Janari beroa jan eta neuronak sortu

Berriemailea: Gorka Telleria

Rio de Janeiroko ikertzaile talde batek sukaldaritza eta garunaren garapenaren arteko lotura aurkitu du. Janari gordinak janari beroak baino neurona gutxiago sortzen ditu, zeren eta energia handia behar da neurona bat sortzeko.

Ikerketa primateekin egin dute, gizakia barne. Neurona kopuru handiena gizakiok dugu: 86.000 milioi neurona; txinpantzeek 28.000 milioi eta gorilek 33.000 milioi. Gure neurona sareak lan egiteko, gorputzak kontsumitzen duen %20aren energia behar da.

Energia guzti hori lortzeko, janari beroa hartu behar dugu, elikagai gordinak izatekotan, 9 ordu eman beharko genituzke jaten.

Harvard unibertsitateko primatologoek 1990.eko hamarkadaren bukaeran homoaren eboluzioari buruzko ikerketa bat burutu zuten. Haien ustez, duela 1,6-1,8 milioi urte giza garuna handitzen hasi zen, Homo Erectusa janari berotua jaten hasi zenean. Suzana Herculani-Houzel, Rio de Janeiroko unibertsitateko buruak, uste du neuronak ahal ditugula mantendu janari beroari esker. Ez dakite zehazki zenbat neurona izango zituen antzinako hominido horrek, baina hain garun handia zuenez, neurona kopuru handia izan behar zuela pentsatzen zuten.

Dena den, zenbat eta garun handiagoa izan, ez du esan nahi neurona kopuru handiago izango duzunik. Elefantearen garuna handiena bada ere, neurona kopurua gizakiarena baino 3,6 aldiz txikiagoa da.

14119586-simbolo-del-cerebro-humano-representado-por-un-medico-cerca-de-las-neuronas-y-la-actividad-de-las-ce

Iritzia: artikulu hau interesgarria iruditu zait ondo elikatzeko beste arrazoi bat ematen digulako. Baina niri ez zait egia iruditzen janari beroa jaterakoan neurona gehiago sortzen zaizkigunik, zeren eta nire ustez ez zaizu janaria burura joaten neuronak sortzeko.

Jatorrizko artikulua

10 comments

Skip to comment form

    • ibon 2A Larrauri on 2015-01-15 at 17:56
    • Reply

    Hori ez da gezurra???

      • Gorka Telleria on 2015-02-01 at 12:21
      • Reply

      adituen ustez, egia da

    • Gorka Aiarza on 2015-01-27 at 19:28
    • Reply

    Nola sortu ahal ditu neuronak janari beroa jateak, janariaren energia guk erabiltzen badugu mugitzeko, aktibitate fisikoak egiteko eta mugitzeko? Energia hainbeste sortzeko pila bat jan beharko genukeen.

      • Gorka Telleria on 2015-02-01 at 12:20
      • Reply

      gure gorputza gauza ezberdin asko egiteko gai da. Ez dugu kontutan hartu behar kantitatea, elikagaien kalitatea baizik

    • joseba beldarrain on 2015-01-28 at 17:41
    • Reply

    1.- SARRERA: Berri hau oso interesgarria iruditu zait. Batez ere, guzti hau kontutan izanda, etorkizuneko gizakiak adimentsuagoak izango direla iragarri daitekeelako.
    2.- GALDERA:
    – Beraz, elikagai bero asko jateak adimentsuagoa izatea eragin dezake?
    – Baina artikuluak zalantza bat sortu dit, nola izan daiteke Japonian janari gordin asko janez hain adimentsuak izatea? Erlaziorik ba al dago?

      • Gorka Telleria on 2015-02-01 at 12:18
      • Reply

      – adituen ustez, janari beroa oso lagungarria da adimentsua izateko.
      – janaria ez da eragile bakarra. Prestakuntzak eta genetikak ere eragina dute.

    • berart gartzia on 2015-01-31 at 18:14
    • Reply

    Beri hau aukeratu dut, arritu egin didalako izenburuak eta uste nuelako neuronak eta inteligentzia osasuntsu jaten lortzen zirela ez janari beroa jaten.
    Amerikako jendea, adimentsuagoa da gu baino, kalean dauden janari arinarengatik?(comida rapida).
    Beste galdera hau da: Munduko lodiena munduko adimentsuena izan liteke?
    Tximinoek fruta jan beharrean gu bezalako janaria jango balute, gu bezain adimentsuak izango lirateke?

    • naroa agirre on 2015-01-31 at 22:44
    • Reply

    Berri hau aukeratu dut zeren eta ez nekien nola sortzen ziren neuronak eta berriaren izenburua irakurtzean asko harritu naiz. Gainera, horain arte txinpantzeek gorilek baino adimen gehiago zutela uste nuen baina berri honek adierazten duen bezala hori gezurra da, gorilek txinpantzeek baino neurona gehiago baitute. Nire galderetako bat da, zer gertatzen da janari hotza jaten dugunean? Eta horain gizakiak 86.000 neurona baditu, gizakia agertu zenean zenbat neurona izan zituen?.

    • Alvaro Alvarez on 2015-02-01 at 14:33
    • Reply

    Niretzat interesgarria da zeren eta zientzialariek eta sukaldariek batu egin dira ikerketa hau burutzeko. Zientzialariek egindako ikerketa bat izateagatik ez da beharrezkoa gezurra izatea. Egia da, zentzugabekeria izatea iruditzea izenburua bakarrik irakurtzen badugu. Baina ematen dituzten arrazoiak hori erakusteko fidagarriak dirudite.
    Dena den, niri galdera batzuk bururatzen zaizkit:
    -Bagaude gizakiak prest gure elikaduraren ohiturak aldatzeko?
    -Badago gure organismoa prest elikagai gordinak jateko?
    Horrez gain, nahiz eta elikagaiak berotzeak propietateak galerazten dien, bakteria batzuk izango balira desagertuko lirateke ere bai. Adibidez hau da arrainaren “Anisaki” bakteriarekin gertatzen dena.

    • Ane 2D on 2015-02-01 at 21:24
    • Reply

    SARRERA:
    -Berri hau asko gustatu zait hobeago elikatzeko laguntzen duelako.Ez nuen inoiz entzun janaria berotzen dugulako eboluzionatu garela,nik entzuten nuen janaria berotzen zenean elikaduren propietateak galtzen zirela .
    GALDERA:
    -Janari hotza jaten duten pertsonek adimen gutxiago dute janari beroa jaten duten pertsonak baino??

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.

Tresna-barrara saltatu