Julio Vernek berriro asmatu du!!

Berriemailea: Oier Bengoetxea

“Viaje al centro de la tierra” liburuan (1864), Julio Vernek , ozeano bat imaginatu zuen lurraren barruan. Urezkoa izan ez arren, uste zuen, ura mineralaren barruan egongo zela (goi- eta behe-mantuen artean), baina inork ez zuen aurkitu “ringwoodita” izenezko urezko material hori .

Alberta Kanadako ikertzaile batzuek, diamante baten barruan “ringwoodita” lagin bat aurkitu zuten Brasilen. Erreka batean aurkitu zen mineral hori, harri bolkaniko bategatik igoko zen lurrazalera.

Mineral mota hauek ur kantitate handia dute, horrek erakusten du mantuan haren kantitate handia dagoela: kalkulatzen da, itsaso guztietako ura batutako kantitatea.

Zientzialariek transizio zonako konposizioa ikertu dute, eta bai, mantuan ura aurkitu dute.

Mantu azpian ura dagoela jakiteak; plaka tektonikoen eta bolkanismoaren ikasketen norabidea aldatzen ditu.

IRITZIA: Oso gai interesgarria iruditzen zait , imaginatzen ez nuen zerbait kontatzen duelako.

Jatorrizko artikulua

gema agua--644x362

 

8 comments

Skip to comment form

    • Mikel on 2015-01-20 at 21:51
    • Reply

    SARRERA:
    Oso bitxia iruditu zait eta ez nekien urezko mineralik zegoela zeren gainera ura solidoan izotza da eta beroarekin urtzen da.
    GALDERA:
    Ez dut ulertzen hau:
    Diamantearen barruan ur likidoa aurkitu zuten edo solidoan?
    Zer dira plaka tektonikoak?
    Zer ezan nahi duzu harri bolkaniko batek igo zuela lurrazalera?

      • oier2D on 2015-01-27 at 17:45
      • Reply

      Mikel:
      Diamante horrek ur likidoa zeukan baina ur solidokoak ere aurkitu dira.
      Plaka tektonikoak litosferan dauden fragmentuak dira, non bloke zurrun baten modura mugitzen den astenosferaren gainean inolako barne deformaziorik egin gabe.
      Harri bolkaniko baten barruan zegoela.

    • Maider2A on 2015-01-20 at 21:52
    • Reply

    1.-SARRERA
    Oso interesgarria da aurkikuntza hau. Julio Vernek bere liburuetan aipatutako bi gauza aurkitu edo asmatu dituzte. Julio Verne, igarle baten modukoa zen, bere liburuan irakur dezakegu, lurraren azpian, hain zuzen ere, goi- eta behe-mantuen artean, inork ikusi ez duen mundu eder bat dagoela eta mundu horrek itsaso bat duela. Pertsona guztiek pentsatzen dute Julio Vernek abenturazko eta zientzia fikziozko liburuak idazten zituela; baina pixkanaka pixkanaka, Julio Vernek idatzitako liburuetan gertatzen dena benetakoa dela egiaztatu da.
    2.-GALDERA
    Nola iritzi da diamante hori erreka horretara? Erupzio bolkaniko baten bitartez?

      • oier2D on 2015-01-27 at 17:33
      • Reply

      Maider:
      Zuk esan bezala diamante hori errekara erupzio bolkaniko baten bidez iritzi zen, hasieran lur azpian baitzegoen.

    • unai 2D on 2015-01-25 at 12:20
    • Reply

    Berri hau oso interesgarria da, ez nuen imajinatzen lurraren barrualde halakoa dela. Julio Vernek imajinatutako gauza batzuk benetan existitzen dira, harrigarria!
    Galdera:
    Lur azpiko ura bero ala hotz dago?
    Nola egon ahal zen diamante hori errekan?

      • oier2D on 2015-01-27 at 17:26
      • Reply

      Unai:
      Lur barruko ura beroa da,lurraren indar geotermikoengatik.
      Diamante hori errekan zegoen, lur azpiko zumendi batek kanporatu zuelako.

    • Igotz on 2015-01-28 at 19:15
    • Reply

    Gai hau oso interesgarria da eta polemika ugari sor ditzake, zeren eta Julio Verneren arabera mundu bat esistitzen da beste mundu baten barnean. Mundu horretan izaki bizidunak daudela eta nukleoak gure eguzkiaren moduan jokatuko lukeela zioen. Nire uztez teoria fantastikoa da, baina egia da ez dagoela frogarik nik uzte dudana ezeztatzeko.
    Demostratu da ura dagoela, baina oxigenorik gabe, orduan Julio Verneren teoria egia izango litzateke?

    • josu goitia on 2015-02-01 at 14:13
    • Reply

    Sarrera:
    Gai hau oso interesgarria iruditu zait uste nuelako Julio Verneren liburuetako istorio asko egia izan arren, gehienak gezurrezkoak zirela (adibidez: “Viaje al Centro de la Tierra”). Nik duela urte batzuk horri buruz zihoan pelikula ikusi nuen eta ez nuen espero ezer egiazkoa izango zenik baina urarena asmatu egin du eta oso harrigarria iruditu zait Julio Vernek idatzitako guztia egiazkoa bihurtzea edo egiazkoa dela ezagutzea.
    Galderak:
    Ur zati hori nola bihurtu da solido lur barnean bero handia badago?
    Zati hori izotza bada ez zen urtuko?

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.

Tresna-barrara saltatu