ERREKAKO IZURDEA

Berriemailea: Joseba Beldarrain

Zientzialariek izurde espezie berri bat aurkitu dute Brasilen, Araguaia ibaian. Ibai horretatik dator bere izen zientifikoa: Inia Araguaiaensis. 1918. urtean ikusi zuten lehen aldiz, baina 2014. urtean jakin da espezie berri bat dela. Thomas Hrbek, Amazonaseko Unibertsitateko biologo eta irakasleak eraman du aurrera ikerketa eta berari esker da ezaguna errekako izurdea. Bilaketa egiteko ibaietako kanaletatik zehar mugitu behar izan da itsasontzi berezi batzuetan.

Zergatik da izurde hau desberdina?

Adituek diotenez, duela 2.000 urte banatu zen beste espezieetatik. Hori dela eta, berezitasun fisikoak eta genetikoak ditu. Bere gorputzaren kolorea grisa, urdina edo larrosa izan daiteke, eta bere luzera 1,53-2,6 metro bitartekoa da. Samako hezurrak oso bigunak direnez, buruari ia bira osoa eman diezaiokete. Gainera, oso bekoki handia eta begi txikiak dituzte. Beste izurdeekin alderatuz gero, gutxiago mugitzen dira eta ikusmena ez dute hain garatuta.

Ikerketarekin jarraitu dute, eta jadanik 120 aurkitu dituzte. Hala ere, gutxi dira eta desagertzeko arriskuan daude.

Adituek diote ikerketa gehiago egingo balira, oraindik milaka espezie berri ezagutuko genituzkeela.

Nire iritziz, komenigarria izango litzateke ikerketa gehiago egitea animalia berriak ezagutzeko.

JATORRIZKO ARTIKULUA

10 comments

Skip to comment form

    • Jon Corzo on 2015-01-18 at 18:55
    • Reply

    1. SARRERA.

    Izurdea, interesgarria iruditzen zaidan animalia da, oso azkarra delako, ezagutzen dudan animaliarik bizkorrena. Oraindik ezin dut sinetsi Thomas Hrbek-ek egin duen lana, oso tematia izan baita.
    Oso deigarria iruditu zait izurde bat errekan bizi izatea. Honetaz gain, zein bitxia arrosa kolorekoa izatea.

    2. GALDERA.

    Gai hau oso ondo dago gure munduan zer gertatzen den jakiteko, baina hala ere, zalantza batzuk ditut eta galdera bi egingo dizkizut:
    – Nik dakidala, izurdea ur-gaziko arraina da. Beraz, zelan izan daiteke izurde mota hau errekan aurkitu izana?
    -Berezitasun fisikoak aipatu dituzu, baina genetikoei buruz ba al dakizu zerbait gehiago? Zertan desberdintzen dira beste izurdeengandik?

      • joseba beldarrain on 2015-01-27 at 17:48
      • Reply

      – Izurde espezie berezi bat da, ur gezan bizi daitekeena.
      – Berezitasun genetikoei buruz , gutxi jakin daiteke baina jakitunek diote bere begi txiki eta kraneo handiagatik genetikoki desberdinak direla. Eta artikuluan adierazten den bezala, beste izurdeekin erraz bereizten dira fisikoki alderatuta.

    • Libe Vallejo on 2015-01-24 at 12:17
    • Reply

    Artikulu hau aukeratu dut izenburua irakurri dudanean erakargarria iruditu zaidalako, eta irakurri ondoren ikusi dut ondo egin dudala artikulu hau aukeratzen. Berria nahiko arraroa da ez nuen pentsatuko inoiz horrelako animaliaren bat zegoela munduan eta gainera erreka batean bizitzen.

    Artikulua ondo ulertu dut erakusten digu oraindik hainbat gauza daudela aurkitzeko munduan ez dakigula guztia planeta honi buruz. Baina galdera bat daukat bere ezaugarri fisikoari buruz. Jarri duzun argazkiak izurde mota honek sudurra luzea eta estua dauka, jakin daiteke zergatik, bere janaria lortzeko…? Eta hori bada arrazoia zein janari mota jaten du izurde honek?

      • joseba beldarrain on 2015-01-27 at 17:54
      • Reply

      – Dakizunez, izurde espezie guztiek dute sudur luze eta estua. Beraz, ez da beste espeziekiko desberdina ezaugarri fisiko horri dagokionez.
      -Izurde honek erreketako arrain txikiak jaten ditu.

    • Eneko on 2015-01-25 at 12:43
    • Reply

    1.SARRERA:
    Izurdea asko gustatzen zaidan animalia bat da eta horregaitik aukeratu egin dut zure berria, gainera oso interesgarria iruditu zait, eta bat nator zurekin, planetako animalia espezie ugari oraindik ez ditugula ezagutzen eta ikertu beharko genukeen espezie horiek ezagutzeko eta extingitzeko arriskuan badaude laguntzea ezinbestekoa izango litzatekeen.
    2.GALDERA:
    nire galdera honi buruz hau da, esaten dute “izurdea marinelaren lagunik honena dela” eta animaliarik adimentsuenetariko bat dela ere, teoria hori aplikatu ahal diogu izurde mota honi, hau da errekako izurdeari?

      • joseba beldarrain on 2015-01-27 at 17:59
      • Reply

      – Izurdea marinelaren lagunik onena denik gutxi esan daiteke espezie honetaz, ez delako itsasoan bizi, errekan baizik.
      – Animaliarik adimentsuena dela, berriz, bai esan daiteke.

    • Ander garate on 2015-01-26 at 16:51
    • Reply

    1 SARRERA
    Oso interesgarria iruditu zait gai hau ez nuelako inoiz izurdeari buruz ezer entzun eta orain zeozer badakit berri honen laguntzarekin.Ondo egin dut berri hau aukeratzean nahiko lagungarria izan delako.Ni ados nago ikerketa gehiago egin behar direla eta horrela askoz animalia gehiago ezagutuko lituzkegu.
    2 GALDERA
    Nire galderak gai honi buruz hauek dira: zergaitik izurde hau desberdina da besteengandik?Eta zergaitik deitzen da Inia Araguaiaensis?

      • joseba beldarrain on 2015-01-27 at 18:05
      • Reply

      – Artikuluan jartzen duen bezala, berezitasun genetikoak eta fisikoak ditu. Batez ere bizi den ingurura moldatzeko.
      – Espezie hau horrela deitzen da, Brasilen, Araguaia ibaian aurkitu zelako. Eta zientifikoki izurdeen familia, Inia hitzaz adierazten da.

  1. HEMEN EZIN DA IRUZKIN GEHIAGORIK EGIN

    • Gorka.Z. on 2015-02-01 at 20:57
    • Reply

    Berri honetan galdetzea erabaki dut oso arraroa egiten zaidalako horrelako izurde bat dagoela pentsatzea.
    Nire galdera da:
    Zergaitik dira batzuk larrosak, zertarako balio zaie kolore hori edukitzea?
    -Eta zertarako balio zaie samako hezurrak bigunak edukitzea eta buruari bira egin ahal izatea?
    -Eta tamaina hain handia izatea erreketan bizitzen badira?

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.

Tresna-barrara saltatu