ESPAZIOKO ZABORRA GERO ETA UGARIAGO

Berriemailea: Josu Landa

Lurra bakarrik ez, orain espazioa ere zikintzen dugu. Lurrean, zaborrak arazoak sortzen ditu eta espazioan berdina gertatzen da. Espazio-ontziak sortzen dute zaborra eta honek kalte egiten du.

Gizakiak Lurraren inguruan jarri zuen lehenengo satelitea Sputnika izan zen. 1957an bota zuten espaziora .Urte horretatik hona arte, 4500 kohete jaurti dira espaziora. Kohete guztiek uzten dute zabor zatiren bat espazioan. 1997an, NASAk esan zuen milimetro batzuetako zatiak oso kaltegarriak izan daitezkeela.

Orain, Nazio Batuen Erakundeak (NBE) liburu bat idatzi du eta liburu horren helburua espaziora jaurtitzen den zaborra murriztea da.

2003. urtean milioika zabor zati zeuden espazioan. Horietako 10.000 zati inguru 10cm edo gehiagokoak dira. Txikiagoei ez zaie jarraipena eman.

Erregaia da zabor gehien sortzen duena, %40 hain zuzen ere. Pentsatzen hasi dira Columbia transbordadoreko zatia dela ia hori guztia sortu zuena.

Liburuan esaten da orain espazioan dagoen zaborra kentzea garestia dela. Pena bat da, baina orain ere istripu larri bat behar izango dugu konpontzeko eta erakundeak zerbait egiten hasteko. Orain hastea asko kostatuko da, baina gero garestiago aterako da.

Niri oso interesgarria iruditzen zait. Oso gauza larria da eta ez badugu ezer egiten garesti aterako zaigu.

space-debris-chris-butler

Jatorrizko artikulua

10 comments

Skip to comment form

    • Peio Martinez DBH 2A on 2015-01-13 at 20:26
    • Reply

    gai hau oso interesgarria iruditzen zait, NASA ez delako konturatzen zein arriskutsua den;adibidez:satelite baten panel fotoboltaikoen zatiak oso abiadura handiak har ditzakete eta normalean, beira bezala, oso zorrotzak izaten dira eta paseo espazialetan erabiltzen diren kableak ebaki al dituzte. Eta nire galdera da: ezin dute zabor hori berrerabili zerbaitetarako?

    • Alvaro Alvarez on 2015-01-13 at 21:29
    • Reply

    Niretzat gai hau kezkagarria da eta zerbait egin behar dugu konpontzeko. Baina kontutan hartu behar ditugu faktore batzuk:
    Alde batetik interes handiak daude ezin da zaborra sortzen duen materialak kendu zeren eta oso garrantsitzuak dira espaziorantz eginiko espedizioak.
    Beste aldetik oso garestia izango zen garbitzeko sistema bat eraikitsea edo sortsea ( materiala, pertsonala…).
    Dena den garrantsitsuagoa izango da gure planeta zaintzea horretarako espazioa zaindu behar dugu.
    Ideia on bat izango litzateke adituek asmatuko balute sistema bat kohete edo satelite berean ez galtzeko banatzen diren zatiak bidean zehar.

      • Alvaro Alvarez on 2015-02-01 at 13:58
      • Reply

      Interes edo arazo ekonomikoz aparte, zer beste arazo edo ostopo daude espazioko zaborra kentzeko?

    • Ane Ereñozaga on 2015-01-15 at 20:25
    • Reply

    Nire ustez arazo hori oso keskagarria da gure planetarentzat eta guretzat. Horain dela hainbat urte aurkitu bazituzten, orduan hasi behar izan ziren hori konpontzen. Eta txarragoa da arazo horren konponketa atzeratzea oso garestia iruditzen bazaie, gero eta garestiagoa delako dena.
    Bi galdera ditut:
    – Zein ondorio izan ditzake unibertsoaren kutsadurak?
    – Zenbat denborako epea izango genezake arazo hau konpontzeko ezer gertatu gabe aurretik?

    • josu goitia on 2015-01-22 at 19:43
    • Reply

    Niretzat berri hau oso interesgarria da ez nekielako koheteen zaborrak bertan geratzen ziren edo lurrera bueltatzen ziren. Gainera, uste dut hori kentzea oso garrantzitsua dela, bestela etorkizun ez oso hurrun batean lurra, atmosfera eta beste koheteak kaltetu ditzake; eta ere bai gero eta gehiago itxaron ezkero garestiagoa izango da kentzea, etorkizunean derrigorrezkoa izango dena.

    Nire galdera hau da: Zuk uste duzu NASAK edo beste edonork dirua erabiliko duela hori eragozteko? eta: Zertan kaltetu gaitzake horrek gu?

    • Irati Corzo on 2015-01-22 at 19:49
    • Reply

    SARRERA
    Oso interesgarria iruditu zaidalako aukeratu dut albiste hau. Ez nekien espazioa hain kutsatuta zegoenik. Deigarria da milioika zabor zati egotea espazioan eta txikiei kasurik ez egitea.

    GALDERA
    Diru asko gastatu izan da beti espaziontzi berriak egiten, mundu berriak ezagutzeko ahaleginak egiten eta abar,baina espazioan dagoen kutsadurari ez diote kasu handirik egiten. Albistearen arabera, erregaia da zabor gehien sortzen duena. Hala ere, badaude beste zabor zati batzuk, solidoak direnak. Zerez eginda daude zabor zati solido hauek? Material bereziz eginda daude?

    • AMETS on 2015-01-25 at 12:19
    • Reply

    Gai hau aukeratu dut oso deigarria iruditu zaidalako, baina arazo honentzako konponbide bat behar da.Berri hau oso interesgarria iruditu zait munduari arazo honetaz jakinarazteko balio duelako eta horrela guztien hartean konponbide bat aurkitu beharko da.Horrela guztien hartean arazo hori konpondu egingo da.
    -Baina koheteek nola botatzen dute zaborra? Ala zein zabor mota botatzen dute?

  1. HEMEN EZIN DA IRUZKIN GEHIGORIK EGIN

    • Josu Landa on 2015-02-01 at 09:39
    • Reply

    1.-Ezin da berrerabili koheteak botatzen duten zaborra oso garestia delako eta urteak eramango lituzkeelako garbitzeko.

    2.-Ondorioak izango ziren atmosferari kalte egitea eta espaziontziei eta estazio espazialei kalte egitea.
    -Urteak eramango genuke espazioa garbiteko.Zaila delako eta zabor asko dagoelako.

    3.-Bai NASAK dozena bat jarraipen estazio jarri ditu lurrean eta orbitan.

    4.-Ez daude material berezirik eginez zabor zatiak metalez eginda daude kohetearen zatiak dira.

    5.-Erregaiaren bidez botatzen dute zaborra eta koheteen piezak atmosferara botatzen dituzte koheteetik banantzean.

    • Jon L on 2015-02-01 at 16:06
    • Reply

    SARRERA

    Niretzat gai hau aukeratu dut oso kezkagarria delako eta oso interesgarria.Niretzat honentzako konponbidea da zabor hauek ez botatea ezpaziora eta guk birziklatzea ez botateko ezpazioara.

    GALDERA
    Nire galdera da zergaitik hasi giñen zaborra ezpazioara botatzen eta ez beste gauza bat egiten.Ezpazioara ez bada bota behar zaborra nora botako zenukezu zuk?Zer gertatuko litzakete unibertso guztia zaborrez pilatuko bazen?Zuk dirua emango zenuke hori eragozteko NASArekin dirua ematea?

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.

Tresna-barrara saltatu