GIZA-BEGIA

41 comments

Skip to comment form

    • Maialen Fernandez 2A on 2015-02-11 at 16:37
    • Reply

    Nahiz eta gazteleraz egon bideoa gelan emandakoa oso ondo azaltzen du eta ulerterraza da. Baina bideoan, argi izpiak kristalinoa zeharkatzean sakabanatu egiten dira, baina, kristalinoa lente konbergente bat da, beraz, ez ziren argi izpiak erretinan kontzentratu beharko sakabanatu beharrean?

    1. Arrazoi osoa duzu. Bideoa ikusterakoan, badirudi kristalinoak argi-izpiak sakabanatzen dituela, kontzentratu beharrean. Ez da horrela. Klasean azaldu dudan bezala da, hau da, kristalinoak argi-izpiak erretinan kontzentratzen ditu, lente konbergente bat baita.

    • koldo beldarrain on 2015-02-11 at 16:52
    • Reply

    Oso bideo interesgarria eta ukerterraza iruditu zait, baina galdera bat dut:
    Zergatik ez dira guztiz berdinak gizonen eta emakumeen begiak?

    1. Zertan dira desberdinak ba?

    • Beñat Oribe on 2015-02-11 at 16:58
    • Reply

    Oso interesgarria eta informatiboa da baina zuk azaldutakoarena baino laburragoa da.
    Galdera bat galdetu behar dizut:

    Zer da (“zelula fotorreceptoras”)???

    1. Zelula fotohartzaileak. Liburuan zelula errezeptoreak ipintzen du eta nik hori ezabatzeko eta zelula hartzaileak idazteko esan nizuen. Zelula hartzaileak konoak eta makilak dira. Kasu honetan fotoerrezeptoreak edo fotohartzaileak direla dio argia hartzen baitute, horregatik erabiltzen da foto- aurrizkia.

    • Gorka Telleria on 2015-02-11 at 18:14
    • Reply

    Oso interesgarria iruditu zait gehienbat klasean ez nuelako askorik ulertu. Baina euskeraz egongo balitz errezagoa izango litzateke ulertzeko klaseko azalpena euskeraz izan zelako

    1. Klasean ez zenuen askorik ulertu eta zergatik ez zenuen ezer galdetu? Badakizu material gutxiago dagoela euskaraz gazteleraz baino, niri ere euskaraz ipintzea gustatuko litzaidake.

    • josu goitia on 2015-02-12 at 18:18
    • Reply

    Oso ondo dago ulertzeko baina nola ikusten ditugu gauzak 3 dimentsiotan?

    1. Objektu bakoitzeko irudi bat sortzen da erretina bakoitzean eta bi irudi hauek garunean bateratzerakoan, hiru dimentsiotasuna gehitzen zaio uler dadin.

    • Anne on 2015-02-13 at 19:58
    • Reply

    Oso interesgarria iruditu zait,orain bideo batetan obeago ikusi daitekelako zer gertatzen den begi barruan.
    Galdera bat daukat: Bat-batean argiaren intentsitatea oso indartsua bada eta begirantz sartzen bada, ez du ikusmena kaltetzen?(kristalinoa,begi-ninia…)

    1. Noski, erretina kaltetu dezake. Horregatik gure begi-ninia uzkurtu egiten da horrelako kasuetan.

    • Ander garate on 2015-02-14 at 13:20
    • Reply

    Bideoa oso ondo dago eta erraz ulertzen da .Oso azalpen zabala eta adierazgarria ematen du bideoak.

    1. Gustatu izanaz pozten naiz.

    • Jon Ander 2.D on 2015-02-18 at 17:45
    • Reply

    Bideoa oso interesgarria iruditu zait eta klasekoarekin batera guztiz ulertzeko oso lagungarria da.
    Nire galdera hau da: zergaitik ikusten da begi globoaren zati bat bakarrik eta ez osoa, babesteko da?

    1. Bai, babesteko da, agerian egongo balitz, kalte gehiegi jasan dezakeelako.

    • gorkaventura on 2015-02-18 at 18:39
    • Reply

    Nik ez nekien giza begiak diferentziatu ahal zituela 7 milioi tonu eta kolore.Harritu egin nau horrek.Ulertzeko erraza iruditu zait.

    1. Pozten naiz.

    • irene2D on 2015-02-18 at 19:16
    • Reply

    Bideoa oso interesgarria iruditu zait eta oso ondo azaltzen du guk emandako gaia. Gaztelaniaz izan arren nire ustez erraza da ulertzea.

    1. Pozten naiz.

    • igorbakio on 2015-02-18 at 20:02
    • Reply

    bideoa ez dago txarto, nahiz eta laburra izan oso ondo azaltzen ditu begiaren zatiak.
    Baina 7.000.000 kolore ikusten baditugu zein da ez ditugunak ikusten?

    1. 7 milioi tonu eta kolore ikusten ditugula dio, hau da, kolore desberdinak gehi kolore berdin batek dituen tonalitate desberdin guztiak. Bestela, ez genituzke berde kolorearen tonalitate desberdinak ikusiko, adibidez.

    • lander sanchez on 2015-02-20 at 19:42
    • Reply

    Bideoa oso interesgarria baina niretzat oso ondo esanda dago klasekoaren definizioa, baina argazkiak asko lagundu didate ulertzeko.

    1. Pozten naiz!

    • Lide Esnaola on 2015-02-20 at 22:24
    • Reply

    Bideo hau asko gustatu zait eta harrigarria iruditu zait nola 7.000.000 kolore desberdindu ahal ditugula!

    1. Gustatu izanaz pozten naiz.

    • OIER 2B on 2015-02-21 at 14:52
    • Reply

    Oso ondo dago bideoa oso ondo azaltzen duelako begia eta haren funtzionamendua. Hori 7.000.000 kolore baino gehiago desberdindu ahal ditugula harriturik utzi nau.

    1. Gustatu izanaz pozten naiz!

    • berart gartzia on 2015-02-21 at 15:24
    • Reply

    Bideoan ondo azaltzen du eta errezago ulertzen da.

    1. Hobeto ulertu izanaz pozten naiz.

    • Elene Bilbao 2B on 2015-02-21 at 17:17
    • Reply

    Bideoa interesgarria irudi zait eta ulerterraza. Nahiz eta gazteleraz egon, ondo ulertu dut , euskaraz ere antzeko hitzak erabiltzen direlako. Galdera bat daukat:
    Gure begian zenbat kono eta makila sartzen dira ??

    1. 80-120 milioi makiltxo eta 5-6 milioi kono

    • Carla Gonzalez on 2015-02-21 at 18:10
    • Reply

    Oso baliogarria da liburuko gauza berdinak esaten dituelako baina argiago.

    1. Pozten naiz.

    • Carla Gonzalez on 2015-02-21 at 18:26
    • Reply

    Gauza bat ahaztu zait. Kataratak operatzean, begiaren zein parte operatzen da?

    1. Kataratak dutenek, kristalinoa opaku bihurtu delako da. Beraz, kristalinoa kentzen da eta kristalino artifizial bat edo lente berri bat jartzen da.

    • oier bengoetxea on 2015-02-22 at 18:01
    • Reply

    Oso interesgarria da, nahiko ondo azaltzen du begiak nola funtzionatzen duen eta bakarlanerako laguntza bat izan ahal daiteke.Gaztelaniaz egon arren ondo ulertzen dira begiko atalak.

    1. Gustatu izanaz pozten naiz.

  1. orduan begi bakarra izango bagenu bi dimentsiotan ikusiko genuke?

    • ibon 2A Larrauri on 2015-02-26 at 21:02
    • Reply

    Oso interesgarria da bideoa eta oso ulerterraza. Baina zenbat graduko bira eman genezake begiekin ? Ba ahal dago animalirik 360º eman ahal dituela begiekin?

    1. Uste dut kamaleoiek 360 graduko buelta eman diezaioketela haien begiei.

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.

Tresna-barrara saltatu