HARRI IBILTARIAK?

Berriemailea: Maite Lasuen

Estralurtarrak? Hurakanak?  EZ. Milaka teoria zeuden baina ondo ikertu ondoren, batek ere ez zeukan zentzurik fenomeno hau azaltzeko.

Mundu osoko ikertzaile espezializatuenek hamarkadak daramatzate arrazoi zentzudun baten bila. Denek hau galdetzen zioten bere buruari: Zergatik mugitzen dira Kaliforniako Heriotza haraneko harriak? Harri bakoitzak 30- 300 kg-ko pisua izanda, nola mugi daitezke?

Baina, badirudi azkenean Kaliforniako Richard.D.Norris, Scripps Institution of oceanography konpainiakoak, misterio hau argitu duela.

Arrokak, 2-3 urtetan behin bakarrik mugitzen dira. Fenomeno hau laku lehor eta lau batean gertatzen da, eta 1.130 metrora, itsaso mailatik gora.valle de la muete 

Euriak, lurrazalean urezko geruza bat uzten du. Gauean, tenperaturak jaitsi egitean, urezko geruza izotz geruza bihurtzen da. Arrokak izotzean harrapatuta geratzen dira. Goizean, beroarekin izotza urtu eta apurtzen hasten da. Orduan, haize suabe eta goxo batek, izotza mugitzean, arrokak ere mugiarazten ditu. Minutuko 5 metro mugitzen dira, hain zuzen ere.

Niri, berri hau oso erakargarria iruditzen zait. Ez dut halako zerbait inoiz ere ikusi. Ez nuke imajinatuko gauza ikaragarri guzti hauek naturak berak bakarrik egin ahalko zituenik.

EL SEMANAL XL

9 comments

Skip to comment form

  1. SARRERA
    Berri hau aukeratu dut titulu deigarria duelako (harri “ibiltari” batzuk agertzen dira) eta lehenengo lerroan bertan estralurtarrak eta hurakanak aipatzen direlako. Dena harrigarria.

    GALDERA
    Ez dudana ulertzen hauxe da: batetik esaten da arrokak 2-3 urtetan behin bakarrik mugitzen direla, eta bestetik, euriak eta tenperatura-aldaketek eragindako ondorioengatik, minutuko 5 metro mugitzen direla. Horrek esan nahi du toki zehatz horretan 2-3 urterik behin bakarrik egiten duela euria?

    • Leire Gutierrez on 2015-01-20 at 18:43
    • Reply

    Nik berri hau aukeratu dut zerbait entzunda nuelako baina orain arte ez nuen ezer irakurri honetaz. Entzunda neukan harri horiek lehen bertan bizi ziren indioak direla. Baita leku horretan dauden harezko dunetan snowboard antzekoa praktikatzen dela. Baina, berri hau irakurri ondoren gauza gehiago jakin ahal da zientziari buruz eta arroken buruz.

    -Euria egiten duen guztietan arrokak mugitzen dira? Eta euria ez bada 20 egunetan gelditzen, zer egiten da?

    • Beñat Oribe on 2015-01-25 at 10:21
    • Reply

    Nik berri hau aukeratu dut interesgarria iruditu zaidalako izenburua.

    Euria egiten duenean harriak mugitzen dira; vaina egun horretan ez badu egiten euririk ez hotzik???

    • maite lasuen on 2015-01-26 at 17:11
    • Reply

    Lehenengo,eskerrik asko berri hau aukeratzeagatik.
    Ez,euri gutxi, baina bai egiten du,baina euriaz aparte geruza solido bat egon dadin,hotz handia egin behar du.

    • maite lasuen on 2015-01-26 at 17:13
    • Reply

    Eskerrik asko Beñat.
    Ba egun horretan ez badu ez euririk ez hotzik egiten,logikaz,harriak ez dira mugituko.

    • maite lasuen on 2015-01-26 at 17:16
    • Reply

    Leire,ez da soilik euria behar geruza sortzeko,hotza handia ere behar da .Gainera,leku horietan ez da euria hemen bezain ugaria,gutxitan soilik egiten du euria.

    • OIER 2b on 2015-01-28 at 10:54
    • Reply

    Oso interesgarria iruditu zait titulua eta horregatik erabaki dut berri hau. Aluzinantea da harri batzuk eta batez ere 300kg ko harriak mugitu egitea. Oso ondo dago, nire ustez, azalduta zergatia eta nola mugitzen diren.

    GALDERAK;

    -Ez dut ulertzen ia zelan mugitu al diren harriak, izotzean atrapatuta badaude eta haizeak bakarrik mugitu dezakeen harriak hain pisutsuak izanda?

    -Zenbat urte pasatzen dira harriak mugitu egiten direnetik berriz mugitzen direnerarte gutxi gora behera?

  2. HEMEN EZIN DA IRUZKIN GEHIAGORIK EGIN

    • maite lasuen on 2015-02-01 at 21:22
    • Reply

    Berriz ere azalduko dizut,
    Lehendik,euri asko egin behar du ,putxu handi bat lortu arte,geroago,gauean altura horietan hotz handia egiten duenez euri-ura izotz bihurtzen da,baina ala ere harriak mugitu ahal izateko haize gogorra egon behar du.
    Uste dut hortik esaten dudala,arrokak 2-3 urtetan behin soilik mugitzen dira,kontutan izanda Californiako Laku batean gertatzen dela eta ez duela euri askorik egiten.

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.

Tresna-barrara saltatu