Tresna-barrara saltatu

MUNDUKO OSASUN ERAKUNDEA EBOLAREN AURKAKO BI TXERTO PROBATZEN HASIKO DA AFRIKAN ABENDUAN

Berriemailea: Jon Kepa Jauregi

Abenduan ebolaren aurkako bi txerto Afrikan probatzen hasteko asmoa du Munduko Osasun Erakundeak. Txertoen entseguen bigarren fase batean eraginkortasuna duen egiaztatu  nahi dute.

Txertaketa Liberian hasteko asmoa dutela azaldu du Marie Paule Kienyk, Osasun erakundeko zuzendari ordeak. Bestalde, Gineako eta Sierra Leoneko buruzagiekin hizketan hasi direla adierazi du, herrialde horietan ere txertoa probatzeko.

Osasun Erakundeak  bilera batera deitu ditu Ebolak jotako herrialde garatuetako estatuetako ordezkariak, txertoen inguruko alderdi garrantzitsuak eta produkzioa aurrera eramateko finantzazioaz eztabaidatzeko.

o-ebola-facebook

Oso berri itxaropentsua da guztiontzat, baina , batez ere, ebola gogorrago sufritzen ari diren Afrikako herrialdeentzat. Gure inguruan ebolak ez du sortu arazorik eta, horregatik, honelako berriek ez dute beharbeste ahoz ahozkoa izaten, baina oso garrantzitsuak dira.

Jatorrizko artikulua

1 comment

    • Naroa Uriarte on 2015-02-01 at 18:23
    • Reply

    Berri hau aukeratu dut jakin nahi nuelako zer bi txerto mota asmatu dituzten eta izenburua irakurtzean interesatu egin zait testua. Oso ondo iruditzen zait bi txerto mota aurkitzea eta baliagarriak izatea. Afrikan asko behar dute txerto hori ehunka eta ehunka jende gaixotuta eta hiltzen daudelako birus horrengaindik. Baina nola jarri zioten edo nork asmatu zuen birus horren izena? Zenbat txerto asmatu dute birusarentzat eta denbora asko iraun dute txertoa bilatzeko birus horrentzat?

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.