dira erlauntzerako bidea gogoratzeko.

Hegazti eta ugaztunek tokietako erreferentzia erabiliaz orientatzeko, burmuinean mapa kognitiboak garatzen dituzte. Baina erleen kasuan ez genuen espero orientazio gaitasun hori zutenik, zeren eta intsektuen burmuina egituraz oso desberdina da ugaztunen eta hegaztien ondoan.

Izan ere, gaur egun arte pentsatu izan da eguzkiaren posizioaz baliatzen zirela erlauntzerako bidea aurkitzeko. Baina kaleratu duten berri batean; ikerketa baten ostean baieztatu dute eguzkiaren posizioaz ez ezik, gaitasuna ere dutela burmuinean eraikitako mapak erabiltzeko.

Oso interesgarria iruditu zait, ez nekien gauza bat delako, zeren eta ez zen espero erleek gaitasun hori edukitzerik.

Jatorrizko artikulua

6 comments

Skip to comment form

    • unai 2D on 2015-01-25 at 10:58
    • Reply

    Berri hau aukeratu dut zeren eta erleak gai direla erlauntzerako bidea gogoratzeko irakurtzean interesgarria iruditu zait berri hau. Ez nekien horrelako gaitasunik existitzen zela, batez ere erleetan. Gauza arraroa iruditu zait eta oso ondo dago.
    Galderak:
    Erle mota guztiek dute gaitasun hori?
    Gaitasun hori duten intsektu bakarrak dira erleak?

    • Eneko on 2015-01-25 at 12:08
    • Reply

    1.SARRERA:
    Berri hau aukeratu egin dut, oso interesgarria iruditu zaidalako eta oso ondo laburtu egin duzulako, gainera nik ez nekien erleek tokietako erreferentzia erabiliz orientatu egin zezaketeela, haien garuneko mapa kognitiboak erabiliz.
    2.GALDERA:
    Zuk esan duzu, erleak gai direla haien garuneko mapa kognitiboak erabiliz orientatzeko eta erlauntzetara itzultzeko, baina orientatu beharrean erlauntza usaindu egiten badute edota erle emeen feromonak sentitzen dituzte edota erle erregina usaintzen badute?

    • Naroa Agirre on 2015-01-25 at 13:37
    • Reply

    Berri hau aukeratu dut izenburua irakurtzean oso interesgarria dela pentsatu dudalako, eta ez dakidalako gauza askorik erleei buruz.
    1.-Nire lehenengo galdera zer da kognitiboak da.
    2.-Eta beraz erleek hegaztiak eta ugaztunak bezalako gaitasuna dute erlauntzera bueltatzeko?

    • Elene2A on 2015-01-25 at 17:32
    • Reply

    Asko gustatu zait berri hau. Nirea ere erleen ingurukoa da. Baina uste dut prozesua hobeto azaldu bazenuke hobeto egongo zen. Nire galdera urrengoa da:
    -Nola baieztatu ahal dezakete eguzkiaren posizioaz ez ezik, gaitasuna ere dutela burmuinean eraikitako mapak erabiltzeko???

  1. HEMEN EZIN DA IRUZKIN GEHIAGORIK EGIN

    • almike on 2015-01-30 at 23:04
    • Reply

    UNAI : nik uste dut erle guztiak daukatela gaitasun hori , aparteko kasuren bat edo kasu espezialen bat egongo bazen jarriko zutelako. Ez dakit beste intsektuek gaitasun hori daukaten ala ez , nik erleari burus hitz egin dut baina agian beste intsekturen batek ere gaitasun hori dauka.
    ENEKO: Nik ez dut oso ondo ulertu galdera, ez dakit erleek emeen feromonak sentitzen dituzten edo ez.
    NAROA: Bai gaitasun bera edo antzekoa daukatela uste dut baina ez dakit zehatz meatz hegaztien gaitasunak zeintzuk diren.
    ELENE:Suposatzen dut gizakiok besala egingo dutela ; zuk zure etxerako bidea burmuinean daukazu eta burmuineko “mapa” hori erabilita bueltatu zaitezke etxera.

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.

Tresna-barrara saltatu