Zergatik botatzen diogu gatza izotzari?

Berriemailea: Ainhoa Deba Ayarza

Negu guztietan etapa berdin bat daukagu, kamioi handiak gatzez beteta bideetan, bideetan izotza ez egoteko. Zergatik egiten dugu hori? Zergatik gertatzen da hau? Gatzarekin (NaCl) eta urarekin (H2O) gertatzen dena guztiz kimikoa da. Guztiek esaten dutena da gatzak izotza urtzen duela, baina ez da hori gertatzen.  Prozesu guztia zelan gertatzen den jakiteko, uraren eta gatzaren molekulak zelan sortzen diren jakin behar da. Gatza sodio klorurozko kristalez osatuta dago. Klororen eta sodioaren kopuru berdinak, eta batera mantentzen dira.

Kloroak sodioari elektroi bat ematen dio eta karga negatibo batekin geratzen da eta beste atomoa karga positiboarekin. Indar hori uraren molekuletan ere agertzen da, neutroa dirudi baina ez, atomoak ere kargak dituzte. Oxigenoak karga negatiboa du eta hidrogenoak positiboa, horregatik oxigenoarekin geratzen dira. Sodioaren ioi positiboak eta kloroaren ioi negatiboak flotatzen geratzen dira, batek hidrogenoa erakartzen du eta besteak oxigenoa. Honi esker, ura ez da solidotzen eta urak -21ºC-ko tenperatura edukitzea hel daiteke. Horregatik, errazagoa da bideak izotz gabe egotea.

Artikulu hau oso interesgarria iruditu zait, egunero gertatzen den gauza bat delako. Nik, adibidez, ez nekien hau zergatik gertatzen zen eta artikulu hau irakurri ondoren bai.sal-nieve

Jatorrizko artikulua

6 comments

Skip to comment form

    • unai 2D on 2015-01-25 at 12:24
    • Reply

    Hau beti galdetu izan dudan gauza bat da. Nik ez nuen uste horrela zela baina orain badakit, apur bat kostatu zait ulertzea baina oso interesgarria dela iruditu zait. Harrigarria iruditzen zait ura -21ºC-tara egonda ez izoztea.
    Galdera:
    Gatzak izotzarengan bakarrik ala beste material batengan dauka efektua?

    • Carla Gonzalez on 2015-01-26 at 20:23
    • Reply

    Nik artikulu hau aukeratu dut zeren eta elurra, negua… asko gustatzen zait. Gauza da betidanik egin dudala galdera hau baina inoiz ez dut ulertu. Artikulu honekin argiago geratu zait baina kostatu zait lio bat delako atomoen karga positibo eta negatiboak.
    Ez dudana ulertzen da -21 gradutan zelan ez den ura solidotzen.
    -> Zergatik ez da solidotzen? 0 gradurekin izozten hasi beharko zen ezta?

    • Ainhoa Deba on 2015-01-26 at 20:40
    • Reply

    erabiltzen den gatza sodio kloruroa (NaCl) da eta gatz guztiak bezala uretan sartzean disoziatu egiten da katioia eta anioia banatu. kasu onetan katioia Na+ izango da, sodio katioia, eta anioia Cl, kloruro anioia.
    NaCl + H2O —-> Na+ + Cl-
    Erreakzio hori gertatzeko ura likido egon behar da eta beraz gatza saiatuko da izotza urtzen erreakzioa gerta dadin.
    Gatz hau urarekin eta beste zenbait substantziarekin erabil daiteke baina izotzetik likidora pasatzeko tenperatura substantziaren eta kontzentrazioaren araberakoa izango da.

    • lander sanchez on 2015-01-30 at 21:38
    • Reply

    Orain dela gutxi BILBOKO autobian gatza botata zegoela ikusi nuen. Gau hartan temperaturak 0 azpitik egon ziren eta ori dela eta izoztuta zegoen errepidea. Artikulu hau oso interesgarria iruditu zait, zeren eta, kimikako gauzak gustatzen zaizkit.
    GALDERA:
    Nola konturatu ziren erreakzio kimiko horretaz?

    • Naroa Agirre on 2015-01-30 at 23:31
    • Reply

    Ez nekien ze berri aukeratu beraz denak ikusten hasi naiz. Eta hau gehien gustatu zaidan berrrietako bat izan da, lehenik beste gai guztien artean interesgarrienetarikoena izan dela uste dudalako eta bigarren, neguko gai bati buruz doalako eta niri asko gustatzen zait negua. Gainera, baten baino gehiagotan galdetu dut zergaitik botatzen zaion gatza izotzari edo zer duen gatzak izotza urtzeko baina inoiz ez dut erantzuna entzun. Nire galderetako bat zer esan nahi du gatza sodio klorurozko kristalez osatuta dagoela? Eta nire bigarren galdera zer da ioi?

    • Ane 2D on 2015-02-01 at 18:40
    • Reply

    SARRERA:
    Berri hau oso interesgarria iruditu zait ez nekielako gatza erabiltzen zela izotza bideetatik kentzeko eta gainera izugarria da ura -21 gradutan egonda ez solidotzea.
    GALDERA:
    Nire galdera da zergaitik izozten da itsasoko ura gatza badu?? Glaziarrak eta izeberrak izozten dira ur gezak direlako, baina ur gazikoak ere izozten dira adibidez Beringo ur-tartea.

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.

Tresna-barrara saltatu