UNIBERTSOA GUK USTE GENUENA BAINO ZAHARRAGOA DA?

Berriemailea: Mikel Fernandez

Antzinako izar batek adierazi digu unibertsoa guk uste baino zaharragoa dela frogatzen. Izar horri “Matusalén” izarra deritzo.

Gure espazioaren adina 13.817 milioi urte zela pentsatzen genuen, baina izar hori aztertzean bere adina lortu egin dugu: 14.460 milioi urte zituen izar bat da hura.

Izar hura 190 argi-urtera dago Lurretik, “Libra” konstelazioan. Izar honi tamaina erdiko izarra deritzo eta oso metal gutxidunekoa da.

Astronomoek esaten dutenaren arabera, izar hori ezagutzen ditugunen artean objektu estelar zaharrenetariko bat da. Astronomoek unibertsoaren adina jakiteko haren energia erradiaktiboa aztertu egin behar izan zuten.

Oso interesgarria iruditu zait, zeren eta planetak, izarrak… gustuko ditut eta izar bat hain urrun ikusteko teknologia aurreratu bat ere erabili egin behar delako.

JATORRIZKO ARTIKULUA

5 comments

Skip to comment form

    • ibon 2A Larrauri on 2015-01-15 at 17:54
    • Reply

    Hain zaharra da ??? Hainbeste urte ditu ???? Eta oraindik ez da apurtu?????

    • gorka san nikolas on 2015-01-22 at 16:52
    • Reply

    Nik berri hau aukeratu dut zeren oso interesgarria da eta inoiz ez dator batere txarto unibertsoari buruz zerbait jakitea zeren gure planeta kokatzen da leku horretan. Irakurtzeko erabakia hartu dut zeren nik ez dut inoiz entzun zenbat urte duen unibertsoak eta interesatu egin naiz. Harritu egin naiz zeren ez nuen uste hainbat urte zituela baina gehiago harritu naiz izar batetik atera delako informazio hori.
    Nor izan zen izar hori aztertu zuen pertsona?

    • Nikola Arluzea on 2015-01-22 at 18:15
    • Reply

    Nik berri hau aukeratu egin dut, niri unibertsoari buruzko gaiak gustatzen zaizkidalako, eta horregaitik ere unibertsoari buruzko berri bat igo dut.
    Nik galdetu egin nahi nizun Mikel, astronomoek izar hori aurkitu zutenean “Matusalén”, ( aurkitu den izarrik zaharrenetariko bat ) zuk esaten duzu bere adina jakiteko bere energia erradiaktiboa aztertu egin behar izan zutela.
    Eta nire galdera da, zer egiten dute izar horren energia erradiaktiboa aztertzeko eta nola jakiten dute bere adina?

    • Mikel on 2015-01-29 at 19:40
    • Reply

    Gorka San Nikolas:
    -Ez zen izan pertsona bakarra aurkitu pertsona talde bat,International Journal of Exergyrentzat lan egiten zuena.

    Nikola Arluzea:
    -Ez dakit zure galdera erantzuten.

    • Elene Bilbao 2DBH B on 2015-02-01 at 17:50
    • Reply

    Berri hau irakurtzea aukeratu dut, izenburua irakurri dudanean, oso interesgarria izango zela iruditu zaidalako, eta gainera batzuetan ondo dago, unibertsoari buruz zertxobait gehiago jakitea. Hasieran ez nekien zenbat urte zituen unibertsoak, baina orain bai, berri honi esker. Harrigarria da, nola, izar bat bakarrik aztertuz, unibertsoaren adina jakin ahal dela.
    Nire galderak hauek dira:
    Astronomoek nola dakite zenbat urte dituen izar batek? Objetu edo material bereziak erabiltzen dituzte izarrak aztertzeko?

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.

Tresna-barrara saltatu