SISMIKOTASUNA

https://youtu.be/M1I8S2cJWyw

Zer dira lurrikarak?

Hipozentroa eta epizentroa kontzeptuak

Lurrikarak eta sismografoa

Lurrikara baten anatomia. Uhinak, sismografoa eta neurtzeko eskalak

Tsunamia

Tsunamien sorrera

Japoniako 2011ko martxoko tsunamia

2004ko abenduko Indonesiako Tsunamia

 

56 comments

Skip to comment form

    • OIER 2B on 2015-04-20 at 16:55
    • Reply

    Lau bideoak harrigarriak dira. Inoiz ez dut horrelako gauzarik ikusi. Batez ere hiru tsunamietaz hitz egiten ari naiz.
    Lehen bideoan agertzen dira eraikin batzuk mugitzen lurrikara dela eta. Hain intentsitate handia du lurrikara horrek eraikin hain pisutsuak mugiarazteko¿

    1. Zuk aipatutako hori Japoniako irudi bat da. Japonian normalean lurrikara nahikotxo gertatzen dira plaken ertzetatik hurbil dagoelako, eta hori dela eta horren aurrean prebentzio-neurri oso onak dituzte. Horietako bat irudian ikusi duzuna da. Japoniako eraikin batzuk material bereziez eginak daude, lurrikara bat gertatzen denean eraikin horiek ez hausteko, baizik eta kulunka egin dezaten.

    • Asier on 2015-04-20 at 17:42
    • Reply

    asko impaktatzen du video honek, herrialde osoak suntsituta ikusten direlako tsunami batengatik. Ez zait asko gustatu pena apur bat ematen didalako, baina ondo dago naturaren ondorio batzuk ikusteko.

    1. Naturaren ondorio lazgarriak ikusteko ondo dago bai.

    • berart.gartzia on 2015-04-20 at 17:42
    • Reply

    ikaragarria da tsunamiak duten indarra nir ustez .

    1. Egia da bai.

    • Irati on 2015-04-20 at 18:16
    • Reply

    Bideoak ikusi ditut eta ikaragarriak dira.
    Tsunamiaren sorrera atalean oso ondo ikusten da nola apurtzen den plaka eta ura nola igotzen den. Zenbat denbora iraun lezake tsunami batek? Eta zenbat metrotaraino heldu ahal da?

    1. Tsunami baten lehenengo olatua datorrenetik tsunamiaren amaierara arte hainbat ordu igaro daitezke. Tsunami batean olatuen arteko denbora-tartea 5 minutukoa izan daiteke edo ordu batekoa ere izan daiteke.
      Tsunami baten olatua zentimetro edo metro gutxikoa izan daiteke. Eskualde batzuetan 30 metroko olatuak neurtu dira. 2004ko tsunami horretan, leku batzuetan 9 metroko olatuak neurtu ziren.

    • Jon Koldo on 2015-04-20 at 18:20
    • Reply

    Japonen material bereziz eginda daude eraikinak ez erortzeko? Hemen gertatuko balitz eroriko lirateke eraikinak?
    Tsunamiaren bideoak beldurgarriak dira.

    1. Hori da Jon Koldo, Japonian prebentzio-neurri sendoak dituzte lurrikaren aurrean, hala nola, eraikinak egiterako orduan erabiltzen dituzten material berezi hauek.

  1. Tsunamiak gustatu egin zaizkit kotxeak arrastatzen zituelako eta etxeak estaltzen dituztelako. Baina lurrikara ez zait gustatu ez zait bideoa gustatu

    1. Zergatik?

    • NAIA JAIO 2A on 2015-04-21 at 18:24
    • Reply

    Harrigarriak iruditu zaizkit bideoak eta link-ak ere oso ondo daude.

    1. Gustatu izanaz pozten naiz.

    • Mikel on 2015-04-21 at 20:55
    • Reply

    Oso interesgarria iruditu zait baina oso fuertea

    1. Ados nago.

    • Gorka Aiarza on 2015-04-22 at 17:05
    • Reply

    Niri bi gauzak harritu naute:
    1-Urak eduki ahal duen indarrak kotxeak, itsasontziak eta harrapatzen duen dena apurtzeko.
    2-Oso txarto grabatzen dutela bideo guztietan.

    1. Eta zu horrelako egoera batean egongo bazina, nola grabatuko zenuke? Odol-hotzekoa izan behar da horrelako egoera batean ondo grabatzeaz arduratzeko.

  2. Oso harrigarriak dira bideoak. Harrigarria da ere bi plaken arteko mugimendu bortitzak egin dezakeena.

    1. Guztiz ados.

    • gorkaventura on 2015-04-22 at 19:25
    • Reply

    Harrituta utzi naute lau bideoek ez ditut inoiz ikusi lurrikarak eta tsunamiak.Tsumaniek daramaten indarra ikaragarria da.

    1. Ikaragarria da bai.

    • igorbakio on 2015-04-22 at 19:40
    • Reply

    ikaragarria!!! ze sorte hemen ez halakorik gertatzea!

    1. Hala da bai. Zorionekoak gu!!!!

    • ibonlarrauri on 2015-04-22 at 20:00
    • Reply

    Animazio guztiak oso interesgarriak iruditu zaizkit, primeran ulertzen dira eta gainera, pausuz pausu azaltzen dituzte gauza guztiak. Bideoen inguruan ordea, ikaragarriak iruditu zaizkit. Ez nintzaidake gustatuko horrelako egoerarik bizitzea.

    1. Niri ere ez.

    • Gorka velasco on 2015-04-22 at 20:38
    • Reply

    Azkeneko bideoa oso ondo dago.Ikaragarria da tsunamiaren indarra;gainera tsunamia asko hedatu egiten da zabalerantz eta luzerantz. Hasikerako bideoa ezin izan dut oso ondo ikusi tsunamia.

    • Irati Corzo on 2015-04-22 at 21:26
    • Reply

    Zenbat metro izan ditzake tsunami batek?
    Bideo batean ikusi dut tsunami bat ozeano Pazifikoa zeharkatzen eta ikaragarria izan da. Guregana heldu ahal da tsunamiren bat?https://www.youtube.com/watch?v=oq1gNicFkeM Bideo hau ikusi dut eta esaten du Kanariar Irletan irla zti bat jauzi ahal dela, olatu handi bat sortu ahal dela eta Espaniara eta Amereiketara heldu ahal dela.
    Beldurgarria izan daaa!!!!!!! Asko interesatzen zait gai hau. Oso ondo azaltzen da bideoan tsunamia.

    1. 30 metroko olatuak, 9 metrokoak, metro gutxi batzukoak edo zentimetro batzukoak izan daitezke tsunami batek sorturiko olatuak.
      Guregana hel daiteke, baina probabilitatea oso txikia da.
      Gaia gustatu izanaz pozten naiz.

    • Ander Garate on 2015-04-23 at 16:03
    • Reply

    Ikaragarria da lurrikarek eta tsunamiek izan ahal duten indarra .

    Tsunamiek izugarrizko apurketa sortu dezakete eta jende asko hiltzea.
    Lurrikarek eraikinak jaustea lortu dezakete

    • beñat on 2015-04-23 at 17:08
    • Reply

    OSO ARRIGARIA IRUDITZEN ZAIT HAUU
    BAINA GRABATZAILE BIDEO BATETAN URA BERARENGANA HELTZEN DEN HARTE EZ DU KORRIKARIK EDO IHESIK EGITEN

    1. Nik ere hori ez dut oso ondo ulertzen. Ziur asko grabatzailea ez da egoeraren larritasunaz jabetzen grabatzeari uzten dion arte.

    • Jon Ander 2.D on 2015-04-23 at 17:30
    • Reply

    Bideo hauek oso inpaktanteak iruditzen zaizkit eta oso ondo azaltzen dute zein den naturaren indarra baina ez al dago modurik nolabait gelditzeko hondamendia hain handia ez izateko ?

    1. Bai, aurreikusiz gero noski baietz, hau da, lurrikara edo tsunamia noiz gerta daitekeen jakinez gero; ebakuazio-planak,…. egin daitezke horren aurrean. Aurreikuspenaz eta prebentzio-neurriez arrisku geologikoari buruz hitz egingo dugunean hitz egingo dut sakonago.

    • Alvaro Alvarez on 2015-04-23 at 18:29
    • Reply

    Nire ustez ikaragarria da zer nolako indarra daukaten tsunami hauek. Ezin dut sinetsi uraren indarra hain kaltegarria ahal izan denik. Gobernuek tsunamiak, lurrikarak, sumendien erupzioak etab. sumatzeko tresnak erabili beharko lituzkete arazo eta kalte hauek konpontzeko eta saihesteko. Azken finean pertsonak salbatzeko.
    Egia da tsunamien sorrerak “Berotse globala” aregotzen duela?

    1. Alderantziz, berotze-globalak tsunamiak, erupzio bolkanikoak,…. ekar ditzake.

    • lander sanchez on 2015-04-25 at 13:24
    • Reply

    Oso interesgarriak dira bideoak, baina galdera bat daukat: Zenbat hil egon ziren indonesiako tsunamian?

    1. 230.000 hildako.

    • Jon Kepa Jauregi 2.A on 2015-04-25 at 17:18
    • Reply

    Oso harriturik gelditu naiz bideo horiek ikustean.Gehien harritu nauena lehen bideoa izan da, ez nekien Japonian horren aurreraturik zeudela hondamendi naturalak jazatzeko eraikuntzan.
    Espainia horretarako prest al dago?
    Japonia al da leku bakarra horretarako prestaturik dagoena?
    Zer material erabiltzen dute?

    1. Zenbat eta altuera handiagoa eduki eraikinek, gero eta pisu gutxiagoko materialak erabiltzen dira. Eraikinen artean segurtasun-distantzia bat uzten da, lurrikara bat dagoenean mugi daitezen.
      Espainiak ez dituenez Japoniak jasaten dituen bezainbeste lurrikara jasaten, ez dauka lurrikaren aurkako arkitekturarik.

    • Unai2D on 2015-04-26 at 12:38
    • Reply

    Oso harrigarria da tsunamiaren indarra!!

    1. Bada bai.

    • Garazi Larizgoitia 2.D on 2015-04-26 at 12:47
    • Reply

    Bideo hauek harrigarriak eta oso inpaktanteak iruditu zaizkit. Herrialde hauetan ohikoa da horrelakoak gertatzea, ez lituzkete neurri zorrotzagoak hartu beharko??

    Link-ek ere oso ondo azaltzen dute zer den gertatzen dena.

    1. Neurri zorrotzak hartzen dituzte: aurreikuspen eta prebentzio neurriak. Hala ere, batzuetan naturaren indarraren aurrean gutxi egin daiteke.

    • Maialen Fernandez 2A on 2015-04-26 at 14:26
    • Reply

    Lau bideoak ikaragarriak iruditu zaizkit, gainera harrigarria da zelako hondamendiak eta hildako sortzen dituzten tsunamiek eta lurrikarek.

    1. Horrela da bai.

    • Elene Bilbao 2B on 2015-04-26 at 16:20
    • Reply

    Linkak oso ondo daude kontzeptuak hobeto ulertzeko.Tsunamien irudiak ondo ulertzen dira eta ondo azalduta daude, naiz eta kalsean oraindik ez dugun eman
    Bideoak harrigarriak iruditu zaizkit, nola urak hain indar handia duen.

    1. Gustatu izanaz pozten naiz.

    • Jon Koldo on 2015-04-26 at 16:57
    • Reply

    Larunbatean lurrikara ikaragarria egon zen Nepalen, 7,9 gradu Ritcher eskalan. Herri hori ez nekien non zegoen eta Atlasean begiratu dut. Badirudi plaka baten gainean dagoela kokatuta. Ikasi dudana praktikan jartzeko aukera izan dut.

    1. Hau da ikastearen helburua Jon Koldo!!! Oso ondo, jarraitu horrela!

    • koldo prieto on 2015-04-27 at 18:46
    • Reply

    Oso irudi interesgarriak iruditzen saiskit tsunamiak duten indarra oso potentsia handia dute zenbateko indarra eduki desake tsunami batek?????

    1. Olatuaren anplitudearen eta abiaduraren araberakoa da.

    • jonkoldo on 2015-04-27 at 20:34
    • Reply

    Zalantza bat daukat sumendi eta lurrikaren banaketa geografikoari buruz.Bi plaka kontinentalen arteko konbergentzia eremuan lurrikarak gertatzen dira baina badago sumendirik?

    1. Lurrikarak gertatzen dira soilik, ez da sumendirik gertatzen. Hori da hain zuzen ere Nepalen gertatu dena: eurasiako eta indiako plaka kontinentalek talka egiten jarraitzen dutenez, lurrikara bat sortu da mugimendu bortitz baten ondorioz.

    • maite lasuen on 2015-04-29 at 15:54
    • Reply

    ikaragarria ,ez nuen pentsa olatu batek herri bat horrela utzi ahal zuenik.Oso fuertea.

    1. Bai bada.

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.

Tresna-barrara saltatu