Tresna-barrara saltatu

MADRILGO ERIZAIN BAT, EBOLAREN LEHEN KASUA AFRIKATIK KANPO

Berriemailea: Gorka San Nikolas

Espainiako erizain laguntzaile bat, Teresa Romero, Afrikatik kanpo egon den Ebolaren lehen kasua izan da. Erizain honek, Manuel García Viejo eta Miguel Pajares, Ebolak hildako misioilariak, sendatzen saiatu zen taldean parte hartu zuen Madrileko Karlos III ospitalean.

Erizain bera Alcorcon-eko ospitalera joan zen sukarra zuelako. Sukar altuarekin ingresatu zuten eta momentu berean ospitaleko gune isolatu batean sartu zuten.

Misioilariak hil ostean, Teresa Romero oporretan joan zen bizitza normala egiten sukar apur batekin. Oraindik ez dakite zelan kutsatu izan ahal den. Baina izugarrizko iskanbila sortu da Madrilgo osasun kontseilariak erizainari leporatu diolako bere errua izan dela beharrezko neurriak ez hartzeagatik.

Orain arte, Ebolaren kasu guztiak Afrikan izan dira; batez ere, Ginean, Liberian, Nigerian, Sierra Leonan eta Senegalen. Horregatik Teresa Romerorena lehen kasua izan da mundu mailan Afrikatik kanpo.

Niri ez zait ondo iruditzen momentu batean ia pertsona guztiak berari leporatzea errua, arropak txarto erabiltzeagatik izan dela esanez. Gainera, Espainiako prentsa lehen kasua Espainian ez dela izan ateratzen hasi da.

 images1XJ9OR60

Jatorrizko artikulua

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.