Zer egon zen Big Bang-aren aurretik?

Berriemailea: Uxue Telletxea

Unibertsoaren hasiera leherketa handi bat izan zen ( pun handia edo Big Bang) eta horri esker denbora, espazioa, materia eta energia sortu ziren eta baita galdera asko eragin zituen ere. Galderarik komunena: Nondik sortu zen leherketa hori?

big

Oso galdera ona da eta bi modutako erantzunak daude:

  1. Erantzun hau zientifikoa da. Eta honela dio: Big Bang-aren aurretik ez zegoen ezer. Galdera hori egiteak ez du zentzurik, hori galdetzea hasieraren aurretik zer zegoen galdetzearen berdina da, edo zer tenperatura dago zero absolutuaren azpian.
  2. Bigarren erantzuna nahiz eta bere sustraiak sendo oinarrituta dauden zientzian, ez da zientifikoa, ezin delako frogatu, hau da, ezin da proba baten eraginpean ezarri. Mekanika kuantikoak iragartzen du espazio hutsean gorabehera txiki batzuk gertatzen direla eta azkenean denborarekin desagertzen direla. Unibertsoaren hasieraren aditu batzuek esan dute Big Bang-a gorabehera bateri esker sortu zela, hau da, gorabehera bat sortu zela, baina ez zen desagertu, lehertu baizik.

Honi esker, jakin dezakegu unibertso gehiago sortu daitezkeela edo Big Bang gehiago sortzen ari direla bakoitza bere ezaugarriekin.

Oso interesgarria iruditzen zait berri hau, jakin dezakegulako nondik etorri garen eta baita guk dakiguna baino planeta gehiago daudela ere.

Jatorrizko artikulua

10 comments

Skip to comment form

    • OLAIA GARCIA on 2015-01-13 at 17:50
    • Reply

    Artikulu hau oso interesgarria iruditzen zait, zeren eta nik ez nekien gertatutakoa horrela izan zenik, nahiz eta ez den era zehatz batean azaltzen. Irakurri ondoren oraindik zalantzarekin geratu naiz ea nola sortu ote zen leherketa hori. Zeren bi teoria azaltzen diren arren batek ere ez dit guztiz argitu Big Bang-a nola eta zergaitik gertatu zen.
    Nire ustez, gure unibertsoa Big Bang-etik sortu bada, baliteke beste unibertso batzuk ere existitzea. Aurreko teoria kontutan hartuta, gerta daiteke berriro ere Big Bang-a bezalako leherketa bat sortzea?

    • Nahia2B on 2015-01-27 at 22:49
    • Reply

    Oso interesgarria iruditu zait. Berri hau aukeratu dut zeren eta izenburuaren galdera askotan galdetu naizelako, baina beti esan didate berrian jartzen duen erantzun berdina, hau da, Big Bang-aren aurretik ez zegoela ezer . Ez nekien bigarren erantzun bat zegoenik, baina horrek ez du galdera erantzuten. Milaka galdera egin ahal nizuke baina ez zenuke erantzuna jakingo. Beno hona hemen nire galderak: Nork edo nortzuek sortu zuten Big Bang-en teorema? zenbat denbora behar izan zuten teorema hau egiteko? Zergaitik jarri zioten Big Bang izena? Zure erantzunaren zain egongo naiz.

    • lander sanchez on 2015-01-30 at 22:53
    • Reply

    Oso interesgarria iruditu zait, zeren eta, sortzen diren gauzak unibertsoan gustatzen dizkit asko ze, ez dakizu zer sortuko den munduan oraindik eta aurrean. Baina honen guztiaren ondorioz galdera bat daukat.
    GALDERA:
    Galdera da, zientifikoek zergaitik esan dute zeozer zegoela BIG BANG aurretik?

    • gorkaventura on 2015-01-31 at 12:28
    • Reply

    Oso interesgarria da,unibertsoa aztertzen duelako eta asko gustatzen zaizkidalako zientziak.Ez dut ulertzen nola sortu zen Big bang-a galdera asko dauzkat buruan…Big bang-a orain dela asko pasatu omen zen baina nik uste dut berriro ere pasatuko dela. Hauek dira nire bi galderak :Zelan egin zen leherketa hori,ez baitzegoen ezer eta?
    Big bang-a berriro ere gertatzen bada eraginak sortuko ditu munduan edo beste mundu berri bat sortuko ahal du?

    • berart gartzia on 2015-01-31 at 18:02
    • Reply

    Berri hau aukeratu dut, beti galdetu dudalako zer zegoen big bangaren aurretik. Baina ez dut argitu. Nik big bangaren sorkuntza beste era batera espero nuen eta baliagarria izan zait testu hau. Harritu nau big bangaren aurretik ezer ez egoteak eta zientzialariek hau argitu ahal izana.
    -Nire galdera hau da: Zergatik ezin dute zientzialariek jakin zer zegoen Big Bangaren aurretik?
    Beste galdera bat hau da: Ahalko dute zientzialariek asmatu benetako teoria?

    • MAIALEN 2.D on 2015-02-01 at 12:38
    • Reply

    Oso interesgarria iruditu zait gai hau, betidanik entzun dudalako big bang-aren aurretik ez segoela ezer.ez nekien bigarren teoriarik zegoenik baina bigarren teoriak ez du gure galderak aklaratzen horaindik ere galdera asko aklaratu behar direlako adibidez: nondik sortu zen leherketa ori?
    nire galdera: jakin ahal dugu noiz gertatuko den big bang bezalako leherketarik? zer gora behera egon zen big bang leherketa sortzeko?

    • Julene 2D on 2015-02-01 at 14:16
    • Reply

    Oso interesgarria iruditu zait berri hau. Nik ez nekien bi teoria zeudela Big Bang-aren sorrera azaltzeko.Askotan pentsatu dut ea nondik zetorren, nola sortu zen… Artikulu honek zalantza batzuk argitu dizkit baina oraindik ez daukat oso argi. Bigarren teorian oinarrituta, ez nekien Big Bang-a gorabehera txiki batzuetatik sortu zela. Ondo dago artikulu mota hauek aurkeztea, jendeen zalantzak argitzeko. Hor doa nire galdera: Nola lortu zuten teoria hauek ateratzea? Zuk bietako zein sinisten duzu?

  1. Berri hau aukeratu dut argazkia interesgarria eta polita iruditu zaidalako eta oso interesgarria iruditu zait titulua Big-Bang esplozioa aurretik zegoena oso interesgarria izango dela uste dudalako. Ni adoz nago bigarren teoriarekin. Beti zerbait egon behar delako, hau da, hori gezurra ezer ez badago zerbait egon behar da, hau ezin da azaldu, esan nahi dudana, beti zerbait egon behar dela da. Zientifikoen ustes Big-Bang gehiago egongo dira ala ez dira gehiagorik gertatuko? Gehiago gertatzen badira gure planeta hil ahal da eta beste planeta bat sortu eta planeta horretan bizia sortu egin ahal da?

    • ianire on 2015-02-02 at 18:30
    • Reply

    Niri artikulu hau asko guztatzen zait. Gauza askogaitik, unibersoari burusko gauzak eta berriak asko guztatzen zaizkidalako ez dakit zer duen baina niri zirrara eragiten dit. Batez ere gauza misteriotsu asko eta asko daudelako gure lurretik eta gure galaxiatik aparte. Zergaitik? jarri zioten BIG BANG izena ez beste bat eta nola lehertarazi zen antimateria guztia???

    1. Berandu.

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.

Tresna-barrara saltatu